Zuzenbide Zibila: Espainiako Zuzenbide Zibila
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 14,54 KB
Zuzenbidea: gizartean bizi diren pertsonen arteko harremanak eta euren portaerak finkatu eta xedatzen dituzten arau eta instituzioen multzoa da. Zuzenbidea moralarekin eta boterearekin estuki loturik dagoen kontzeptua da. Erregelen sistema bat da, erregela horiek betearazten dituen antolakuntza da eta ordenamendu juridikoa eratzen dute.ZUZENBIDE ZIBILA Pertsona partikular edo pribatuen arteko harremanak eta erakundeak arautzen dituen zuzenbidearen adarra da. Partikularrean, interes pribatuaren ikuspuntutik. Zuzenbide zibilan, arlo garrantzitsuena pribatua da, orokor gisa konfiguratzen da. Egiturari dagokionez, alde batetik, pertsona izateagatik dagozkion eskubideak daude eta bestalde familiako kide edo kirdego batetatik eratortzen diren harremanak. 1. Ordenamendu juridiko baten menpe dauden pertsona guztiei aplikatzen zaie. Gizarte osoari dagozkion arauak ezartzen ditu. 2. Zuzenbide zibila zuzenbide pribatuaren adar bat da, pertsonaren eta pertsonen arteko harremanak arautzen ditu. Baita kontratuak, jabetza… 3. Zuzenbide zibila, haren askatasuna du oinarri; ondorioz, eskaintzen dituen arau gehienak xedapenezkoak dira. Adibidez, Autonomia Printzipioa.ZUZENBIDE PUBLIKOA ETA ZUZENBIDE PRIBATUA Zuzenbide pribatuaren barneko arauak xedapenezkoak dira eta zuzenbide publikoa osatzen dutenak, aginduzkoak edo debekuzkoak. Baina, ez da erabat zuzena, alderantziz izan daiteke. Bestalde, zuzenbide pribatu... HISTORIAN ZEHAR Erromatar garaian agertu bi adiera zituen: - Erromatar hiritartasuna zuten pertsonen arteko harremanak arautzen zituen zuzenbideari. - Ius pribatum-aren ataltzat hartzen zuten erromatarrek. Erdi Aroan, zuzenbide pribaturako bakarrik baliatu zuten. Handik aurrera, partikularren estatutuak eta harremanak izendatzeko erabili zen. Zuzenbide Erromatarra Justinianokegindako bilduman jaso zen, Corpus iuris civilis deituta. Bestalde, eliza katolikoek bere legeak sortu zuten eta Corpus iuris canonici zeritzon. Horien ondorioz, zuzenbide komuna garatu zen XI. eta XII mendeetan zehar. Erromatar-eliztar zuzenbideen aurrean, foruak sortu ziren Euskal Herrian. Aro Modernoan estatuak sortuko dira eta beherantz egingo du zuzenbide komuna. XIX. Mendean, Napoleonek Europan zuzenbide komuna ezartzeko azken saiakera egin zuen, Kode zibilaren bitartez. Ondoren, estatu guztiek kodegintza-prozesuari ekin zioten eta Frantziako kodea eragin sakona izan zuen Espainian. Kode zibila: Erregela organiko, menpeko eta koordinatuak dituen erregela-sistema bat da. Espainiarra 1889. urtekoa da.GARAPEN HISTORIKOA Erdi Aroan, hiri bakoitzak bere ordenamendu juridikoa zuen. Espainiako lurraldean erreinueran hiru zuzenbide mota zeuden: errege-zuzenbide, zuzenbide komuna eta zuzenbide tradizionala. Legeak batzekoproiektuaz aparte erregeek bere botere politikoa handitzeko saiakerak egingo dituzte. Planta Berriko Dekretuaren bidez, “batasun” politiko-juridikoa sustatzeko. Horrek bultzatzen zuen lehenengo biktimak Aragoi eta Valentzia izan ziren. Dekretu honek ez zen Bizkaiaren, Arabaren Gipuzkoaren eta Nafarroaren kontran erabili; kondegintza- prozesuan, lurralde horien ordenamendua kolokan jarri zen. Kodegintza zibila: kondegintza-prozesua “fenomeno” edo “mugimendu” izan zen. Bildumetan pilatuta zeuden eta arrazoi batek baino gehiagok bultzatu zuten mugimendu honek. - Arrazoi filosofikoak: Zuzenbide naturalaren eskola arrazionalistak. - Arrazoi sozio-politikoak: Frantziako Iraultzak, konstituzio politikoa eta kode zibila. - Arrazoi ekonomikoak: ideologia liberala, zabaltzeko tresna egokia izango da. - Arrazoi tekniko-juridikoak: kodegintza-prozesuan kodeek balio handiko ezaugarria.
GARAPEN HISTORIKOA: ESPAINIAKO KODEGINTZA Espainiako estatuan kodegintza-prozesu geldoagoagoa eta korapilatsuagoa izan zen. Helburu nagusia lurralde osoaren “batasun” politikoa zein juridikoa ezartzea izan zen. Erreinu osorako kode zibil bakar bat eta bateratu bat egitea zuten helburu. Prozesu luze honetan garai desberdinak egon ziren. - Asmo bateratzaileen garaia: 1812ko Cadizko konstituzioa. - Konpontzeko saioak: taktika berria izan zen gai zehatz batzuen inguruan lege berezi batzuk onartzea. Bitartean, guda karlistak eman ziren. Fernando VIIaren oinordetza jokoan, bi alderdi bereizi ziren: karlistak eta isabelinoak. 1837ko konstituzioa indarrean zegoela, Isabel erreginak lege bat onartu zuen Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan indarrean jarri zena. Azken gerra, 1872an hasi eta 1876an bukatu zen, Alfonso XII “foruak suntsitzeko” legea aldarrikatu zuenean. 1843ko maiatzaren 18an Espainiako Justizia eta Grazi Ministerioak kodegintza batzorde nagusia sortu zen. 1851ko kode zibila proiektua moldatu zen eta 1869an Espainiar Konstituzioa aldarrikatu zenean, kode zibilaren beste proiektu bat atera zen. Oinarrizko-legea: Alfontso monarkian, kodegintza prozesua abian jartzen dute kode zibil bakarra osatzeko. Beraz, sistema berri bat aukeratu zuen, oinarrizko legea. Geroago, ministroak bigarren oinarri legea aurkeztu zue. Ezaugarriak: - Kode zibil bakar bat egiteko ideia baztertu. - Kodegintza Gaztelako zuzenbidera mugatuko da. - Foru-zuzenbide hori aplikagarria izango da lurralde horietan lehentasun osoz. - Atariko titulu bat eta lau liburu. Azkenik, 1888an Kodea burutuko da. - 1851ko proiektuan oinarritzen da. - Zuzenbide zibila Kode zibilak osatuko du. - Atariko titulua eta lau liburu izango ditu kode berriak. 1931ko Errepublika aldarrikatu zen, estatuko eskualdeei baimena ematen zien autonomia antolatzeko eta estatutuak sortzeko. Gerra zibilaren ondorioz, autonomia horiek desagertu egin ziren. 1946ko Zaragozako Kongresuan esandakoari jarraiki, hainbat lege egin ziren. 1978ko Espainiar Konstituzioa aldarrikatu zen eta Planta Berriko Dekretuek indargabetu zituzten. Zuzenbide zibileko legeak egiteko ahalmena eta foru-zuzenbidea duten lurraldeen eskumena jartzen du, kotserbatzeko, aldatzeko eta garatzeko. Estatuak soilik zenbait gai arautuko du eta foru-zuzenbideek errespetatu behar ditu
JABETZA ETA GAUZEN GAINEKO BESTE ESKUBIDEAK Doktrinak bereizketa hau egiten du: jatorriz eskuratzea eta eratorriz eskuratzea. Lehenengoan bereizketa hau egiten da: - Okupazioa: okupazioaren bidez eskuratzen dira, berez atzemateko modukoak izanik, jaberik ez duten ondasunak - Usukapioa: preskripzioaren bidez eskuratzen dira jabetza eta gainerako eskubide errealak Usukapio motak: - Arrunta: nahitaezkoak dira betekizun hauek - Edukitza izatea - Fede ona - Bidezko tituluak - Legeak ezartzen duen epealdia - Ezohikoa: ez da beharrezkoa ez titulua ez fede ona
Zuzenbidearen iturriak dira zuzenbidea bera ekoizteko edo sortzeko bideak, hau da, zuzenbidea nola edo nondik sortzen den erakusten digutenak. Espainiako zuzenbide zibilaren iturriak aztertzeko KZko 1.1 artikulua erreparatu behar zaio. Iturri materiala: Legeak sortzeko ahalmena duen organoari deitzen zaio, bertatik ateratzen dira iturri formaletarako batzuk. Iturri formala: Arau juridikoak kanpotik hartzen duen formari deitzen zaio. Iturri formal positiboa, hasieratik du arau-balioa eta ez da zalantzan jartzen. Iturri formal ez-positiboa, horien arau-balioa bereziko jaso egin behar da iturri positibo batean; hau da, lege batek eman behar dio iturriaren balioa. Iturri piramide bat ezartzen du Espainiako Zuzenbide zibilerako, eta piramide hori berdintasun ezaren adierazle garbia da.ARAU IDATZIA, LEGEA Kontzeptua: Ordenamendu juridikoa osatzen duten elementuetatik, arau idatzien taldea da zabalena. Legeak organo eskudunek idatzi, landu eta onartzen dituzten arau juridikoak dira, ez bakarrik Espainiako Gorte Nagusiak edo parlamentu autonomikoek onartzen dituztenak, baizik eta denak, baita botere exekutiboak onartzen dituen dekretu eta erregelamenduak ere. Legeak legetzat hartzeko, hiru printzipio bete behar ditu: - Legezkotasun-printzipioa: organo eskudunak ematea. - Publikotasun-printzipioa: legeek eragina izan dezaten, onartu eta gero publikatu egin behar dira. - Hierarkia-printzipioa: legeen artean hierarkia bat dago eta errespetatu behar da. Legeak egitea atal horren izenburua da. Sistema demokratiko batean, legea herriaren ordezkarien erabaki aske bat da. Legeak ordenamenduko beste arau guztiekiko arau-maila handiagoa du, salbuespen batekin, nazioarteko harremanetik eratorri diren arauak.Gobernuaren ahalmen erregelamendugilea “konstituziaren eta legeen mende dago”. Arauen arteko hierarkia-printzipioa ordenamendu juridikoa egituratzen duen printzipioa da: - Konstituzioa - Lege-maila - Erregelamenduak.LEGEAK SORTU ETA ONESTEKO PROZEDURAK Ohiko prozedura: Lege bat sortzeko, Parlamentuko legezko gehiengoak ganberan egon behar du; baina erabakiak hartzerakoan, nahikoa izango da daudenen gehiengo sinplearekin. Prozesura bereziak: Nazioarteko itunak onartzeko; nazioarteko ituna estatu barneko lege bihurtzen da. Horregatik, ituna onartzeko, Gorte Orokorren baimena behar da; oro har ganbera biena. Lege motak: lege mota asko daude eta bakoitzarentzako hainbat ezaugarri formal eta material aurreikusi ditu Konstituzioak. - Lege organikoa: gai jakin batzuk arautzeko nahitaez erabili behar dena. - Lege arruntak (beste guztiak): lege organikoz arautu beharreko gaiak ezin dira lege arrunt baten bidez arautu, eta alderantziz. Lege-indarra duten beste arau batzuk: dekretu legegileak eta lege-dekretuak. Botere legegilea Gorte Orokorrei eta Autonomiaa Erkidegoetako legebiltzarrei dagokie, herriaren ordezkatze-erakundeak direnez.OHITURA Leku, eskualde edo lurralde bateko biztanleek denbora luzez errespetatu duten jokabidea. Lege aplikagarririk izan ezean bakarrik eraenduko du, betiere moralaren nahiz ordena publikoaren aurkako izan ez eta ohitura hori frogatuz gero. Betekizunak: - Publikoa eta nabaria - Denboran irautea - Ez egotea zalantzan, eztabaidaezina izatea - Pertsona mota jakin batek maiztasunez praktikatzea. Usadio jurikoak: borondate-aitorpenaren interpretazio hutsak ez badira, ohituratzat hartuko dira. ZUZENBIDEAREN PRINTZIPIO OROKORRAK Legerik edo ohiturarik ezean, zuzenbidearen printzipio orokorrak aplikatuko dira. Printzipioak lege eta ohituren azterketa batetik eratortzen dira. Printzipio orokorrak alegatzen direnean, gatazkari aplikagarri zaion arau espezifikorik eza estali nahi da.
ONDAREA KONTZEPTUA Ondarea kontzeptu ekonomikoa eta juridikoa da - Ikuspuntu ekonomikotik, ondarea ondasun multzo bat da - Ikuspuntu juridikotik, ondarea pertsona batek duen ekonomikoki baloratu daitezken eskubide eta betebeharren multzoa Pertsona baten ondarea: bere ondasun eta zor guztiek eratzen dute. Ordenamendu juridikoak eskubide eta betebeharren multzo bezala hartzen du eta ez du ondarearen igorpen bateratu bat baimentzen. Bereizteko: - Ondare gordina: aktibo + pasibo - Ondare garbia: aktibo - pasiboONDAREAREN FUNTZIOAK - Ondarea oinordetzaren oinarrizko elementua da. - Ondarearen gain zordunaren eratzukizuna ezartzen da. - Ondareak “subrogazio erreala” posible egiten du.ONDARE MOTAK - Ondare pertsonala: pertsona batek duen ondarea, beharrak asetzera laguntzen du eta bere hartzailearen bermea ere izango da. - Ondare banandua: Pertsona batek oinordetza jasotzen duenean ondare hori ezberdintzen da norberaren ondaretik aparte eta betebeharrik eukiko balu hartzaileek ondare bananduaren aurka jo ahal izango dute eta ez ondare pertsonalaren aurka. - Ondare kolektiboa: ondare mota honen titulartasuna pertsona ezberdin batzuei dagokie eta bakoitzak aparteko ondare personala eduki ahal duelarik. - Helburuzko ondarea: titularrik ez duen ondarea da, biana titularra izendatzeko prozesua abian da. ONDASUNAK ETA GAUZAK - Gauzak ez dira zertan entitate materialak izan behar eta kode zibilaren arabera gauza kontzeptuaren barne egongo da izaera inpertsonala duen edozein entitate. - Oinarrizko ideia bat kontutan hartu beharko genuke: gauzaren izaeran barneratuta egongo da ondare ondasunezko eskubide bat sortuko duela. Ondasun higigarriak eta ondasun higiezinak: Kode Zibilaren 333 art. eutsiz jabetu daitezken gauzak ondasun higigarriak edo higiezinak dira. Ondasun kontsumigarriak eta kontsumiezinak: Haien izaeraren arabera, erabiliz kontsumitzen diren ondasunak kontsumigarriak dira. Gainerakoak, kontsumiezinak. Gauza suntsigarriak: Haien artean ordezka daitezkeen gauzak.FRUITUAK Gauza batzuek beste batzuk sortzeko edo jariatzeko gaitasuna dute. - Fruitu naturalak: : lurraren berezko ekoizpenak. - Fruitu industrialak: laborantza edo lanaren ondorioko onura mota - Fruitu zibilak: lurren errentamenduaren prezioa Fruituak Zintzilik Egotea eta Eskuratzea, zintzilik dauden fruituak dira ESKUBIDE ERREAL KONTZEPTUA - Gauzaren gainean izan daitezkeen eskubide horiei eskubide errealak deritze. - Eskubide erreala da subjektuak gauzaren gainean duen botere zuzen eta esklusiboa. Mota bi daude: - Eskubide erreal osoa: erabateko jabetza eratzen du - Eskubide erreal mugatua: soilik gauza bat edo batzuk mugatuak edo finkatutakoak. - Gozamen-eskubideak: gauzaren gozamen osoa edo partziala adierazten dute - Berme-eskubide errealak: diru-betebehar bat betetzea bermatzen da - Eskurapen-eskubideak: edonori erreklamatzeaEDUKITZA - Hizkuntza arruntean, gauza bat edukitzeak gauza boterepean izatea esan nahi du. - Eskubidea du bere edukitzan errespetatua izateko. - Kaltetua baldin bada, prozedura-legeek ezartzen dituzten bideak erabiliz babestu beharko da Edukintzaren beharrezko elementuak: - Elementu fisikoa: gauzarekin nahikoa den kontaktua - Borondatezko elementua: gauza norberarena izateko borondatea Azpimarratzekoa: - Edukitzailea: gauza bakarrik eta inolako zalantzarik gabe menderatzen duena - Eskubideen edukitza: eskubideak ere edukitzaren objektu izan daitezke Edukitza eskuratu eta galdu: - Edukitza eskuratu: gauzaren edo eskubidearen okupazio materialik erabili gabe, gauza norberaren boterepean gelditzen denean - Edukitza galdu: gauza abandonatzen bada, gauza suntsitzen edo galtzen bada… Edukitzaren efektuak: - Titulartasun-presuntzioa: gauzarekin kontaktuan egoteak itxurazko egoera ontzat hartzera eramaten gaitu - Fede txarreko eta oneko edukitza: edozein edukitzailek du eskubidea interdiktuak egikaritzeko - Fruituak eskuratzea: fede oneko edukitzaileak, edukitza legalki etenarte