Sistema Endokrinoa: Funtzionamendua eta Garrantzia

Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Biología

Escrito el en euskera con un tamaño de 3,11 KB

Sistema Endokrinoa

Sistema endokrinoa gorputz osoan banatuta dauden guruin multzo batek osatzen du. Guruin endokrinoak edo barne jariaketarako guruinak jariakinak zuzenean odolera isurtzen dituzte. Guruin endokrinoak zelula espezializatuz osatuta daude. Zelula horiek hormonak sintetizatzen dituzte. Hormonak odolera isuri eta odol hodien bidez gorputzeko atal guztietara joaten dira, eta beren ekintza zelula edo organo jakin batzuek bakarrik egiten dute, jomuga zelulak edo organoak. Mezulari kimikoak dira eta ezaugarri hauek dituzte:

  • Sintetizatu izan diren tokitik urrun egiten dituzte funtzioak.
  • Nerbio sistemak baino erantzun geldoagoak ematen dituzte, baina iraunkorragoak.
  • Beren funtzioa beteta, arin degradatzen dira.

Sistema Endokrinoaren Funtzionamendua

Guruin endokrinoek ez dituzte hormonak etengabe jariatzen. Jariaketa odolean dagoen hormona kantitateak edo hormona jarduerak eten egiten du. Horri atzeraelikadura edo feedback-a deitzen zaio, eta nerbio sistema zentralak kontrolatzen du mekanismoa, hipofisiaren eta hipotalamoaren bidez. Odolean hormona kantitate egokiei eusteko aukera ematen du, jariaketa eragin duen estimuluak dirauen bitartean. Guruinak estimulua jasotzean, hormonak sortzeari ekiten dio. Gero jariaketa inhibitu egiten da, odolean hormona horien kantitatea handitzen den heinean. Murrizten ari diren bitartean, guruinari eragiten zaio, eta hormonaren jariaketa handitu egiten da. Mekanismoaren bidez, gorputzeko hormona mailei ia bere horretan eustea lortzen da, hala behar denean.