Agente geologikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,52 KB

  1. Zer dira agente geologikoak? Zein da euren energia?

  • Agente geologikoak paisaiak modu naturakean modelatzen dituzten faktoreak  dira.

  • Euren energia Eguzki-energiatik eta grabitate-indarretik dator. Hauek dira:

HAIZEA:

→  Harea ale txikiak garraiatzen dituzten haize-lasterrak dira. Landarerik gabeko lekuetan eta leku lehorretan  haizeak higadura handia eragiten du.

GLAZIARRAK:

→ Izotz-masa handiak dira, higadura- eta garraio- ahalmen handia dutenak. Eremu polarretan eta mendi garaien gailurretan aurki ditzakegu glaziarrak.

UR BIZIAK:

→ Euria barra-barra egiten duenean sortzen diren eta ibilgu finkorik ez duten urak dira.

LURPEKO URAK:

→ Lurrean barneratzen diren eta lurzoruaren azpian egoten diren urak dira.Haien higadura-jardueraren ondorioz, lurpeko harri disolbagarriak disolbatu egiten dira.

IBAIAK:

→ Ur gezako urlasterrak dira, ibilgu finkoa eta emari etengabea dutenak. Nolako emaria eta malda duten, halakoa izango da haien higadura- eta garraio-ahalmena.

ITSASOA:

→ Ur-masa gaziak dira. Bertan erliebea eraldatzeko gai diren hainbat mugimendu gertatzen dira: olatuak,lasterrak eta mareak.


  1. Agente geologikoen sailkapena egin ezazu (taula batetan bildu itzazu):

AGENTE MOTA

LEKU edo EGOERA

ERLIEBEAREN EGITURAK

Haizea

Klima lehorra

Erg, reg, loess, dunak

Glaziarra (izotza)

Klima hotzak

Morrenak,``U´´ formako haranak

Ur biziak

Mendietan (malda handiko eremuetan)

Bad-lands, karkabak

Lurpeko urak

Lurrazpian

Lenarrak, lazpiaz, dolinak, leizeak, estalaktitak  -estalagmitak

Ibaiak

Klima epelak

Deltak, estuarikoak, menandroak, terrazak, “V” formako haranak

Itsasoa

Kostaldean

Tonbolo, itsas-labarrak,


Entradas relacionadas: