Zizeron: Erromako Hizlari eta Pentsalari Handia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,48 KB

Zizeronen bizitza eta ibilbide politikoa

Zizeron Arpinon jaio zen K.a. 106. urtean eta Erroman hil zen K.a. 43an. Aurkari politikoak izan arren, esan liteke prosa idazle eta pentsalari latindar handienetakoa izan dela. Familia dirudun kontserbadore batean hazi zen, eta bizitza osoan abokatu, politikari eta idazle jardun zuen. Erroman ikasi ondoren, Greziara eta Asia Txikira joan zen hizlari gisa trebatzeko. "Homo novus" izan arren, kargu publiko guztiak bete eta K.a. 63an kontsul izatera iritsi zen, Katilinaren konspirazioaren garaian.

Konspiratzaileen aurkako neurriak zirela eta, erbesteratua izan zen (K.a. 58-57). Gero, politikatik urrundu zen neurri batean, nahiz eta une batzuetan berriz parte hartu. Gerra Zibilean Pompeiusen alde egon zen, baina Julius Caesarek barkatu zuen. Bere bizitza pertsonalak gainbehera izan zuen (dibortzioak, alabaren heriotza); Julius Caesar hil ondoren, Octavioren alde eta Marko Antonioren aurka jardun zuen. Azkenean, Antoniok proskribatu eta ihesian zihoala hil zuen.

Zizeronen obra nagusiak

  • Lan-zerrenda: In Verrem (K.a. 70), In Catilinam I-IV (politikoa), Pro Archia Poeta (K.a. 62), Philippicae (K.a. 44).
  • Erretorika lanak: Politikatik urruntzean teoria landu zuen: Orator (hizlaria).
  • Filosofia liburuak: De Re Publica (Estatuari buruzkoa), De Officiis (Eginkizunei buruzkoa), Cato Maior: De Senectute (Zahartzaroari buruz), Laelius: De Amicitia (adiskidetasunari buruzkoa).
  • Eskutitzak: 800 inguru gorde dira, lagun, senide eta hurbileko pertsonei idatziak.

Hizlaria (Oradorea) eta erretorika

Prestatuntza: Erretorika 17 urtetik aurrera ikasten zen, eskoletan eta praktikan, eta askotan Grezian osatzen zen.

Eskolak

  • Atika eskola: Estilo sinplea eta zehatza, gaia ondo ezagutzen oinarritua.
  • Asiako eskola: Apaindura eta efektu gehiago, gehiegikeria eta estilo oparoa.

Testuingurua eta diskurtsoaren egitura

Hitzaldiak jendeaurrean egiten ziren, askotan emozioak piztea bilatzen zen. Publikoa gustura entzuten zuen, baina kritikoa zen ere.

  • Diskurtsoaren zatiak: Exordium, Narratio, Argumentatio/Baieztapena, Peroratio.
  • Diskurtso prestatzeko faseak: Inventio, Dispositio, Elocutio, Memoria, Actio.

Entradas relacionadas: