Zorrotada korrontea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 16,06 KB

--KLIMA: Atmosferak leku jakin batean duen bataz besteko egoera da. Beraz, eguraldiak baino ezaugarri egonkorragoak ditu, eta leku jakin batean urtearen joanean zer eguraldi egiten duen aztertuz eta batez besteko balioak estatistikoki kalkulatuz zehazten dira. Balio horiek fidagarriak izango badira, gutxienez hogeita hamar urte eman behar dira behaketak egiten. Klima atertzen duen zientziari klimatologia deritzo. 

-EGURALDIA: Eguraldi atmosferikoa atmosferak une eta leku jakin batean duen egoera da, oso aldakorra da. Meteorologia da eguraldia aztertzen duen zientzia. Epe laburrean hartzen da, lau edo bost egun. 

-EL NIÑO: Fenomeno atmosferiko bat da, Ekuatore inguruko Ozeano Bareko itsasoa eta atmosferaren sistema globalean gertatzen den alterazioa da. Non normalean oso hezeak diren inguruak, Indonesia kasu, lehor izatera igarotzen diren, normalean lehorra den Hego Amerikako mendebaldeko kostan prezipitazio ugari gertatzen den bitartean. 

-PREZIPITAZIO OROGRAFIKOAK: Euri orografikoa aire heze zutabe baten igoerak, oztopo orografiko batekin, mendiak kasu, topo egin ondoren eragiten duen euria da. Bere igoeran, airea hoztu egiten da, ur lurrinaren saturazio punturaino eta %100 ko hezetasun erlatibo batera iritsi arte, euria eragiten duena. 

-FOENH EFEKTUA: Mendi bat zeharkatu eta mendi-hegala jaistean berotu eta lehortu den haizea da. Haizealdean ur lurruna hoztu, kondentsazio edo alderantzizko sublimazioa sortu eta maldetan hodeiak eta euri orografikoak sortzen dira. Malda bien artean alde klimatiko gogorra gertatzen da, haizealdean euriak eta haize behean oskarbi izanik. Haize behean jadanik lehortuta dagoen airea jaisten da eta honek presio atmosferikoa eta tenperatura handitzen ditu, haize "lehorgarri" eta oso beroa sortu. 

-ZORROTADA KORRONTEA (Jet Stream): Espainia inguru epelean dago eta bertan, zirkulazio atmosferikoa, altueran zorrotada korrontea edo jet stream delakoak zehazten du. Haize indartsua da, egitura tubularra du eta mendebalde-ekialde norabidean mugitzen da. Zorrotadak poloan altueran dauden behe presioak eta tropikoko goi presioak banatzen ditu. Zorrotada korronteak lurrazaleko eguraldian eragiten ditu. Eguraldia, korrontearen abiadurak dituen aldaketen eta korronteak urtaroka dituen desplazamenduen araberakoa da. *Zirkulazioa azalean: ekintza guneak, aire masak eta fronteak:Lurrazaleko zirkulazio atmosferikoan, honakoek dute eragina. 

-PRESIO ATMOSFERIKOA: Aireak azalerako unitate bakoitzeko pisu bat eragiten du, atmosferan kokatutako gorputz guztiengan. Pisu hori presio atmosferikoa deitzen da. Presio hori eguneroko naturaren fenomenoetan aurki daiteke. Esate baterako, bentosa bat azalera leun batean itsasten bada, barnean airerik utzi gabe, presio atmosferikoak bentosa itsatsita mantenduko du, eta ez da bere pisuaren eraginez eroriko. 

roriko. 

-ISOBARA: Presio atmosferiko bereko lurrazaleko puntuak lotzen dituen lerroa da. Bereziki mapa meteorologikoetan azaltzen dira, presio atmosferiko desberdineko beste isobarekin bilduta, behe presio guneak eta antizikloiak hautemateko. 

-ANTIZIKLOIA: Inguruko presio atmosferikoa baino handiagoa duen gunea da, haren inguruan haizea biraka mugitzen da, ipar hemisferioan eskuinetara eta hego hemisferioan ezkerretara. (1015 mb baino gehiago...) 

-DEPRESIOAK: Meteorologian ingurunearekin alderatuz, presio atmosferiko apala duen eremua da. Behe presioko guneek ekaitzak sor ditzakete eta, orobat, urakanak eta zikloiak lurralde tropikaletan. (1015 mb baino gutxiago) 

-TENPERATURA-BITARTEA:Hilabeterik beroeneko batez besteko tenperaturaren eta hotzenekoaren arteko aldea da. Ezberdintasun hau handiagoa da barnealdean eta txikiagoa kostaldean. 

