Zirkulazio Aparatua: Egitura, Funtzioak eta Gaixotasunak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,49 KB

Zirkulazio Aparatuaren Oinarriak

1. Zirkulazio Aparatuaren Osagaiak eta Funtzioak

Zertaz dago osatuta zirkulazio aparatua? Zein da bakoitzaren funtzioa?

Bihotzak, odolak eta odol hodiek osatzen dute.

Osagaien Funtzioak:

  • Bihotza: Odola denbora guztian mugimenduan mantentzea da bere funtzioa.
  • Odola: Substantziak garraiatzea. Zeluletara O₂ eta mantenugaiak eramatea, eta zeluletatik CO₂ eta hondakinak jasotzea.
    • Mantenugaiak → Hondakinak
    • O₂ → CO₂
  • Odol Hodiak: Odola joan behar den tokietara bideratzea.

2. Bihotzaren eta Odol Hodien Izenak

Jarri izenak (Bihotzaren atalak eta hodi nagusiak):

  1. Goiko kaba zaina
  2. Eskuineko birika zaina
  3. Eskuineko aurikula
  4. Beheko kaba zaina
  5. Eskuineko bentrikulua
  6. Ezkerreko bentrikulua
  7. Ezkerreko birika zaina
  8. Ezkerreko aurikula
  9. Birika arteria
  10. Aorta arteria

Bihotzaren Balbulak eta Barrunbeak (Bigarren Zerrenda):

  1. Goiko kaba zaina
  2. Eskuineko aurikula
  3. Birika balbula
  4. Balbula trikuspidea
  5. Eskuineko bentrikulua
  6. Ezkerreko bentrikulua
  7. Aorta balbula
  8. Balbula mitrala
  9. Ezkerreko arteria
  10. Aorta arteria

3. Bihotzaren Geruzak

Zein dira bihotzaren 3 geruzak? Zein da hiruretatik bihotza uzkurtuarazten duena?

  • Perikardioa (Kanpoko geruza)
  • Miokardioa (Giharra): Bihotza uzkurtuarazten duena.
  • Endokardioa (Barneko geruza)

4. Egia ala Gezurra? (Zuzenketa)

Esan egia edo gezurra diren esaldi hauek. Gezurrak zuzendu:

  1. Bihotzak 4 barrunbe ditu: 2 aurikula eta 2 aurikulo.
    Gezurra. 2 aurikula eta 2 bentrikulu.
  2. Bihotzera odol ez-oxigenatua goiko eta beheko kaba zainetatik sartzen da.
    Egia.
  3. Bihotzera odol oxigenatua goiko arterietatik sartzen da.
    Gezurra. Birika zainetatik sartzen da.
  4. Bihotzetik odol ez-oxigenatua biriketara birika-arteriak eramaten du.
    Egia.
  5. Bihotzetik odol oxigenatua organismoko ehun (zelula) guztietara aurikulek eramaten dute.
    Gezurra. Aortak eramaten du.
  6. Bihotzera sartzen diren odol hodiak zainak dira.
    Egia.
  7. Bihotzetik irteten diren odol hodiak kapilarrak dira.
    Gezurra. Arteria nagusiak dira.
  8. Odol-hodi finenak arteriolak dira.
    Gezurra. Kapilarrak dira.
  9. Bihotzean 4 balbula daude: mitrala, trikuspidea, birika-balbula eta balbula aortikoa.
    Egia.

Zirkulazio Motak

5. Zirkulazio Txikia (Biriketakoa)

(AZTERKETAN GARRANTZITSUA)

  • Nondik nora egiten da? Eskuineko bentrikulutik abiatu, birika-balbulatik pasa eta birika-arteriatik irteten da. Biriketara joaten da CO₂ utzi eta O₂ hartzeko.
  • Zertarako egiten da? Odol ez-oxigenatua birikietara eramateko eta oxigenoa hartzeko (gas trukea egiteko).
  • Ibilbidea:

    Eskuineko bentrikulua (CO₂) → Birika balbula (CO₂) → Birika arteria (CO₂) → Birikak (Albeoloak) → Gas trukea (CO₂/O₂) → Birika zaina (O₂) → Ezker aurikula (O₂).

