Fabrikazio eta Soldadura Prozesu Teknikoak

Tecnología Industrial3,71 KB

Hondarrezko moldekatzea

Lehenengo, eredu nagusiarekin lehenengo moldea egiten da. Ondoren, berotutako hareari forma ematen zaio aurreko moldearekin. Gero, isurbidetik behar dugun material urtua bota eta, azkenik, hozten utzi ondoren, moldea apurtzen da.

Bero bidezko estanpazioa

Lehenik, materiala berotzen da estanpa jartzeko. Ondoren, tartean material zati bat jartzen da (berotan). Azkenik, ireki eta piezak forma aldatuta izango du.

  • Adibideak: Tren-gurpilak edo orkila-balbulak.

Enbutizioa

Materiala matrizearen gainean jarri eta puntzoiarekin zapaltzen da, forma emanez.

  • Adibideak: Freskagarri-latak eta kazuelak.

Artezketa

Erreminta bat da; hau biraka jartzen da eta pieza berarekiko desplazatzen da.

  • Erabilera: Piezak leuntzea eta pieza gogorrak mekanizatzea.

Elektrodo estalia bidezko soldadura

Arkua bi elektrodoen arteko deskarga elektrikoa da. Deskarga hori elektrodo batetik besterako potentzial elektrikoaren aldeak, elektrodo horiek bereizten dituen gasa ionizatzen duenean gertatzen da. Gas horrek plasma du izena.

  • Osagaiak: Energia-iturria, elektrodoa, arkua, elektrodo-kablea, lur-kablea eta elektrodo-euskarria.
  • Materialak: Altzairu arrunta eta mantentze-lanak.
  • Ezaugarriak: Makina sinplea, merkea eta garraiatzeko erraza; baina produktibitate txikia du eta txapa finetarako bakarrik balio du.

TIG soldadura

Elektrodoa tungstenozkoa da eta urtuezina. Pizteko, tentsio handia behar du. Ekarpenezko materiala kanpoko hagatxo baten bidez aplikatzen da.

  • Osagaiak: Soldatzeko hagatxoa, pita erregogorra, tungstenozko elektrodoa, arkua, helioa edo argona, korronte alternoa eta zuzena, eta pieza.
  • Materialak: Xafla fina eta altzairu erdoilgaitza.
  • Ezaugarriak: Doitasun handia eta faktoreak kontrolatzeko aukera; baina produktibitate txikia du eta xafla txikietarako bakarrik balio du.

MIG eta MAG soldadurak

MIG: (Metal Inert Gas) Elektrodoa hagatxo biluzia da eta pintzaren ardatzetik ekartzen da modu automatikoan.

MAG: (Metal Active Gas) Gasak nahastean egon den aurrerapena dela eta, prozedura aldakorra da eta produkzio onak lortzen ditu.

  • Osagaiak: Hozte-ura, etengailu-pistola konexioa, pistola, babes-gasa (zilindrotik), pieza, masa-kablea, energia-hornidura eta alanbrearen hornidura.
  • Erabilera: Soldaduran asko erabiltzen da eta edozein material soldatzen du.
  • Ezaugarriak: Ez da oso zehatza, baina produkzio azkarra du.

Sinterizazioa

Metal edo zeramika-hautsen bateratzea da; fusio-tenperaturaren azpitik nahasteari deritzo, hauen erresistentzia eta indarra hobetzeko.

  • Aplikazioak: Metaletan eta iragazkietan (filtroetan).

Oxiebaketa

Soldaduraren antzekoa da, baina alboen prestakuntzan erabiltzen da.

  • Osagaiak: Energia-iturria, oxigeno-bidea, bastoi termikoa eta euskarria.
  • Aplikazioa: Metal pieza lodiak.

Estrusioa

Materiala egoera pastosoan berotzen da eta, ondoren, indar bat eginez zulotik pasarazten da, honen forma hartuz.

  • Adibideak: Aluminiozko profilak, kobrezko profilak, etab.

Zizailaketa

Kontrako bi indar aplikatuz lortzen den mozketa da, bi planoen gainean; honen helburua materiala bi zatitan banatzea da.

Descargar

PDF Word HTML