Erdi Aroko Gizartea eta Arkitektura: Feudalismoa eta Arte Erromanikoa
Feudalismoa: Gizartea eta Lurraren Antolaketa
Feudoa erregeak edo noble batek beste jaun feudal bati emandako lurrez osatuta zegoen. Jaunak lurrik hoberenak beretzat gordetzen zituen (jaunaren erreserba) eta jopuek lantzen zituzten; lur haietan gaztelua zegoen. Jaun feudalak, gainera, jurisdikzio-eskubidea zuen feudoko lur guztien gainean, bai bere lurren gainean, bai beste jabe batzuen lurren gainean.
Nekazariak: Libreak eta Jopuak
- Nekazari libreak (bilauak edo alodialak): Bere lurren jabe izan zitezkeen, nahiz eta hori ez zen maiz gertatzen. Bestalde, bere buruaren jabe ziren: ezkontzeko, feudotik alde egiteko edo lanbide batean aritzeko askatasuna zuten.
- Jopuak: Ez ziren beren buruaren jabe eta jaunaren lurrari lotuak zeuden. Horren ondorioz,