Frankismoaren ezaugarriak eta bilakaera
Enviado por Comunidad Xuletas y clasificado en Historia
Escrito el en
euskera con un tamaño de 5,96 KB
Oinarri ideologikoak
- Antiparlamentarismoa eta antiliberalismoa. Ideia horiek faxismoetatik hartu ziren, baita kanpoko adierazpen batzuk ere, besteak beste, uzta-sorta eta gezien ikurra eta abesti eta agur faxistak.
- Antikomunismoa. Ideologia horren muturreko oposizioa izan zen, eta Gerra Hotzeko urteetan areagotu egin zen.
- Nazionalkatolizismoa. Elizak erregimen frankista legitimatu zuen. Estatuak bere burua katoliko aitortu zuen eta Elizari pribilegio ugari eman zizkion.
- Tradizionalismoa. Imitatu beharreko eredu historikoa Austriako etxearen aldiko eredu inperiala zela pentsatzen zen. Ilustrazioko eta liberalismoko ideiak hartzean Espainiak gainbehera egin zuen.
- Espainiaren batasunaren defentsa. Autonomia-estatutuak indargabetu eta adierazpen nazionalista guztiak debekatu ziren, hizkuntzak eta banderak barne.
- Militarismoa. Balio militarrak eta Espainiaren aldekoak sustatu ziren.
Babes politikoak eta sozialak
- Frankismoaren babes politikoak hauek izan ziren: Falangea, gizarte-kontrolaren eta propaganda ideologikoaren arduraduna; militarrak, erregimeneko goi-karguak izan zituztenak; katolikoak eta monarkikoak.
- Gizarte-babesak hasieran lur-jabeak, industriako enpresaburuak, finantza-gizonak eta Iberiar penintsulako iparraldeko eta erdialdeko nekazaritza-jabe ertainak izan ziren. Hobekuntza ekonomikoari esker, <gehiengo isila> izenekoa agertu zen, erdialdeko klase ugari eta langile apolitikoak.
aldia
Sistema politikoa: totalitarismoa eta demokrazia organikoa
Sistema politikoak bi etapa izan zituen:
- Sistema totalitarioa. Francok Estatuaren eta Gobernuaren buruzagitza eta Armadaren agintaritza gorena bere esku izan zituen; legegintzan esku hartu zuen eta antolaketa politiko bakarra onartu zen. Konstituziorik ez zegoenez, Oinarrizko Legeak onartu ziren sistema politikoa arautzeko, Lanaren Forua kasu. Lanaren arloko ideia frankistak bildu ziren. Sindikatu Bertikala sortu zen, eta horretan langileen eta ugazaben korporazioak bildu ziren.
- Demokrazia organikoa 1942tik aurrera ezarri zen. Gorteen Legea, Francok emandako legeak onartzeko; Espainolen Forua, eginbeharren eta eskubideen adierazpen antzeko bat zena; Oinordetza Legea, Espainia erreinu bihurtu zuena, baina Francok hil arte estatuburua izango zuela eta oinordekoa izendatzeko eskubidea zuela ezartzen zuena. Aldi horretan, gobernuetan falangistek pisu handia izan zuten.
Kanpoko eta barruko oposizioa
- Kanpoan, frankismoaren aurka erbesteratuak agertu ziren. Gobernu errepublikanoa eratu zuten, eta monarkikoek oposizio politikoa egin zuten, monarkia berrezartzea eskatuz.
- Barruan, baso-inguruetatik barreiatutako gerrillari armatuen taldeek (makiak) aurre egin zioten frankismoari, eta herri-altxamendua lortu nahi zuten. Kataluniako eta Euskal Herriko abertzaleak ere frankismoaren aurka agertu ziren. Azken horietatik ETA talde terrorista sortu zen. Frankismoak zapalketa gogorra erabili zuen oposizio horren aurka.
Kanpo politika
- Bigarren Mundu Gerran, Espainiak, gerraren parterik ez hartzeko erabakia hartu zuen. 1941ean Dibisio Urdina bidali zuen, Alemaniari Errusiaren aurka laguntzeko. Atzera egin zuen eta, orduan, aliatuengana hurbiltzeko jokabidea hartu zuen.
- Gerra amaitzean, Francoren diktadura nazioartean bakartuta geratu zen: Espainia ez zuten NBEn onartu, eta enbaxadoreak kentzeko gomendatu zen. Herrialde gehienek horrela egin zuten. Gerra Hotzaren eraginez, mendebaldeko blokea Francoren erregimenera hurbildu zen. NBEk Espainiaren bakartzeari utzi zion eta Estatu Batuekin aldebiko akordioa eta Vatikanorekin Konkordatua sinatu ziren. Espainia NBEn eta Nazioarteko Diru Funtsean onartu zuten.
- Aldi horretan independentzia eman zitzaion Marokori.
aldia
Sistema politikoa
- Sistema politikoak oinarri ideologikoei eutsi zien, bi lege berri onartu ziren arren. Prentsa Legeak aurretiazko zentsura ezabatzen zuen, baina argitalpenen kontrolak mantendu ziren. Francok Joan Karlos Borboikoa printzea oinordeko izendatu zuen. Immobilismo politikoak iraun egin zuen: lehenik, Luis Carrero Blanco Gobernuko presidenteordea eta gero presidente zela, eta hura ETAk hil ondoren, Carlos Arias Navarrorekin.
- Aldi horretako gobernuetan, falangistek pisua galdu zuten, eta teknokratek irabazi zuten, kasu askotan Opus Deitik zetozen teknikariek. Helburu nagusia garapen ekonomikoa lortzea izan zen.
Oposizioa: Gizartearen eta politikaren arloko gatazkak ugaritzea
Diktaduraren aurkako oposizioak gora egin zuen aldi horretan. Hauek osatzen zuten:
- Langile Komisioak eta UGT sindikatua;
- PSOE eta PC;
- Kataluniako eta Euskal Herriko abertzaleak;
- ETA eta GRAPO talde terroristak;
- eta unibertsitateko ikasleak.
1974tik aurrera, Francoren osasunak okerrera egin zuenez, oposizioa bi erakundetan taldekatu zen: Espainiako Junta Demokratikoa eta Konbergentzia Demokratikoaren Plataforma. Askatasunaren eskaera gero eta handiagoa zen, eta Franco giro horretan hil zen 1975eko azaroaren 20an.
Kanpo politika
Hauek nabarmendu ziren:
- Espainiak Europako Ekonomia Erkidegoan sartzeko eskaera egin zuen. Eskaera horri uko egin zitzaion erregimenaren izaera antidemokratikoa zelako. Lehentasunezko merkataritza-akordioa egin zen.
- Espainiak Gibraltarren gaineko subiranotasuna eskatu zuen NBEn. NBEk auzia Espainiaren alde ebatzi zuen, baina britainiarrek uko egin zioten lurraldea uzteari. Gibraltarreko muga itxi zuen.
- Deskolonizazio-prozesuaren jarraipena. Ekuatore Gineak independentzia lortu zuen, eta Espainiak Mendebaldeko Saharan autodeterminaziorako erreferenduma egiteko konpromisoa hartu zuen. Francoren gaixotasuna aprobetxatuz, Marokoko erregeak Saharan Martxa Berdea egin zuen armarik gabeko marokoarrekin. Gerra saihesteko, Madrilgo Akordioen bidez Sahara Mauritaniaren eta Marokoren artean banatu zuten.