Motor Elektriko Asinkronoaren Osagaiak eta Funtzionamendua
Zuzeneko Abioa eta Ondorioak
K1M kontaktorearen kontaktua ixterakoan, sareko faseak (L1, L2, L3) eta motorreko bornak (u, v, w) konektatzen dira, eta motorra biratzen hasiko da.
Zuzeneko abioa denez, hasierako momentuan konexio-elementuek oso korronte altuak jasaten dituzte. Ondorioz:
- Motorraren bizi-iraupena laburragoa izango da.
- Sare-banaketan tentsio-jauziak egongo dira eta eroaleak berotu egingo dira.
(Oharra: REBT Behe Tentsioko Elektroteknikako Arautegia da.)
Zirkuituko Osagai Nagusiak
F1F (Fusibleak): Motorra zirkuitulabur motako gainintentsitateetatik babesten dute.
K1M (Kontaktorea): Potentzia- edo indar-zirkuituan etengailu gisa jokatzen du. Aginte-zirkuituan, bere barnean, harilkatu bat dauka kontaktu guztiak irekitzeko edo ixteko.
F2F (Errele
...