Zirkulazio-aparatua: Funtzioak, Elementuak eta Osagaiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,88 KB

Zirkulazio-aparatua

Funtzio nagusiak

  • Mantenugaiak: Gorputz osora eta zelula guztietara garraiatzea.
  • Oxigenoa: Arnasketan jasotako oxigenoa zelulei banatzea.
  • Hondakinak: Iraitz-aparatura eramatea.
  • Karbono dioxidoa: Biriketara garraiatzea.

Elementu nagusiak

  • Odola: Gaiak garraiatzen dituen ibilgailua.
  • Bihotza: Garraio-sistemaren motorra.
  • Odol-hodiak: Gorputza zeharkatzen duten bideak (benak eta arteriak).

Odola: Ezaugarriak eta osagaiak

Odola likido gorri, gazi eta sendoa da. Gai likidoz eta solidoz osatuta dago:

Gai likidoak

  • Odol-plasma: Likido horixka da, ura du osagai nagusia. Gatz mineralak, mantenugaiak eta hondakinak ditu disolbatuta. Mantenugaiak zeluletara eramatea eta hondakinak giltzurrunetara garraiatzea dira bere funtzioak.

Gai solidoak

  • Globulu gorriak: Hemoglobina dute (kolore gorria ematen die). Oxigenoa eta karbono dioxidoa garraiatzen dituzte.
  • Globulu zuriak: Infekzioetatik babesten gaituzte, germenak suntsituz.
  • Plaketak: Zelula-zati txikiak dira; zauriak ixteko balio dute (fibrina izeneko substantziaren bidez).

Bihotza

Organo gihartsua da, bi bentrikuluz (behealdean) eta bi aurikulaz (goialdean) osatua. Balbulei esker, odolak norabide bakarrean zirkulatzen du.

Odolaren ibilbidea

  1. Zirkulazio txikia: Bihotzaren eskuin aldetik biriketara doa odola oxigenatzeko, eta gero ezkerreko aldera pasatzen da.
  2. Zirkulazio handia: Bihotzaren ezkerraldetik abiatuta, oxigenoa eta mantenugaiak gorputz osora eramaten ditu, eta ondoren eskuin aldera itzultzen da.

Entradas relacionadas: