Aro Garaikideko Historia: Industria Iraultza eta Gerrak
Industria Iraultzaren Kausak eta Ondorioak
Kausak
- Demografikoak: Eskulanaren gehikuntza, merkatuen sorrera eta emigrazioa.
- Nekazaritza: Elikagai ugari, diru-sarrerak eta eskulana sortzea.
- Garraioa: Merkataritzaren hedapena, emigrazioa eta lehengaiak garraiatzeko aukera.
- Kapital metaketa eta inbertsioak: Nekazaritzatik eta merkataritzatik eratorritako kapitala, eta sozietate anonimoen sorrera.
- Aldaketa soziopolitikoak: Burgesiak boterea eskuratzea.
- Lan antolaketa berria: Lantegiak, taylorismoa eta kate-produkzioa.
- Kolonialismoa: Lehengaiak lortzea eta merkatu berriak irekitzea.
- Garapen teknikoa: Asmakizun tekniko berriak.
Ondorio Ekonomikoak
Lehen sektore ekonomikoan biztanleria jaitsi zen; produktibitatearen igoera eman zen; kontsumo-gizartea garatu zen; jarduera ekonomiko zaharrak alboratu ziren; herrialdeen aberastasuna handitu zen; globalizazioa abiatu zen eta kolonietan txirotze prozesua gertatu zen.
Kolonialismoaren Ondorioak
- Demografikoak: Biztanleriaren hazkundea medikuntzaren aurrerapenei esker.
- Gizarte arlokoak: Bertako gizartearen antolaketa desegitea.
- Ekonomikoak: Nekazaritza monokultiboa metropoliaren interesen arabera ezartzea, industrializaziorik ez garatzea eta meategien ustiapena.
- Kulturalak: Europako hizkuntzak, erlijioa eta ohiturak sartzea eta inposatzea, bertakoak zapalduz.
- Politikoak: Muga artifizialak ezartzea.
Lehen Mundu Gerra
Kausak
- Norgehiagoka politikoa: Alemania, Italia eta Austria-Hungariak Aliantza Hirukoitza sortu zuten; Frantziak, Errusiak eta Erresuma Batuak Entente Hirukoitza osatu zuten. Balkanetako arazoa (herri independente berriak eta hauen arteko mugen gatazkak), aliantzen interesak eta potentzia inperial berrien sorrera (AEB eta Japonia).
- Norgehiagoka ekonomikoa: Lurralde industrialen premia berriak (lehengaiak, merkatu berriak); enpresa ahulek gobernuari presio egin zioten euren interes ekonomikoen arabera antolatzeko.
Gerraren Bilakaera eta Beste Datu Batzuk
- Lubakietako gerra: Gerra amaitezina zirudien; arma berriak erabili arren saio guztiak alferrikakoak izan ziren. Alemaniak itsasoz eraso egin zuen eta Frantzia zein Erresuma Batuaren oinarri ekonomikoetan kalte handia eragin zuen. Italia Alemaniaren aliatu egin zen.
- Mentxebikeak: Sozialista moderatuak.
- Sobietak: Langileen eta soldaduen batzarrak.
- Mao Zedong: Txinako Alderdi Komunistaren sortzailea.
Ondorioak
- Versaillesko Ituna: Nazioen Elkartearen sorrera. Erdialdeko Europako inperioak desegin ziren:
- Alemania: Lurraldeak galdu, koloniak kendu, armada murriztu, kalte-ordainak ordaindu behar izan zituen (krisi ekonomikoa ekarriz) eta buruzagiak epaituak izan ziren.
- Otomandar Inperioa: Desagertu egin zen.
- Austria-Hungariako Inperioa: Desagertu egin zen.
- Europako leku asko erabat txikituta geratu ziren.
- AEB munduko ekonomian nagusi bihurtu zen.
- Demografia: 10 milioi hildako eta 30 milioi zauritu.
Frantziako Iraultzaren Kausak
- Ekonomikoak: Egoera ekonomiko larria, uzta txarrak, hirugarren estamentukoek bakarrik zergak ordaintzea eta gariaren prezioaren igoera.
- Sozialak: Berdintasun eza eta gizarte-maila hobetzeko aukerarik eza.
- Politikoak: Ameriketako Estatu Batuetako kolonien independentziaren eragina, monarkia absolutista eta hiru estamentuen arteko egitura bidegabea.