1876ko Konstituzioa: Azterketa eta Gakoak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 3,38 KB
Sarrera: Legearen Berrespena eta Erregearen Boterea
Alfontso XII.ak botere betearazlea duenez, Gorteek agindutakoa berresten du, nahiz eta Konstituzio honen arabera botere legegilea dutenak Gorteez gain erregea ere baden. Alfontso XII.a Isabel II.aren semea da eta berarekin Borboiko monarkia berrezartzen da, Errestaurazioari hasiera emanez. Honez gain, Alfontso XII.a errege konstituzionala dela eta ez absolutua.
11. Artikua: Estatu Konfesionala
Seiurteko Demokratikoaren garaian, iraultzaile demokrata eta antiklerikalak gobernura iritsi zirenean, estatu laikoa ezarri zuten. Artikulu honek, horren kontra, Espainia estatu konfentsionala dela zehazten du. Hau da, erlijio baten alde egiten duela, kasu honetan erlijio katolikoaren alde. Ondorioz, beste erlijio guztiak baztertuak izango dira estatuaren barruan, izan ere beste erlijio hauen gurtza publikoa debekatua dago, ez ordea pribatua.
13. Artikua: Askatasun Eskubidea
Liberalismo ideiak oinarritzat hartuz, artikulu honen arabera, norbanakoa libre da bere iritzi eta ideia propioak izateko, eta baita hauek adierazteko ere, idatziz nahiz inprimatuz zabaltzeko, garai bateko zentsuraren aurka. Adierazpen askatasunaz gain elkartzeko askatasuna ere aldarrikatzen da.
18. Artikua: Botere Legegilea
Konstituzio honen arabera botere legegilea erregea da Gorteen artean banatzen da. Hau ez dator bat Montesquieuren liberalismoaren oinarriak finkatzean zioenarekin, izan ere honen banaketaren arabera botere legegilea parlamentuari zegokion. Horregatik Konstituzio hau moderatua da, erregeari eskumen handiak ematen baitzaizkio.
19. Artikua: Gorteak
Gorteak bi ganberatan banatzen dira: Senatua, nobleziako, armadako eta elizako goi hierarkiako kideek osatua, eta Kongresua, aberats batzuetara mugatutako sufragio bidez hautatuak. Hauek legeak egiten dituzte, baina erregeak ere bai.
20. Artikua: Senatuaren Osaketa
Lehenago aipatu dudan bezala, Senatua noblezia, klero eta armadako goi hierarkiako kideez osatuta zegoen. Hauek betiere erregeak izendatuak izango dira.
28. Artikua: Diputatuak Hautatzeko Era
Konstituzio honen arabera diputatu batzuk erregeak aukeratutakoak izango ziren, besteak ordea aberats batzuetara mugatutako sufragioz aukeratuak izaten ziren. Hau neurri atzerakoi bat zen, izan ere hautaketa eta honekin herri xehea ez zen inola ere parlamentuan kontuan hartua izango. Hautaketa era honek honela jarraitu zuen 1890ean gizonezkoen sufragio unibertsala berrezarri zen arte.
50. Artikua: Erregeari Eskumenak
Lehen aipatutako botere legegileaz gain, botere betearazlea edo exekutiboa ere badagokio, eta botere honen helburu nagusia estatuko ekintzak gestionatzea da, praktikan botere nagusia bihurtuz. Hau honela, erregeak oso botere handia izango du eta hau konstituzio moderatua dela esateko indizio bat dela esan daiteke.
75. Artikua: Berdintasun Juridikoa
Artikulu honetan liberalismoaren beste hastapen bati egiten zaio erreferentzia: berdintasun juridikoari. Hau da, lege berdinak aplikatuko dira Espainiako probintzia eta lurralde guztian zehar.
Ondorioak
Konstituzio hau Espainiako historian zehar gehien iraun duena izango da Primo de Riveraren diktadurarte, eta estatuari egonkortasun politiko eta ekonomikoa eman zion. Hala ere, bazeuden beste alderdi politiko batzuk eta hauek ere gobernua eskuratu nahi zutenez altxamenduak sortu ziren.