Gutun-idazketa euskaraz: agurrak, datak eta laburdurak
AGURRAK
· Agurrari dagokion lerroa bi puntuz itxi, eta hurrengo lerroko testuaren
lehenengo hizkia letra larriz idatziko dugu
· Ez badakigu jauna/andrea den, biak erabili behar ditugu.
| Testuingurua | Hasierako agurrak | Amairako agurrak |
| Formala | -Jaun/Andre agurgarria: -J/A agurgarri hori: -Agur t'erdi | -Adeitasunez, agur. -Begirunez, agur. -Jaso ezazu nire agurrik beroena. |
| Neutroa | -Urrutia jauna/andrea: -Jaun/Andre hori: -Gurasoak: | -Horrenbestez, agur. -Besterik gabe, a. -Eskerrik asko__gatik. -Bertan ikusiko dugulakoan. |
| Informala | -Laguna -Adiskide hori -Kaixo, lagunok/denoi: -Kaixo Iker: | -Agur, adiskide -Agur bero bat. -Anima zaitezte! |
DATAK
· Testuaren goiburuan edo oinean idatzi behar da.
· Ordena: lekua, koma, urtea, hilabetea eta eguna.
"Lekeitio(n), 2006(ko)...