-INBERTSIO-TERMIKOA: Egoera atmosferiko anomalo bat da, airearen tenperatura lurrean altueran baino hotzagoa izateak eragina. Neguan gertatu ohi da. Haranen eta arroen sakonuneetan. Gauez lurzorua hozteak airea hotzarazten du, eta aire hori gorago dauden geruzetakoa baino hotzago bihurtzen da. Horrek behe-lainoa eragiten du. 

-TANTA HOTZA: Europako hegoaldeko herrialdeek, Mediterraneo itsasora jotzen dutenek, tanta hotza izeneko fenomeno atmosferikoaren eragina jasaten dute. Uda amaieran bero dagoen Mediterraneoko ura, (30°C kostaldetik hurbil) ur-lurrun ugari isurtzen du atmosferara. Aire bero hau igotzen bada, eta aire hotzarekin nahasten bada, uraren lurruna kondentsatu egiten da bat-batean eta uholdeak sortzen dituzten ekaitz handiak gertatzen dira. Udaren bukaeran eta udazkenaren hasieran izaten da tanta hotza gertatzeko arriskurik handiena.


-HARRO HODROGRAFIKOAK: Ur eremu bat da, non euritik, elurretik edo izotzetik datorren ura maldan behera ibai, aintzira, urtegi edo beste ur multzo berera isurtzen den. Ur multzo hori ibaia, aintzira (lurrazalekoa nahiz endorreikoa), urtegia, padura, itsasoa edo ozeanoa izango da. Arro hidrografikoan lurrazaleko urak baino ez dira kontuan hartzen; arro hidrologikoan, berriz, lurpeko urak ere biltzen dira. Isurialdeen banalerroa da elkarren ondoko bi arro edo gehiago bereizten dituen lerroa. 

-EMARIA: Ibai baten zati jakin batean eta denbora jakin batean, hots, segundo batean isurtzen duen likido-kantitatea da. Eta m3/s-tan adierazten da. 

-IBAT ERREGIMENA: Ibai baten emariak urtaroaren arabera egiten duen aldaketa da. Prezipitazioen banaketaren eta elur-formako prezipitazioaren araberakoa da. Bi faktore horiek kontuan hartuta, elur-erregimeneko, euri-erregimeneko eta erregimen mistoko ibaiak bereizten dira. 

-BASO HOSTO-ERORKORRAK: Baso-hosto-erorkorra trinkoa da. Zuhaitz garaiak ditu, enbor zuzen eta laua dutenak, eta hosto handi eta erorkorrak. Oihanpean, iratzeak eta goroldioak hazten dira, elkarrengandik gertu dauden zuhaitzen adaburuek eragindako leku itzaltsuetan, ez baitiote uzten argiari lurrera iristen. Espezie bereizgarrienak haritza eta pagoa dira, eta zuhaitz-masa espezifiko edo mistoak eratzen dituzte 

-BASO HOSTO-IRAUNKORRA: Ez da oso trinkoa. Gainera ertaineko zuhaitzak ditu, eta enbor okertsuak, zimurtsuak eta sendoak. Hostoak iraunkorrak dira. Arteak, artelatzak... Adarrek globulu-formako adaburu zabalak eratzen dituzte, eta horiek itzala egiten dute lurrean, intsolazioa eta lurrunketa arintzeko. Basope aberatsa dauka, zuhaitzak elkarrengandik bereizita baitaude eta argia erraz sartzen baita. Espezie asko daude, hala nola isatsa 

-OTALURRA: Sastrakadi trinkoa da, eta garaiera baxukoa izan ohi da, edo lau metrora irits daiteke, gehienez. Espezie ugarienak txilarra, otea eta isatsa dira. Otalurra baso hosto-erorkorra degradatu ondoren agertzen da, edo basoz gaindiko eremuetan. Animalien etzauntza gisa erabiltzen da, eta gero, simaurrekoa 

-MAKIA: Zuhaixka-formako formazio bat da, bi metro baino gehiagoko garaiera duena oso trinkoa eta ia zeharkaezina. Espezie nagusiak estrepa, txilarra, legeltxorra eta isatsa dira. 

-GARRIGA: Garaiera txikiko zuhaixkaz eta sastrakadiz osatuta dago eta eremu batzuk estali gabe geratzen dira. Garrigaren espezie nagusiak erromeroa eta izpilikua da 

-ESTEPA: Garaiera txikiko belar-multzoz osatuta dago eta arantzadun zuhaixka txikiekin nahasten dira, baina desberdintzen dira eta lur elkorra agerian uzten dute. Eremu lau eta zabala da, larre hedatsua, landare xerofiloak dituena. Orokorrean, zuhaitzik gabeko biomasa da. 

-ENDEMISMOA: Leku baten dagoen landaredi espezifikoa da, herrialde horretan bakarrik aurkituko dena. Kanarietan ematen dira endemismo gehien. 


Entradas relacionadas: