Nerbio sistema
ERLAZIO-FUNTZIOA
Erlazio-funtzioari esker, informazioa hautematen dugu, bai gorputzaren barrukoa, bai kanpokoa; eta datu horiek aztertuta, erantzun egokia prestatzen dugu. Hiru fase bereizten dira prozesuan: Informazioa hautematea, informazio hori aztertzea eta horren arabera erantzutea.
Informazioa hautematea: Ingurunetik datorkigun informazioa zentzumen-organoen bidez jasotzen dugu, organo horiek dira kanpo-estimuluen (argia, soinua, zaporea) erreaktore edo hartzaileak. Zentzumenak aipatzean sailkapen hau erabiltzen da gehien bat: Ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena eta ukimena.
Informazioa aztertzea: Zentzumen organoek eta barne-errezeptoreek hautematen dituzten estimulu guztiak nerbio-
Sistemara iristen dira; bertan osatzen da erreakzio