Errenazimentuko artearen ezaugarriak: arkitektura, eskultura eta estiloak
Errenazimentua Euskal Herrian
Arkitektura
Gaztelatik iritsi ziren forma platereskoak. Elizak Euskal Gotikoa deitutako estiloan eraiki ziren.
Euskal Gotikoaren ezaugarriak
- Hiru nabeko elizak dira.
- Ganga nerbiodunak ageri dituzte.
- Ordena jonikoan edo toskanarrean landuriko zutabe lodien gainean daude gangak.
- Horma-bular lodiz sendotzen dira hormak.
- Hutsarte txikiez eraikitzen dira hormetan, barruko argitasunean giro ilunxkoa sor dadin.
- Koru bat goratuko da alde batean.
Eskultura
Estilo gotiko flandestarraren eta molde platereskoaren eraginpean landu ziren erretaulak. Mendearen lehen erdialdean kanpoko maisuek landu zituzten erretaula horietako asko.
Azpeitian sortu zen Joanes Antxieta, eskultore manierista garrantzitsuenetako bat. Trentoko Kontzilioaren...