Perpausa1

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,46 KB

Perpaus motak 1. Beregainak eta mendekoak: - Beregainak: perpaus txertatu hauek beste zenbait sintagmak perpaus soilaren barnean betetzen dituzten funtzio berberak betetzen dituzte. Liburu bat emango dizute. Liburu bat emango dizutela esan digute. - Mendekoak: beste perpaus batean txertatuak ageri dira, askotan aditz nagusiaren osagarri moduan. Liburu bat emango dizutela esan dute. Noiz etorriko den galdetu du. 2. Bakunak edo elkartuak: - Bakunak: aditz bakarra dute barnean. Etorri dira. Etorri direla esan dute. Agurtu duzuen andrea. - Elkartuak: aditz bat baino gehiago. Arratsaldean etorri da eta etxean afalduko du. Etorri den hori gure etxekoa da. 3. Jokatuak eta jokatugabeak: - Jokatuak: aditza jokaturik ageri da, pertsona eta tempus markekin. Liburu bat emango dizut. - Jokatugabeak: aditzak ez du halako markarik hartzen. Eseri hemen, mesedez! 4. Adierazpen, galde, aginte eta harridura: - Adierazpen: neutroenak dira. Badakizu gaur eskolan izan garela. Liburu bat emango dizut etxean irakurtzeko. - Galde: galdera bat egiten da eta galdera hau mendeko perpaus batean biltzen denean zehar galdera deitzen da, aditzak orduan -n bat hartzen duela. Nor etorri da? Nor etorri den galdetu dute. Bai-ez erako galderetan, baiezko nahiz ezezko erantzuna eskatzen da. Busti zarete? " Beregaina denean, ekialdeko euskalkietan -a eransten zaio aditzari. Busti zaretea? Mendebaldean, al erabiltzen da. Busti al zarete? " Mendekoa denean, marka bat baino gehiago har dezake aditzak, euskalkien arabera (-n, -netz, -nentz, -nz). Busti garen galdetu digute. Aukera galderetan, aukera bat egitea eskatzen da. Non bizi zara: Donostian ala Hernanin? Zati galderetan, informazio bat eskatzen da galdetzaile bat erabiliz. Nongoa zara? Zer esan du? - Aginte: agindu bat ematen da, perpaus jokatuetan adizki bereziak (agintekera) erabiliz eta maiz hasieran ipiniz delako adizki hori. Ireki atea! Zoaz hemendik! - Harridura: hiztunak adierazpen batek sor diezaiokeen harridura ematen du aditzera, eta hizkera doinua bera ere aldatzen da. Halako perpausetan, egitura bereziak erabiltzen dira. Hau da gizon zikoitza! Harrigarria, honek dioena! Polita, zure lana! Markatzaile bereziak ere erabiltzen dira (erakusleak, galdetzaileak…). Hauxe andrea! Zer galdetzailea erabiltzen denean (baita zein, zeinen eta zenbat ere), aditz laguntzaileak -n atzizkia behar du eta galdetzaile hori beti izenondo batekin edo izenondo bihurturiko izen batekin doa. Zer ederra den! Zer astoa den! Zenbat gezur esan duen honek! 5. Baiezkoak edo ezezkoak: - Baiezkoak: perpausean ageri den aditza trinkoa bada, ba- aurrizkia erabiltzen da. Aita badator. Perifrastikoa baldin bada, ez da aurrizki hori ageri. Aita etorriko da. - Ezezkoak: ez edo ezin partikula erabiltzen da. Aita ez da etorriko. Perpausaren sailkapena predikatuaren arabera 1. Atribuzio perpausak eta predikazio perpausak: Perpausaren barnean bi osagai nagusi bereizten dira: subjektua eta predikatua. Subjektuari buruz esaten dugu zerbait eta esaten dugun hori, predikatua da, aditzaren inguruan biltzen dena. - Atribuzio perpausak: subjektuaren ezaugarri bati buruz aritzean. Jon gaztea da. Miren alkate izendatu dute. Bertako predikatuari izenaren predikatu osagarria deitzen zaio. Predikatua izenki baten bidez (izena, adjektiboa…) adierazten da. Izan aditza beste mota bateko predikazioak osatzeko ere erabiltzen da. Frantziako hiriburua Paris da. Herriko alkatea zu zara. - Predikazio perpausak: predikatuak ekintza baten berri ematen digunean. Predikazioa adizki baten bidez adierazten da, aditzaren inguruan enbortzen da. Halako predikazioei adizki predikatuak deitzen zaie, predikatua aditzak eta aditzaren osagarriek osatzen dutelako. Aditza ezinbestekoa da ekintzaren berri eman nahi denean. Jon etxera itzuli da. Mirenek ogia erosi du. Hainbat eratako aditzak: idatzi, saldu, zabaldu, ari… 2. Perpaus iragankorrak eta perpaus iragangaitzak: (transitivo e intransitivo) - Iragankorrak: edun edo ezan agertzen denean, hau da, perpausean agerian nahiz isilean ergatibo kasua ageri denean. Aditzak objektu bat osagarritzat hartzen duenean (ez adizlagun edo aditzondo bat). Mikelek autoa erosi du. Jonek etxea saldu du. Mirenek alaba eraman du. Bi argumentu ageri dira: kanpokoa (subjektuaren funtzioa duena: Mikelek) eta barnekoa (objektuaren funtzioa duena: autoa). - Iragangaitzak: aditzak laguntzaile bezala edin edo izan hartzen badu. Aditzak osagarri zuzenik hartzen ez duenean. Mikel etorri da. Jone sartu da. Miren erori da. Argumentu bakarra ageri da: Mikel. Izen sintagmaren kasuaz eta aditzaz ariko garenean ikusiko den moduan, batzuetan datiboa behar izaten da. Lanari ekin dio Jonek. Aulkiaren hankari eutsi dio. Perpausaren egitura 1. Perpausa aditza batek bakarrik osa dezake, baina aditz horrek osagai bat, bi edo gehiago ere har dezake. Atertu du. Aita etorri da. Nik bi gizon ikusi ditut. Piarres oso langile ona da batzuetan. 2. Aditzarekin batera agertzen diren osagarri horiek funtzio desberdinak betetzen dituzte perpausaren barnean. Horrela, batzuetan subjektuaren, objektuaren, predikatu osagarriaren edo adberbioaren funtzioa bete dezakete. 3. Aditzaren forma perpausean ager daitezkeen subjektu eta objektuen arabera aldatzen da, funtzio hauek dituzten sintagmek komunztadura egiten baitute aditzarekin. Aita etorri da. Aita eta ama etorri dira. Nire lagunei emango diet. Predikatu osagarriekin eta aditzekin berriz, ez da komunztadurarik gertatzen. Aitarekin bizi naiz. Neure lagunekin bizi naiz. Aditzarekin komunztadura egiten duten osagarriak isil daitezke. Guk gure lagunei zenbait gauza ekarri diegu. Baina osagarri horiek mintzagaiaren edo galdegaiaren zeregina betetzen dutenean, ezin daitezke isilean utzi. Etxe hori, guk edo geuk erosiko dugu. 4. Osagarrien barne egitura era askotakoa izan liteke. Izen sintagma: maitasuna liluragarria da. Bilbo hiri handia da. Mendeko perpausa: uste dut aita etorriko dela. Aberatsa zarelako ezkondu nahi du zurekin. Adberbioak, aditzondo eta adizlagunak: etxe horretan bizi gara. Bihar etorriko gara. Poliki-poliki hitz egin behar da. Izenondoak: Bilbo ederra da. Atso hori ilegorria da.

Entradas relacionadas: