Zuzenbideko Aforismoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,85 KB

11. Legum omnes servi sumus ut liberi esse possimus.
“Denok gara legeen esklaboak askeak izan ahal izan gaitezen.” (Zizeron, Pro Cluentio 53, 146) Esamolde honek paradoxa edo oximoron bat gordetzen du servi eta liberi terminoen artean. Zizeronek, erromatar erretorikaren maisu handiak, erabili zuen paradoxa hau legeek gobernatutako sistema batek arbitrariotasunaren, kaosaren edo injustizien aurrean babesten gaituela defendatzeko.
12. Libertas est potestas faciendi id quod facere iure licet.
“Askatasuna legeak baimentzen duena egiteko ahalmena da.” (Printzipio juridikoa) Esamolde honek adierazten du inor ez dagoela legeen gainetik eta norberaren askatasuna ondokoarena hasten den lekuan amaitzen dela. Guztiok askatasunez jardun dezakegula adierazten du, legeek ezartzen dituzten mugak zeharkatzen ez ditugun bitartean.

13. Nemo esse iudex in sua causa potest.
“Inor ezin da bere kausan epaile izan.” Esamolde hau beren burua edo jarrerak defendatzen tematzen diren pertsonei kargu hartzeko erabiltzen da. Gaztelaniaz badago antzeko esamolde bat: “No se puede ser juez y parte al mismo tiempo”.
14. Nemo inauditus condemnetur.
“Inor ez dadila kondenatua izan entzuna izan gabe.” Esamolde honek adierazten du akusatuak beti hitza hartzeko eskubidea daukala, gertatutakoaren bere bertsioa adierazteko.
15. Optima est lex quae minimum relinquit arbitrio iudicis; optimus iudex, qui minimum sibi. “Legerik onena da epailaren erabakimenari gutxiena uzten diona; epailerik onena, beretzat gutxien uzten duena.” (F. Bacon, Aforismoak 8, 46) Aforismo honen bidez adierazten da legeak oso argiak izan behar direla epaileak interpretaziorako aukerarik txikiena izan dezan.
16. Qui iure suo utitur neminem laedit.
“Bere eskubidea erabiltzen duenak ez dio inori kalte egiten.” (Paulori egotzia) Norbaitek dagokion eskubide bat erabiltzen ari denean beste bati kalte egiten badio, kaltea legearen barruan dagoen bitartean betiere, ezin da kaltea eragin duena zigortu, bere eskubideaz baliatzen ari delako.
17. Referendum (ad referendum esamoldearen laburdura).
“Transferitzeko”, “Beste bati igarotzeko”Zerbait autoritate gorenago batek ikuskatu dezan transferitzen dela adierazteko. Esan nahi du sinatzen duen pertsonak edo pertsonek ez daukatela botere nahikorik gai horren inguruan erabakiak hartzeko. Praktikan, plebiszitu edo herri kontsultaren sinonimo gisa erabiltzen da. Kontsulta horren bitartez, gai gatazkatsu edo garrantzitsu bat bozka bitartez erabakitzen da eta bozka horretan herritar guztiek parte hartzen dute. Gaur egun aipatzen den referendum ohikoena autodeterminazio eskubidearena izaten da.



18. Ab intestato. “Testamendurik gabe”Testamendua egin gabe hil denaren herentziari deitzen zaio horrela. Testamendu gabe hiltzen denarentzat, prozedura judizial zehatz bat dago, hildakoaren ondasunak nora joango diren zehazten duena. (Digesta Iustiniani. 37, 7, 18).
19. Cessante ratione legis, cessat lex.“Legearen arrazoia amaitzean, legea bera deuseztatzen da”. Zuzenbide printzipioa.Gure legediko maxima zaharrenetako bat dugu hau, eta tribunalak etengabe oinarritzen dira honetan. Aforismo honek adierazten du ezein legek ezin duela iraun legea bera sortu zuen arrazoiak baino gehiago. Horrela, lege bat sorrarazi zuen arrazoia desagertzen denean, ez da beharrezkoa estatutu berri bat lege hori aldatzeko; berez gelditzen da bertan behera.

20. Cogitationis poenam nemo patitur.“Inork ezin du zigorrik jasan bere pentsamenduagatik.” (Ulpiano, Digesta 48, 19) Inor ez da zigortua izan behar pentsatzen duenagatik. Aforismo juridiko honek adierazten du pentsamendu kriminala delitu batekin batera azaltzen ez den bitartean, ezin dela
zigortu. Beste era batera esanda, pentsamenduak ez dira nahikoak zigortua izateko, delituzko ekintzez lagunduta ez doazen bitartean.
21. Consuetudo pro lege servatur.“Ohitura lege gisa hartua da”. Printzipio juridikoa. Badira beste latindar esamolde batzuk esanahi berdinarekin: Consuetudo est altera lex (Ohitura beste legea da) eta Consuetudo vincit communem legem (Ohitura lege komunaren gainetik dago).
Adierazten du gai jakin baten inguruan jurisdikziorik ez dagoen bitartean, ohitura erreferentzia gisa hartuko dela auzi bat konpontzeko edo ebazteko.
22. Da mihi factum et dabo tibi ius.“Emadazu ekintza eta legea emango dizut”.Gaur egungo epaitegietan erabiltzen den latindar esamoldea da. Bi aldeek,alegazio-idatzien bitartez, Auzitegian nahi dituzten material eta frogak aurkezteko eskubidea dutela eta horren ondorioz, epaileak epaia emateko betebeharra duela adieraztendu.
23. Exequatur.“Bete dadila”, “Exekutatu dadila”.Estatu jakin bateko ordenamendu juridikoak beste Estatu bateko sententzia judizial bat homologatu daitekeen zehazteko baliatzen duen arau multzoa da. Era berean, Estatu buru batek beste Estatu bateko ordezkari bati luzatzen dion baimena da,
bere karguarekin bat doazen funtzioak Estatu berrian ere bete ahal izan ditzan (esate baterako, kontsulei).Azkenik, Zuzenbide Kanonikoan, autoritate zibilak Aita Santuaren bulda eta idatziei ematen dien onarpen baimena da.


24. Ignorantia legis neminem excusat.“Legearen ezjakintasunak ez du inor salbuesten”.Zuzenbide printzipioa da. Adierazten duena da inork ezin duela legea ez ezagutzea aitzakia moduan erabili, errugabetasuna eskatzeko. Gure Legediak jasotzen du lege bat iragartzen den unean bertan, hiritar ororen betebeharra dela berau ezagutzea.
25. Nemo tenetur se ipsum accusare.“Inor ez dago bere burua salatzera derrigortua”. Zuzenbide printzipioa.Prozesu judizial batean inor ezin daderrigortu bere buruaren kontrako testigantza ematera. Gaur egun, poliziaren esku aurkitzen den orori dauzkan eskubideen berri eman behar zaio:

beste batzuen artean isilik egoteko eskubidea duela eta esaten duen oro bere kontra erabili

Entradas relacionadas: