Zizeron: Bizitza, Politika eta Literatura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,72 KB

Zizeron

Baserri giroko zaldun-familia dirudun kontserbadorekoa zen. Bizitza osoan izan zen abokatu, politika-gizon eta idazle, hirurak batera. Erroman hasi zituen goi-ikasketak, baina Grezia eta Asia Txikira abiatu zen hizlaritzako estiloa eta teknika hobetzeko. Mundu politikoan Zesarrengana hurbildu eta laster utzi zuen bizitza publikoa. Gerra Zibilean Ponpeioren kanpamenduan izan zen. Zesar hil ondoren, bizipoz berriarekin jardun zuen Oktavioren alde eta Antonioren aurka, 14 filipikoak argitara emanez. Bere aurkako proskripzio-zigorra lortu zuen Antoniok, eta ihesean zihoala harrapatu eta hil zuten horren gizonek.

Lanak

  • Gutunak: Ad Atticum.
  • Hitzaldiak:
    • Forokoak: Pro Archia poeta, Pro Sex. Roscio Amerino.
    • Politikoak: In Catilinam, Phillipicae.
  • Erretorika-lanak: De oratore, Brutus.

Gutunak eta Hitzaldiak

Idatzi eta gorde zituen gutunetako erdiak ezagutzen ditugu. Adiskideei, senitartekoei eta Atiko lagunari idatziak dira. Zintzotasunez agertzen du bere burua, eguneroko kezkak azalduz, hala goi-politikarekin edo bere asmoekin lotuak, nola etxekoen edo senitartekoen gorabeherekin zerikusia dutenak ere. Agiri historikoa izateaz gain, literatura gozagarria dira.

Hizlari preziatua izan zen bere garaian. Benetako hitzaldietatik badirudi batzuk dicta de scripto irakurri zirela, beste batzuk oharretan oinarriturik azaldu, edo ohar berriekin beste era batera landu eta idatzi zirela; azkenik, beste batzuetan ez dakigu zein den esandakoaren eta idatzitakoaren arteko erlazioa. Hitzaldi politikoetan katilinarioak eta filipikoak gailentzen dira, agertzen den herri-maitasuna eta etsaien gorrotoagatik.

Lan Teorikoak eta Filosofia

Politikagintzan bere gainbehera hasi zenean, erretorikari buruzko lan teorikoa idatzi nahi izan zuen literatura-moldean. Filosofia-lan gehienak ere elkarrizketaren moldean idatzi zituen, atseginago egitearren, azalpen dogmatiko luzeak ere sartu arren. Pertsonaia ezagunak dira gehienetan solaskideak, larregikeriarik gabe soiltasunez ezaugarrituak.

De re publica eta De legibus liburuetan politikagintzak Zizeronen ustez izan behar dituen helburuen laburbilduma aurkezten du, estoikoen ideietan eta Erroma zaharreko ohituretan oinarriturik. 45 urteren ondoren idatzi zituen galduriko lan bi, Consolatio eta Hortensius, dira. Zizeronen poema-zati batzuk ere iritsi zaizkigu, baina ez dira onak. Aurkariak ere izan dituen arren, esan daiteke prosa-idazleen eta pentsalari latindar handienetakoa izan dela, handiena ez bada.

Entradas relacionadas: