Ekintzailetza: ekintzailearen jarrera, motak eta gaitasunak
Jarrera Ekintzailea: Definizioa eta Ezaugarriak
XVI. mendeko terminoa da. Banakoa ekimena bere gain hartzera eta erabakimenez, erantzukizunez eta arriskuak hartuz bultzatzen duen jokabidea da, proposatutako helburua lortzeko.
Gaur egun, ekintzaile terminoak ezaugarri hauek dituen pertsona adierazten du:
- Merkatuetan negozio aukerak aurkitzeko gaitasuna duena, produktu berri bat sortuz edo aurretiazko produktu bati erabilera berri bat emanez.
- Jarrera eta trebetasun egokiak dituena, behar diren baliabideak lortzeko eta antolatzeko.
Ekintzaile Motak
1. Intraekintzailea (Intrapeneur)
Besteren kontura dabilen langilea, enpresen produktu eta zerbitzuak sortzeko berrikuntzak aplikatzen dituena.
2. Ekintzaile Independentea edo Ekonomikoa (Entrepreneur)
Norberaren...