Zorpetze ratioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,26 KB

RATIOAK

DIRUZAINTZA EDO ALTXORTEGI RATIOA:

Erabilgarria + Bihurgarria / Pasibo korrontea edo Aktibo korrontea – Izakinak / Pasibo korrontea

Enpresak epe laburrean zenbateko likidezia duen adierazten digu. Hau da, epe laburreko zorrak ordaintzeko duen gaitasuna. Emaitzak:

• Balio optimoa 0,8-1,2 artean legoke.
Egoera horretan, enpresak epe laburreko likidezia egokia izango luke.

• Txikiagoa balitz, enpresak ordainketa-etendura arazoak izan ditzake, likidezia txikiegia baitu

• Handiagoa izango balitz, enpresak ez luke likidezia arazorik izango, baina bere aktiboei errendimendu gehiago ateratzeko aukera galduko luke.


RATIO FINANTZARIOAK LIKIDEZIA RATIOA:

Aktibo korrontea / Pasibo korrontea

Enpresak zer erraztasun duen epe laburreko betebeharrei aurre egiteko, aktibo korronteak ematen duen likidezia erabilita. Emaitzak:

• Balio optimoa 1,5-1,8 artean egongo da. Egoera horretan, enpresak finantza-egoera egokia duela esango dugu.

• Balioa txikiagoa bada, enpresak ordainketa-etendura arriskua izango du

• Balioa handiagoa bada, likidezia handiegia izango du, eta aktiboei ez die errendimendu nahikoa ateratzen


RATIO FINANTZARIOAK BERMEAREN RATIOA:

Aktibo Osoa / Pasibo Osoa

Enpresaren guztizko kaudimena neurtzen du. Hartzekodunek zorra kobratzeko zenbateko bermea duten neurtzen du. Emaitzak:

• Balio optimoa 1,7-2,5 artean ematen da. Enpresak bere hartzekodunei berme nahikoa eskaintzen die. Hau da, enpresak bere zorrei aurre egiteko ahalmena dauka.

• Txikiagoa bada, enpresak ez du kaudimen nahikorik eta porrot egoeran sar daiteke.

• Handiagoa bada, berme gehiegi eskaintzen du. Enpresak gehiago zorpetzeko aukera du, eta ez du aprobetxatzen.


RATIO FINANTZARIOAK FINANTZA-AUTONOMIA RATIOA:

Ondare Garbia / Pasibo Osoa

Enpresak kanpoko baliabideekiko duen mendekotasuna neurtzen du. Emaitzak:

• Balio optimoa 0,8-1,5 artean egongo litzateke. Hau da, egoera horretan, enpresak nahikoa finantza-autonomia izango luke .

• Txikiagoa bada, hirugarrenekiko mendekotasun handiegia izango luke, gehiegi zorpetuta egongo litzateke .

• Handiagoa bada, finantza-autonomia “handiegia”. Hirugarrenekiko mendekotasun oso txikia izango du. Baina zorpetzeko, eta beraz, finantza-baliabideak lortzeko gaitasunari uko egiten ari zaio .


RATIO FINANTZARIOAK ZORPETZE OSOAREN RATIOA:

Pasibo Osoa / Ondare Garbia

Enpresak kanpo finantza baliabideekiko zer proportzio duen adierazten du. Hau da, enpresaren zorpetze-maila neurtzen du. Emaitzak:

• Balio optimoa 0,5-1,2 artekoa izango da. Egoera horretan, enpresaren zorpetze-maila egokia dela esan dezakegu .

• Txikiagoa bada, enpresa “gutxiegi” zorpetu da. Hau da, enpresa zorraren bidez finantza-baliabideak lortzeko aukera galtzen ari da .

• Handiagoa bada, enpresa zorpetuegia dago, eta kanpo-baliabideekiko mendekotasun handiegia.


RATIO FINANTZARIOAK IBILGETUAREN EDO IBILGETASUNAREN RATIOA:

Aktibo ez-korrontea / Ondare Garbia + Pasibo ez-korrontea

Epe luzeko inbertsioak finantzatzeko, zenbat epe luzeko finantza-baliabide erabiltzen diren neurtzen du. Emaitzak:

• Balio optimoa <1 izango litzateke. Egoera honetan, epe luzeko inbertsioak finantzatzeko, ele luzeko finantza baliabideak erabiliko dira, eta baita epe laburrekoak zati batean finantzatzeko ere. Hau da, maniobra-funts positiboa, eta beraz, oreka finantzarioa .

• >1 bada, desoreka finantzarioa. Hau da, epe luzeko inbertsioak finantzatzeko epe luzeko finantza baliabideez gain, epe laburreko baliabideak ere erabili beharko ditu .


Entradas relacionadas: