Zuntz motak: Naturalak, artifizialak eta sintetikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,67 KB

Zuntz motak

Zuntz mineralak

  • Amiantoa (asbestoa): Ez da beroaren eroalea eta, horregatik, suaren aurka babesteko asko erabili ohi izan da. Gaur egun, bere erabilera oso murriztuta dago.
  • Beirazko zuntza: Beroaren isolatzaile oso ona denez, etxeetako eta antzekoetako isolamenduetan asko erabiltzen da.
  • Beste metal batzuk: Urrea eta zilarra zenbait jantzi eta apaingarritan erabiltzen dira. Kobrezko zuntza antenetan interferentziarik ez sortzeko erabiltzen da, eta altzairuzko zuntzak gurpilak gogortzeko.

Landare-zuntzak

  • Kotoia: Gehien erabiltzen den zuntza da. Arrazoi nagusiak honako hauek dira: iraunkorra eta merkea da, garbitzeko erraza, izerdia xurgatzen du eta ez du alergiarik sortzen.
  • Linoa: Lore batetik lortzen da; elastikotasun txikia dauka eta eroale termiko ona da. Beraz, azalean freskotasun sentsazioa ematen du. Garestia da eta elastikotasun txikia duen arren, modako zuntza da.
  • Kalamua (espartzua): Kalitate gutxiko belar luze bat da.
  • Jutea: Zuhaitz baten adarretatik ateratzen da. Kotoia baino kalitate txikiagoa dauka, baina, oso merkea denez, kotoiaren ondoren gehien erabiltzen den zuntza da.

Animalia-zuntzak

  • Artilea: Ardiaren ilea da; elastikoa eta beroa da.
  • Zeta: Tximeleta mota baten kokoiatik ateratzen da. Oso fina eta erresistentzia handikoa da.
  • Larrua: Animalien azala da. Iraunkortasuna eta malgutasuna lortzeko, eta ez usteltzeko, ontze-prozesu bat behar du.

Zuntz artifizialak eta sintetikoak

Zuntz artifizialak

Substantzia edo produktu naturalek eraldaketa txikiak jasaten dituztenean sortzen dira. Garrantzitsuenak zelulosatik datoz, adibidez, raioia eta azetatoa.

Zuntz sintetikoak

Plastiko sintetikoak dira. Ezaugarri garrantzitsuenak iraunkorrak, merkeak eta garbitzeko errazak direla da. Ez dute izerdirik xurgatzen eta, zenbait kasutan, alergiak sortzen dituzte.

  • Poliamidak (nailona): Oso iraunkorra eta elastikoa da; frikzioa eta xaboiak ondo jasaten ditu, eta usteltzeko nekeza da.
  • Poliesterrak (tergala eta dakrona): Iraunkorrak eta zaintzeko oso errazak direnez, oso hedatuta daude.
  • Akrilikoak: Argia eta inguruko baldintzak ondo jasaten dituzte.
  • Poliuretanoak (likra): Elastikotasun oso handia duenez, bainujantzi, kirol-jantzi eta antzekoetan asko erabiltzen da.

Entradas relacionadas: