Zirkulazio motak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,77 KB



Nutrizio funtzioaren helburua


Energia ematea, ehunak sortzea eta berritzea eta metabolismoa orekan jartzea


Aparatu bakoitzaren organoak


DIGESTIO APARATUA: Gibela, Urdaila, Behazun-xixkua, Ahoa, Faringea, Pankrea, Heste gorria, Heste meharra, Heste lodia eta Liztu guruinak.

ZIRKULAZIO APARATUA: Bihotza eta Birikak


ARNAS APARATUA: Faringea, Laringea, Sudur-hodiak, Trakea, Birikak, Bronkioak, Bronkioloak eta Albeoloak


IRAITZ APARATUA: Giltzurrunak, Ureterra, Uretra eta Maskuria


Aparatu bakoitzaren funtzioa


DIGESTIO APARATUA


Zelulek, bakarrik, molekula bakunak, txikiak erabili ditzakete nutriente gisa, haiek baino ezin direlako zelula barrura sartu. Baina, jaten ditugun elikagaietan ez dira ohikoak, normalean oso molekula handiak, makromolekulak, dira elikagaiak osatzen dituztenak, Digestio prozesuan liseri entzimek makromolekula horiek zatitu egiten dituzte molekula bakunetan

ZIRKULAZIO APARATUA


Zirkulazio Sistema mantenugaiak eta oxigenoa organismo osoan banatzeaz arduratzen da; era berean jarduera zelularretik sortutako hondakin-substantziak biltzen ditu eta hauek kanporatzeaz arduratzen diren organoetara eramaten ditu. Zirkulazio aparatuari esker odolak gure gorputzeko atal guztiei bizi ahal izateko behar duten mantenuagaiak eta oxigenoa banatzen dizkie.

ARNAS APARATUA: kanpoko aireko oxigenoa hartu,

odolera eraman eta, aldi berean, odoleko karbono dioxidoa kanporatu atmosferara. Gure gorputza molekula organikoen errekuntzarako behar den oxigenoz hornitzea eta erreakzio horietatik sortutatako karbono dioxidoa kanporatzea da funtzioa.

IRAITZ APARATUA


Metabolismo zelularraren ondorioz sortu eta odolak garraiatzen dituen hondakin-substantziak kanporatzeko prozesua da iraizketa.

Digestio mekanikoa eta kimikoa bereiztu


DIGESTIO MEKANIKOA: Haginen eta urdailaren mugimenduen bidez egindako digestioa


DIGESTIO KIMIKOA: Entzimen bitartez egiten den digestioa. Ahoan, karbohidratoak, Urdailean proteinak eta Duodenoan nutriente guztiak.


Urdailean gertatzen den digestioa


Digestio mekanikoa da, hau da, bertako mugimenduen ondorioz bertan gelditzen diren elikagai apurrak digeritu



Hestemeharrean gertatzen den digestioa


Digestio kimikoa, hau da, bertako entzimek nutrienteak zatituz egiten duten digestioa



Hestemeharrean gertatzen den zurgapena


Hestebiloek, hestemeharretatik zehar doazen nutrienteak xurgatzen dituzte, odolera eramateko


Hestelodian gertatzen den prozesua: uraren zurgapena, heste-floraren lana


Ur asko eran badugu, behar duguna bakarrik erabiltzen dugu eta beste kanporatu egiten dugu, horregaitik gorotzekin bat kanporatzen dugu.

Heste-Flora, heste lodian dauden bakterioei deitzen zaie, gorotzetako zuntzak hartuz elikatzen dira eta bitaminak ekoizten dituzte.


Gorotzen definizioa


Jan ditugun elikagaietatik, gure gorputzak digeritu ez duen hondakin multzoa



Airearen ibilbidea atmosferatik birika albeoloetaraino


Arnas aparatuaren bidez, gastrukaketa bat egiten da: airean dagoen oxigenoa hartu eta karbono dioxidoa botatzen dugu.

Sudurretik bideratzen den airea berotu, iragazi eta hezetu egiten da. Sudurrean dauden iletxoak aireko hauts eta partikulei sarrera galerazten diete. Faringetik igaro ondoren laringera iristen da airea eta bere bidea egiten du trakeatik biriketara. Trakea, biriken parean bronkio izeneko bi adarretan banatzen da. Birikaren barruan, bronkioak bronkiolo izeneko hoditxoetan banatzen dira. Bronkioloen adar txikienen muturrean albeolo izeneko poltsatxo batzuk daude. Albeoloetan gas trukaketa gertatzen da.


Sudur hobien garrantzia arnas aparatuan


Sudurretik bideratzen den airea berotu, iragazi eta hezetu egiten da. Sudurrean dauden iletxoak aireko hauts eta partikulei sarrera galerazten diete.


Birika albeoloetan gas-trukaketaren deskripzioa eta irudikatzea


Airea albeoloetara heltzen denean, oxigenoz eta carbono dioxidoz beteta dago, eta albeoloetako mintza gasak zeharkatu egiten du odolera. Odolera oxigenoa bakarrik pasatzen da eta bertan globulo gorrietan sartzen da, eta zeluletan sortutako karbono dioxidoa odolean zehar doa eta albeoloetara sartzen da bertatik berriz kanporatzeko.


Arteria eta benen arteko desberdintasuna


Normalean benetatik doan odola, odol zikina da eta berriz, arterietatik doan odola, garbia


Zirkulazio txikiaren ibilbidea eta helburua


Bihotzaren eta biriken artean eratzen dena da. Ibilbide horretan, odola, gorputzeko organo guztietatik karbono dioxidoa bildu ondoren, eskuineko aurikulara sartzen da, goiko eta beheko kaba zainen bitartez. Handik eskuineko bentrikulura igarotzen da, eta biriketara irteten, birika-arteriaren bidez.Albeoloen albotik pasatzean, odolak karbono dioxidoa askatu eta oxigenoa hartzen du. Behin trukea egindakoan, odola bihotzaren ezkerreko aurikulara iristen da,birika-zainen bidez.


Bere helburua odola oxigenatzea da



Zirkulazio handiaren ibilbidea eta helburua


Bihotzaren  eta gorputzeko organoen artean eratzen dena da. Ibilbide horretan, odolak oxigenoa eta beharrezko mantenugaiak eramaten dizkie zelula guztiei, beren funtzioak egin ahal izan ditzaten. Era berean,zelulen metabolismoan sortutako karbono dioxidoa eta hondakin-substantziak biltzen ditu. Oxigenoa daraman odola, ezkerreko aurikulatik ezkerreko bentrikulura pasatzen da. Handik gorputzeko organoetarantz bidalia izango da, aorta arteria lodian zehar. Gorputzeko organoetan, arteriak adarkatu, eta gero eta meheago egiten dira, kapilar bihurtzeraino. Kapilar horien bitartez, odolak oxigenoa eta mantenugaiak banatzen ditu organoetara, eta karbono dioxidoa eta hondakin-substantziak biltzen ditu.

Bere helburua oxigenoa eta nutrienteak zeluletara garraiatzea eta karbono dioxidoa eta hondakin metabolikoak biriketara eta giltzurrinetara eramatea da.


Gernuaren definizioa


Zeluletako erreakzio kimikoetan sortzen diren hondakinek osatzen duten substantzia likidoa


Nutrizioaren eskema deskribatu


Zertarako erabiltzen diren nutrienteak zeluletan


Zeluletara sartzen diren nutrienteak lipidoak eta proteinak dira


Proteinak lehenago, entzimen birartez, aminoazido bilakatu dira, eta zeluletan erribosomen bitartez, berriz proteina bilakatzen dira.

Lipidoak eta Proteinak, zeluletan erregai bezala erabiltzen dira, mitokondrioetan sartu eta oxigeno eta karbono dioxidoaren bitartez, erre eta guk energia lortzen dugu eta baita materia sortu.


Zertan ezberdintzen diren hondakin metabolikoak eta digestiboak


Hondakin digestiboak, digestioaren zehar digeritu ez diren substantziekin sortutako hondakinak dira, eta hondakin metabolikoak, zelueln barruan sortutako hondakinak dira.


Entradas relacionadas: