Xabier Lete: Bizitza, Lana eta Euskal Kulturarako Ekarpena
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,07 KB
Xabier Lete: Euskal Kulturaren Ikur
Xabier Lete Bergaretxe euskal autore eta abertzale oso azpimarragarria da. Oiartzunen jaio zen 1944an, gerraondoko olerkigintzan kokatzen dugu. Plazagizona dela esan liteke, poeta, kantari, antzerkilari eta politikari aritu baitzen plazaz plaza. Honela, bere eta beste autoreen obrak ezagutzera eman zituen.
Idazle eta Musikari Goiztiarra
Idazle goiztiarra izan zen, "Zeruko Argia" aldizkarian hasi baitzen euskal lanetan. 1965ean, 21 urte zituelarik, Ez Dok Amairu taldearen sorreran parte hartu zuen Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Artze, Jose Angel Irigaray eta Lourdes Iriondorekin batera. Honek, frankismoari aurre egiteko mugimendua proposatu zuen, euskal kultura eta hizkuntza eusteko asmoz. Hainbat jarduera egin... Continuar leyendo "Xabier Lete: Bizitza, Lana eta Euskal Kulturarako Ekarpena" »