Arte Ederrak eta Musika: Balleta, Zinea eta Instrumentuak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Música

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,84 KB

Balletaren Historia

Balleta Frantziako gorteetan, Errenazimentuan izaten ziren jaialdietan sortu zen. Luis XIV.aren erregetzan balletak garrantzia izan zuen, ballet de cour izenekoaren bidez.

Balletaren bilakaera historikoa

  • XVIII. mendea: Balletaren iraultzaile bat bizi izan zen, balletei ideia dramatikoak eman zizkiena.
  • XIX. mendea: Ballet erromantikoa sortu zen Frantzian. Ezaugarri nagusia dantzaririk gehienak emakumeak izatea zen; gizonek laguntzaile lana baino ez zuten egiten.

Ballet oso garrantzitsuak sortu ziren, adibidez: El lago de los cisnes eta Intxaur Hausgailua.

Errusiarren eragina eta dantzari handiak

Errusiako dantzariak balletean sartzea oinarrizko gertaera izan zen. Gizonak nagusitasuna lortu zuen dantza horretan. Sergio Diaghilevek goren mailako arte bihurtu zuen balleta.

Jeinu handiak sortu ziren, hala nola Anna Pavlova. Mende hasieran, lehenengo dantzari modernoa izandako Isadora Duncanek beste berrikuntza bat burutu zuen, dantza forma adierazkorragoak bilatuz. Dantzari bikainak: Margot Fonteyn eta Rudolf Nureyev.

Zinea eta Musika

Urtebete geroago, Augusto eta Louis Lumière anaiek proiekzio sistema asmatu eta jendaurrean erakutsi zuten Parisen.

Soinudun Zinearen Hasiera

Soinudun lehenengo filma Jazz Abeslaria (1927) izan zen. Soinu-banda aparteko disko batean grabatu zen. Baina 1928an, New Yorkeko Argiak filmean, soinua filmean bertan grabatzen hasi zen.

Zineko Musikaren Eginkizunak

Zineko musikaren eginkizun nagusienetako batzuk:

  • Giro jakina sortzea.
  • Leku, garai edo aldi baten oroitzapena osatzea.
  • Eszenaren suspensea eratzea; ikuslea gertatuko den aldaketarako prestatzea (hori agian ez baita nabaritzen irudiekin bakarrik).
  • Emozio bat nabarmentzea: tristura, alaitasuna, maitasuna, izua...
  • Pertsonaia bat deskribatzea, horren gogo-aldartea adieraziz.

Zineko Musikaren Bilakaera

Hasieran zinea mutua zen. Pianojole batek inprobisatu egiten zuen pantailan agertzen ziren eszenen arabera. Jazz Abeslaria filmarekin soinudun zinea sortu zen.

Hasieran, zineak musika klasiko edo herrikoi ezaguna erabili zuen. Musikagile klasiko batzuk zinerako musika ere sortu dute, adibidez, Prokofiev.

Zineari esker, musikagilearen egoera ekonomikoa aldatu egin zen. Musika zinearen irizpideen arabera egiten zen. Musikagile batzuk halako musikan espezializatu ziren, batez ere 60ko hamarkadako elektronikaren laguntzaz (adibidez, Henry Mancini).

Musikagile nabarmenak

  • John Barry (70eko hamarkada): Orkestrazio eta koru handiek bereizten dute.
  • Ennio Morricone: Gai melodiko ugari sortu zituen.
  • John Williams: Soinu sinfonikoa berreskuratzeko ahalegina egin zuen, sintetizadoreak baztertuz. Irudia girotzeko musika sortu nahi izan zen.

Musika Teoria eta Instrumentuak

Kinten Zirkulua (Izenak eta Alterazioak)

Diesis (Igoerak):

Do M - Sol M - Re M (2#) - La M (3#) - Mi M (4#) - Si M (5#) - Fa# M (6#) - Do# M (7#)

Bemolak (Beheratzeak):

Do b M (7b) - Sol b M (6b) - Re b M (5b) - La b M (4b) - Mi b M (3b) - Si b M (2b) - Fa M (1b)

Hari Igurtzizko Instrumentuak

Bibolina (59 cm)
Hariak bostedun batez afinaturik daude. Sol bigarrenean. Zutunik edo jesarrita jotzen da.
Biola (70 cm)
Hariak bostedun batez afinaturik daude. Do hirugarrenean. Zutunik edo jesarrita jotzen da.
Biolontxeloa (130 cm)
Hariak bostedun batez afinaturik daude. Fa laugarrenean. Jesarrita jotzen da.
Kontrabaxua (185 cm)
Hariak laudun batez afinatuta. Fa laugarrenean. Zutunik jotzen da.

Entradas relacionadas: