1839ko Foruen Berrespen Legea eta Bergarako Itunaren ondorioak
1839ko urriaren 25eko Testua
Kokapena
Aztertu beharreko testua “Foruen Berrespenaren Legea” da. Bertan, bi artikuluren bidez foruak berresteko Gorteek hartutako erabakia erakusten digu, Maria Cristina de Borbonek onartua. Hau, Lehenengo Gerra Karlistaren ondoren (1833-1839) gertatu zen, hain zuzen, 1839ko urriaren 25ean Bergarako Itunaren ondoren. Lehen mailako iturri historikoa, juridiko-politikoa eta publikoa da. Egilea Gorteak dira. Iruzkin honen helburua; foruak berrestea baina Konstituzioari egokitzeko aldaketak eginez.
Azterketa: termino historikoak
- Monarkia: subiranotasuna pertsona bakar baten esku dagoen gobernu-mota.
- Konstituzioa: herrialde baten oinarrizko legeak; bertan, herrialdeko sistema politikoa eta herritarren eskubide eta betebeharrak