Zuzenbide Zibilaren Oinarriak eta Ordenamendu Juridikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Medicina y Salud
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,66 KB
Zuzenbidearen definizioa
Zuzenbidea gizartean bizi diren pertsonen arteko harremanak eta euren portaerak finkatu eta xedatzen dituzten arau eta instituzioen multzoa da. Zuzenbidea moralarekin eta boterearekin estuki loturik dagoen kontzeptua da. Erregelen sistema bat da, erregela horiek betearazten dituen antolakuntza da eta ordenamendu juridikoa eratzen dute.
Zuzenbide Zibila
Pertsona partikular edo pribatuen arteko harremanak eta erakundeak arautzen dituen zuzenbidearen adarra da, interes pribatuaren ikuspuntutik. Zuzenbide zibilean, arlo garrantzitsuena pribatua da, orokor gisa konfiguratzen da.
- Egitura: Alde batetik, pertsona izateagatik dagozkion eskubideak daude eta, bestalde, familiako kide edo kidego batetik eratortzen diren harremanak.
- Aplikazioa: Ordenamendu juridiko baten menpe dauden pertsona guztiei aplikatzen zaie.
- Ezaugarriak: Zuzenbide pribatuaren adar bat da, pertsonen arteko harremanak, kontratuak eta jabetza arautzen ditu.
- Autonomia: Askatasuna du oinarri; ondorioz, eskaintzen dituen arau gehienak xedapenezkoak dira (adibidez, Autonomia Printzipioa).
Zuzenbide Publikoa eta Pribatua
Zuzenbide pribatuaren barneko arauak xedapenezkoak dira, eta zuzenbide publikoa osatzen dutenak, aginduzkoak edo debekuzkoak. Zuzenbide pribatua partikularren arteko harremanez arduratzen da, eta zuzenbide publikoa entitate juridiko publikoaz. Zuzenbide pribatuaren eremuan, alderdiek berdintasunez jokatzen dute; zuzenbide publikoan, ordea, ez.
Zuzenbide Zibil Konstituzionala
Espainiako estatuan zuzenbide zibila nagusiki Kode Zibilean jasota dago. 1978ko Konstituzioaren ondoren, "zuzenbide zibil konstituzionala" azpiadarra egotea proposatu zen, baina gaur egun baztertu egin da.
Garapen Historikoa
Erromatar garaian bi adiera zituen: hiritartasunaren araberako harremanak eta ius privatum-aren atala. Erdi Aroan, zuzenbide pribaturako baliatu zen eta Corpus iuris civilis bilduman jaso zen. Aro Modernoan, estatuen sorrerarekin eta Napoleonen Kode Zibilarekin batera, kodegintza-prozesua indartu zen.
Espainiako Kodegintza
Espainiako prozesua geldoagoa eta korapilatsuagoa izan zen. Helburu nagusia lurralde osoaren batasun politikoa eta juridikoa ezartzea zen. 1889ko Kode Zibila da erreferentzia nagusia, 1851ko proiektuan oinarritua.
Jabetza eta Eskubide Errealak
Doktrinak jabetza eskuratzeko bi modu bereizten ditu:
- Jatorrizkoa: Okupazioa (jaberik gabeko ondasunak) eta Usukapioa (preskripzioaren bidez).
- Eratorria: Titulu bidezko eskualdaketak.
Zuzenbidearen Iturriak
Espainiako zuzenbide zibilaren iturriak KZko 1.1 artikuluan daude:
- Legea: Arau idatzia, legezkotasun, publikotasun eta hierarkia printzipioak bete behar dituena.
- Ohitura: Lege aplikagarririk ez dagoenean bakarrik erabiliko da, moralaren aurkakoa ez bada.
- Zuzenbidearen printzipio orokorrak: Legerik edo ohiturarik ezean aplikatuko dira.
Ondarea eta Ondasunak
Ondarea pertsona batek dituen eskubide eta betebeharren multzo ekonomikoa da. Ondasun higigarriak eta higiezinak bereizten dira, baita fruitu naturalak, industrialak eta zibilak ere.
Edukitza
Gauza bat boterepean izatea da. Edukitzak titulartasun-presuntzioa dakar eta fede oneko edukitzaileak fruituak eskuratzeko eskubidea du.