Aurrezkia, aurrekontua, inbertsioak eta aseguruak: finantza pertsonalaren oinarriak
Aurrezkia
Aurrezkia gure diru sarreretatik kontsumitzen ez dugun zatia da. Gaur egungo diru sarreren kontura etorkizunean egin dezakegun kontsumoa da. Aurrezkiaren kontrakoa zorra da: zorra etorkizuneko diru sarreren kontura gaur egun egiten den kontsumoa da.
Aurrezteak dituen abantailak
- Larrialdiei edo ustekabeei aurre egitea.
- Etorkizunerako planak egitea.
- Zorrik ez izatea.
- Inbertsioak egin edo mozkinak lortzeko aukera izatea.
- Lan egoera ezegonkorrei aurre egitea.
Aurrekontua
Aurrekontua finantza plan pertsonalizatu bat da, gastuak kontrolatzen eta diru sarrerei ahalik etekin handiena ateratzen laguntzen duena.
Diru sarrerak eta diru irteerak
Diru sarrerak: nomina, Gizarte Segurantzako pentsioa, mantenu pentsioak, bankuetako kontuen interesak eta lan...