Zirkulazio motak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,85 KB

ZIRKULAZIO BIKOITZA:


Gizakion odol-zirkulazioak bi ezaugarri ditu:

Bikoitza

: odolak bi bide independente egiten ditu.
Zirkulazio txikia edo birika-zirkulazioa eta zirkulazio handia edo sistemikoa.

Osoa



oxigenoa daraman odola ez da inoiz nahasten karbono dioxidoa daramanarekin.

BIRIKA ZIRKULAZIOA EDO ZIRKULAZIO TXIKIA:


Odola eskuineko bentrikulutik irteten da, birika-arteriatik. Desoxigenatutako odola da. Arteria banatu eta bi biriketara joaten da odola. Hemen, gas-trukearen ondoren, odola oxigenatu egiten da. Oxigenatutako odola birika-zainetan zehar, ezkerreko aurikulan sartzen da.

ZIRKULAZIO SISTEMIKOA EDO HANDIA:

Oxigenatutako odola ezkerreko aurikulatik bentrikulura pasatzen da. Ezkerreko bentrikulutik, aorta-arterian zehar, gorputz guztira ateratzen da. Arteriak adarkatuz, odola kapilarretaraino doa. Hemen gas-trukea egiten da, oxigenoa zeluletan utziz eta zeluletatik karbono-dioxidoa hartuz. Karbono dioxidoa duen odola kaba zainetan zehar bihotzera sartzen da, eskuineko aurikulatik.

IRAIZKETA

Honi esker, zelula-metabolismoan sortutako hondakinak organismotik kanporatzen dira, ondorengo organoei esker:

Giltzurrunak, Birikak, Gibela, Izerdi-guruinak


GERNU-SISTEMA:

Bi osagai:
giltzurrunak eta gernubideak.

Giltzurrunak:


iraizketan parte hartzen duten organo nagusiak gernu-sistemari iraitz-aparatu ere esaten zaio. 12 zm inguruko luzerako bi organo. Bizkarrezurraren alde banatan, sabelaren atzealdean.

Giltzurrun

Arteria bana iritsi hondakinak dauzkan odolarekin; giltzurrun-zain bana irten odol garbiarekin. Milioika nefronaz osatua.

Gernubideak


Giltzurrun bakoitzetik ureter bat irteten da gernu-maskurirantz, hemen gernua metatu, eta ondoren, uretratik kanporatzen da. Gizonezkoen uretra emakumezkoena baino luzeagoa da eta funtzio bikoitza du: gernuaz gain esperma kanporatzen du. Gernua: ura, gatz mineralak eta hondakin-substantziek (urea, azido urikoa…) osatu. Egunean gure organismoak 1,5 l inguru ekoiztu.

Entradas relacionadas: