XIX. Mendeko Mugimendu Politiko eta Sozialak
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 2,91 KB
Liberalismoa
XVIII. mendean Amerikan eta Europan sortutako doktrina politikoa eta XIX. mendean guztiz garatutako mugimendu politikoa izan zen. Erregimen politiko honen helburua ideia hauetan oinarritzen da:
- Norbanakoen askatasuna.
- Herritarren ordezkaritza politikoa edo subiranotasun nazionala.
- Botere banaketa: Legegilea, betearazlea eta judiziala organo desberdinetan banatuta egotea. Botere hori konstituzioan jasotzen zen.
Berrezarkuntza
Napoleonen porrotaren ondoren, Frantzia Iraultzaren aurreko egoerara itzultzen saiatu ziren, monarkiara. 1815etik 1848ra arte Frantzian gertatu zen. Azkenean, ez zuten lortu.
Vienako Kongresua
1814-1815 bitartean Europako potentzien arteko oreka berrezartzeko egindako kongresua izan zen. Erresuma Batua, Austria-Hungaria, Prusia eta Errusia potentzia nagusiak izan ziren. Napoleonek herri berriak konkistatu zituenez, mugak berrezarri behar zituzten, beraiek agintzen jarraitu ahal izateko. Horretarako, mapa berri bat (Europako mapa) egin zuten. Monarkia Zaharrera itzuli nahi zuten, eta Austria-Hungaria, Prusia eta Errusia izan ziren irabazle nagusiak.
1848ko Iraultza
Iraultza hau arrazoi ekonomiko, nazionalista, politiko eta sozialengatik piztu zen. Frantzian hasi zen, baina Europa osoan izan zuen eragina. Iraultzaren ondorioz, Bigarren Errepublika ezarri zen, hau da, iraultzaileek boterea hartu zutela. Eskubide demokratikoak lortu nahi zituzten. Iraultza honetan behe-klasekoek parte hartu zuten eta lanaldia 10 ordura murriztea eta beto-eskubidea lortu zituzten.
Nazionalismoak
1848-1871 bitartean. Nazioa, zentzu politikoan, Frantziako Iraultzaren gerretan sortu zen, Frantziak okupatu zituen herrialdeetan, atzerritarren presentzia onartzen ez zutelako. Espainian, Alemanian, Italian eta Errusian garatu zen sentimendu hori, Napoleonek inbaditu zituenean. Talde askok ez zituzten onartu Vienako Kongresuaren erabakiak. Nazio eta kultura askoren nortasuna onartzen ez zuten estatuen edo inperioen mende geratzen ziren. Adibidez: Polonia eta Belgika.
Espiritu erromantikoaren eraginez, honako hauek elikatu ziren: hizkuntza bat, historia bat, kultura bat eta, zenbaitetan, erlijio bat. Estatu zapaltzaileen, okupatzaileen edo administratzaileen aurkako borrokak finkatu zuen kontzientzia nazionala.
Nazionalismo motak
Nazionalismo sakabanatzaileak
Izaera sakabanatzailea zuten. Austria-Hungariako Inperioan, Errusiako Inperioan eta Otomandar Inperioan sortutako mugimendu nazionalistak izan ziren. Belgikan eta Grezian soilik izan zuten arrakasta. Lehena Herbehereetatik bereizi zen, eta bigarrena, Otomandar Inperiotik.
Nazionalismo bateratzaileak
Zenbait lurralde independente edo beste estatu baten mendeko zenbait lurralde nazio-estatu bakar batean bateratzea zuten helburu, Alemania eta Italia kasu.