Finantza-erakundeak eta Burtsaren funtzionamendua
Finantza-erakunde ez-bankarioak
Erakunde hauek ez dituzte ohiko finantza-produktuak eskaintzen, finantzaketa modu ezberdin batean egiten baitute. Adibidez, pertsona batek bizitza-asegurua kontratatzen duenean, urtero kuota bat ordaintzen du; aseguratuak kontratuan jasotako baldintzetan hiltzen bada, aseguru-etxeak kalte-ordaina emango dio familiari. Hona hemen mota nagusiak:
- ICO (Kreditu Ofizialeko Institutua): Espainiako estatuaren banku publikoa da, Ekonomia Ministerioak administratua. Banku publikoak kontrolatu eta koordinatzen ditu, eta maileguak emateko baimen juridikoa du. Bere funtzioa herrialdearen garapena bermatzea eta aberastasun nazionala sustatzea da, sektore estrategikoetan kredituak emanez.
- Aseguru-konpainiak: Erakunde hauek aseguratua