Arroka metamorfikoak, igneoak eta sedimentarioak: ezaugarriak eta sorrera
Arroka metamorfikoak
Marra: gradu baxuko eskualdeko metamorfismoz eratzen da. Jatorrizko arrokak lutitak izaten dira. Oso pikor xeheko arroka da (0,5 mm baino gutxiago), begi hutsez hautematen ez diren milimetroko kristalez eratuta dago (arroka fol.).
Marmola: gradu ertaineko edo altuko kontaktuko edo eskualdeko metamorfismoz eratzen da. Jatorriko arrokak kareharria edo dolomia dira. Pikor lodiko arroka kristalinoa da (arroka ez-fol.).
Kuartzita: gradu ertaineko kontaktuko edo eskualdeko metamorfismoz eratzen da. Jatorrizko arroka kuarzo-arenita da. Pikor ertain lodira bitarteko arroka da (ez-fol.).
Eskistoa: gradu ertainetik altura bitarteko eskualdeko metamorfismoz eratzen da. Jatorrizko arroka filita da. Pikor ertain lodira bitarteko arroka da (fol.).
Gneisa: gradu altuko eskualdeko metamorfismoz eratzen da. Jatorrizko arrokak eskistoa, granitoa eta arroka bolkanikoak dira. Pikor ertain lodira bitarteko arroka da (fol.).
Kornubianita: gradu altuko metamorfismoz, eskualdetan eratzen da. Jatorrizko arrokak feldespatoak, kuarzoak eta mikak dira. Pikor xeheko arroka da (ez-fol.).
Arroka igneoak
Basaltoa: kristal tamaina finekoa da, hozketa azkarraren ondoriozkoa. Piroxenoz eta plagioklasaz osatuta dago. Laba basaltikoa solidotzean sortzen da.
Granitoa: igneo plutonikoa da. Lurraren barnean, magma geldo hoztean sortzen da. Arroka faneritikoa da. Mineral garrantzitsuenak kuarzoa, feldespatoak eta mikak dira.
Arroka sedimentarioak
Grabak: arroka detritikoa da. Zatien diametroa 5 mm baino handiagoa da. Giza jarduerak artifizialki egindakoak edo naturalki sortutakoak izan daitezke. Ingurune ibaitarretan sortzen dira, oso energia baxuko eremuetan (kontinentalak).
Karerharria: arroka karbonatikoa da. Kaltzio karbonatoz (CaCO3) osatuta dago. Uretan disolbatutako kaltzio karbonatoa hauspeatzean sortzen dira. Izaki bizidunek esku hartu dezakete.
Ebaporitak: arroka ez-detritikoak dira (prozesu kimikoen bidez sortuak). Itsasoetako eta aintziretako gatzak kristaltzean sortzen dira. Sedimentazio arroka kontinentaletan, trantsiziokoetan eta itsastarretan sortzen dira.
Harkarria: arroka sedimentario detritikoa da. Zatien diametro ertaina da (2-0,002 mm) artekoa. Ingurune ibaitarretan (kontinentalak), deltetan eta kostaldeko aintzira (isasta) sortzen dira, energia baxuko eremuetan.
Konglomeratua: detritikoa da. Zatien diametroa 2 mm baino handiagoa da. Ingurune itsastarretan sor daitezke (energia handiko eremu hurbiletan); kasu honetan espazio kontinentalak sortzen dira.
Buztinak: arroka sedimentario detritikoa da. Zatien diametro oso txikiak (pekoa 0,004 mm) dira. Ingurune ibaitarretan edo ibaien bolaketan (deltetan) sortzen dira, energia baxuko eremuetan.
Tupa: detritikoa da. Kaltzio karbonatoak zementatutako buztinez eratua. Kaltzio karbonato edo kaltzita ugari duen lokatzetan egindako arroka da.