Nerbio sistema

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,7 KB

ERLAZIO-FUNTZIOA


Erlazio-funtzioari esker, informazioa hautematen dugu, bai gorputzaren barrukoa, bai kanpokoa; eta datu horiek aztertuta, erantzun egokia prestatzen dugu. Hiru fase bereizten dira prozesuan: Informazioa hautematea, informazio hori aztertzea eta horren arabera erantzutea.


  • Informazioa hautematea: Ingurunetik datorkigun informazioa zentzumen-organoen bidez jasotzen dugu, organo horiek dira kanpo-estimuluen (argia, soinua, zaporea) erreaktore edo hartzaileak. Zentzumenak aipatzean sailkapen hau erabiltzen da gehien bat: Ikusmena, entzumena, usaimena, dastamena eta ukimena.

  • Informazioa aztertzea: Zentzumen organoek eta barne-errezeptoreek hautematen dituzten estimulu guztiak nerbio-
    Sistemara iristen dira; bertan osatzen da erreakzio edo erantzun bat.

  • Erantzutea: Organismoaren erantzunak edo erreakzioak lokomozio-aparatuaren eta sistema endokrinoaren zereginak dira: Batak mugimendua erregulatzen du eta besteak, organoen funtzionamendua.

NERBIO-SISTEMA


Gizakion nerbio-sistema, gainerako animalia zelulanitzetan bezala, hainbat zelula daude erlazio- eta koordinazio-lanean espezializatuak: neuronak, nerbio-sistema osoaren oinarria.


Neuronek lan bikoitza izaten dute. Alde batetik, ingurunetik datozen estimuluak jaso eta koordinazio-zentroetara igortzen dituzte. Beste aldetik, zentro horietatik jasotako erantzunak eta aginduak dagokien lekura bidaltzen dituzte.


Ugaztunen eta, beraz, gizakien nerbio-sistema oso egitura konplexua du. Jasotako seinale elektrikoak transmititzea eta garraiatzea izaten da neuronen ardura: Errezeptore edo sistemen-hartzaileetatik sistema zentralera, eta handik mugimendu-organoetara. Neuronek eramango dituzte sistema zentralera sentimen-hartzaileetatik jasotako estimuluak. Sistema zentralak seinaleak hartu, prozezatu eta erantzuna emango du, eta erantzun hori neuronen bitartez transmitituko da mugimendu-organoetara.


Beste zelulak ez bezala, neurona helduak ez dira bikoizten. Neuronak hondatu egoten dira, istripuen ondorioz edo substantzia toxikoen eta gaixotasunen eraginez.


Estimuluak jasotzen dituzten sentimen-hartzaile guztiak ez dira berdinak izaten, eta funtzio bakoitzerako hartzaile jakon batzuk daudela esan daiteke: Argiaren hartzaileak edo errezeptoreak, beroarenak, presioarenak… Sistema zentralak emandako erantzunak eta aginduak ere era askotakoak izaten dira: Mugimenduak, erreakzio kimikoak eta jarioak dira horien artean nagusiak.


Neuronek badituzte seinale elektrikoak transmititzeko luzakin berezi batzuk: Axoia eta dendritak. Seinale edo nerbio-bulkada axoi batetik hurrengo neuronaren dendritetara pasatzen da eta horrela gausatzen da nerbioeta zeharreko transmizioa.


NERBIO-SISTEMAREN OSAERA ETA FUNTZIOAK


Goi mailako animalietan eta gizakietan, konplexutasun handia izaten du nerbio-sistemak.  Sistema horrek elkarren osagarri diren bi zati nagusi ditu: Nerbio-sistema zentrala eta nerbio-sistema periferikoa.


Nerbio-sistema zentrala:  Ornodun guztietan, entzefaloak eta bizkarrezur-muinak osatuta dago nerbio-sistema zentrala, eta bera arduratzen da zentzumenetatik eta barne- errezeptoreetatik

datozkion estimuluak eta seinaleak nerbioen bitartez bideratu, prozesatu eta haiei erantzuna emateaz. Nerbio-sistema zentrala nerbio sistema osoaren atal bat da. Nahiko ahuskorra izanik, sistema osatzen duten organoak ezurrez eta mintzen osatuta daude.


Nerbio-sistema periferikoa:  Zentrala ez den nerbio-sistemaren atalari nerbio-sistema periferikoa esaten zaio. Batez ere nerbioek osatuta da:  garezurrerako nerbioak, bizkarrezurrerako nerbioak, gongoilak, zentzumen-hartzaileak… Nerbio-sistema zentralera informazioa eraman eta handik jasotako aginduak transmititzeaz arduratzen da.


  • Nerbio-sistema periferiko somatikoa:  Sistema honek kanpoko estimuluak jasotzen ditu, eta borondatezko ekintzetan parte hartzen du.

  • Nerbio-sistema automatikoa:  Autonomoa,  begetatiboa edo erraietako nerbio-sistema esaten zaio, eta barne organo guztiak nerbio-sistema zentralarekin konektatzen ditu.  Nahi gabeko ekintzak arautzen edo erregulatzen ditu: arnasketa, digestioa, bihotzaren funtzionamendua…

SISTEMA ENDOKRINOA ETA HORMONEN SISTEMA


Nerbio-sistemari esker gertatzen diren aldaketen berri eta ari esker erantzuna ematen da. Kanpoko estimuluei eratzun ahal izateko, ondo prestatuta eta behar bezala funtzionatzeko moduan eduki beharko dituzte gorputz barneko organoak.


Sistema endokrinoa barne organoen funtzionamenduaz eta orekaz arduratzen da. Gainera, kanpoko estimuluek eta gorputzaren barneko erantzun eta ekintzek orkatuta egon behar dute. Oreka horri eusteko, guztiz beharrezkoa da nerbio sistemak eta sistema endokrioak era koordinatuan jokatzea. Sistema bakoitzak, bere erara jokatzen du. Nerbio sistemak azkar jokatzen du, berehalako eratzunak emanez, eta sistema endokrinoak, berriz, jokaera geldoagoa du, baina iraunkorragoa.


Sistema endokrionoaren funtzionamena gorputz barnean jariatzen diren substantzien eraginean oinarritzen da. Guruinak dira substantzia kimiko berezi horiek ekoitzi ea gorputz-barnean jariatzen dituzte organoa.


Guruin batzuek hodien bidez kanporatzen dituzte sortutako substantziak. Adibidez : Listu-guruinek listua jariatzen dute, ugatzek esnea, bilgor-guruinek bilgorra, malko-guruinek malkoak, digestioan parte hartzen duten guruinek digestiorako urinak… Guruin horiek jariatutako sustantziak hodien bidez iristen dira beren eginkizuna bete behar duten tokietara. Guruin mota horiei exokrinoak edo kanpo-jarioko gurinak deritzegu.


Beste guruin batzuek, ordea, zuzen-zuzenean odolera jariatzen dituzte sortutako substantzia kimikoak, aurrekoak ez bezala. Guruin endokrinoak edo barne-jarioko guruinak deritzegu horiei. Barne-jarioko guruinek jariatzen dituzten substantzia kimikoei, hormona deritze eta horiek dira sistema endokrinoaren oinarria.


Entradas relacionadas: