René Descartesen bizitza
Descartes Frantziako familia noble batean jaio zen. Bere ama bera jaio eta berehala hil zen, eta aitak haurtzain baten esku utzi zuen René. Ahul eta serio hazi zen.
Bere ahulezia zela eta, aitak Reneren heziketa atzeratu zuen eta zortzi urte bete zituenean, jesuiten La Flèche eskolara eraman zuen. Bertan garaiko irakasgaiak (logika, etika…) ikasi zituen. Geroago, aljebra eta geometria ikasi zituen. Ondoren, Poitiersen Unibertsitatera joan zen bere ikasketak jarraitzeko; bertan, zuzenbidea ikasi zuen. Titulua lortu eta liburu handienak ezagutu zituen, letretako zientziak ahaztuz.
Parisa abiatu zen, non matematika ikasi zuen. Hogeita bi urterekin, printze baten armadan sartu zen boluntario eta Holandara bidali zuten....