Coulomben legea eta eremu magnetikoak: Oinarrizko kontzeptuak eta aplikazioak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Física
Escrito el en
con un tamaño de 2,37 MB
Coulomben legea
Karga elektrikoa duten gorputzen artean agertzen den indar elektrikoa Coulomb fisikari frantsesak neurtu zuen, eta bere izeneko legea enuntziatu zuen: Coulomb legea: bi karga puntualen arteko erakarpen- edo aldarapen-indarra bi kargen biderkadurarekiko zuzenki proportzionala da, eta beraien arteko distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala.
K proportzionaltasun-konstantea da, eta kargak dauden ingurunearen menpekoa. K beste modu batean adierazi ohi da:
non: ε ingurunearen konstante dielektriko absolutua, ε0 hutsaren konstante dielektrikoa, εr ingurunearen konstante dielektriko erlatiboa hutsarekiko. Horrela, εr -ren balioak K konstantea hutsean baino zenbat aldiz txikiagoa den adierazten du.
con un tamaño de 5,96 KB