6. Zirkulazio Nagusia (Orokorra)

(AZTERKETAN GARRANTZITSUA)

  • Nondik nora egiten da? Bihotzetik gorputz guztira eta buelta.
  • Zertarako egiten da? Odola zelula guztietara garraiatzeko eta gas trukea (O₂ eta mantenugaiak emateko, CO₂ eta hondakinak jasotzeko) egiteko.
  • Ibilbidea:

    Ezkerreko bentrikulua (O₂/Mantenugaiak) → Balbula aortikoa (O₂/Mantenugaiak) → Aorta arteria (O₂/Mantenugaiak) → Ehunak (Zelulak) → Gas eta mantenugai/hondakin trukea (O₂/CO₂) → Kaba zainak (CO₂/Hondakinak) → Eskuineko aurikula.

Odol Hodiak eta Odolaren Konposizioa

7. Arteria eta Zainen arteko Desberdintasunak

EzaugarriaZainak (Benak)Arteriak
Odolaren norabideaBihotzera sartuBihotzetik atera
KokalekuaGainazaleanSakonean
LodieraMeheagoakMuskulu-geruza lodiagoa
BalbulakBaiEz

8. Kapilarrak

Zer dira kapilarrak eta non kokatzen dira? Zein da beraien funtzioa?

Kapilarrak diametro oso txikiko odol-hodiak dira eta gorputz osoan zehar daude kokatuta. Haien funtzioa CO₂ eta O₂ elkartrukea eta mantenugai eta hondakinen elkartrukea da.

Elkartrukearen Eskema:

  • Heste mehetik → Mantenugaiak
  • Biriketatik → O₂

(Mantenugaiak eta O₂ zeluletara doaz)

  • Zeluletatik ↗ CO₂ → Biriketara
  • Zeluletatik ↘ Hondakinak → Giltzurrunetara

9. Odolaren Osagaiak eta Funtzioak

Zein dira odolaren osagaiak? Esan ezazu osagai bakoitzaren funtzioa zein den.

Odola bi osagaik osatzen dute:

  • Plasma: Disolbatutako substantziak garraiatzen ditu (antigorputzak, mantenugaiak, hondakinak, hormonak).
  • Zelulak:
    • Globulu Gorriak (Eritrozitoak): O₂/CO₂ gorputz osora garraiatu.
    • Globulu Zuriak (Leukozitoak): Infekzioei aurre egiten laguntzen dute (defentsa).
    • Plaketak (Tronbozitoak): Koagulazioa eragin.

Bihotzaren Mekanika

10. Bihotz Taupadaren Hotsak

Bihotz taupada batek bi hots ateratzen ditu. Zerk ateratzen ditu?

Bihotzeko balbulak istean egiten duen zarata da. Bi hotsak:

  1. Lehen Hotsa (Sistolea hastean): Balbula trikuspidea eta balbula mitrala istean egiten duen soinua.
  2. Bigarren Hotsa (Diastolea hastean): Birika balbula eta aorta balbula istean egiten duen soinua.

11. Bihotzeko 4 Balbulen Funtzioa

Balbulen funtzio nagusia odola atzera ez bueltatzeko bidea ixtea da.

  • Balbula Trikuspidea: Eskuineko aurikula eta eskuineko bentrikulua bereizten ditu. Odola eskuineko bentrikulura iristea ahalbidetzen du.
  • Balbula Mitrala: Ezkerreko aurikula eta ezkerreko bentrikulua bereizten ditu.
  • Biriketako Balbula: Eskuineko bentrikulua eta birika arteria bereizten ditu.
  • Balbula Aortikoa: Ezkerreko bentrikulua aorta arteriatik banatzen du.

12. Sistolea eta Diastolea

  • Sistolea: Bihotzaren uzkurtze fasea da, odola hodietara ponpatzen du.
  • Diastolea: Erlaxazio-fasea da, odola bihotzera sartzen uzten du.

13. Odolaren Osagaiak (Testua Osatzea)

Odolak bi osagai ditu: plasma eta zelulak.

Odol-plasma likido horixka bat da eta bere osagai nagusiena ura da. Gainera hormonak eta molekula organikoak ditu. Molekula organiko garrantzitsuenak glukosa eta proteinak dira. Bestalde gasak (O₂ eta CO₂) ere baditu. Proteina garrantzitsuenak hauek dira: albumina eta fibrinogenoa (koagulazioan parte hartzen duena), eta immunoglobulinak zeinak defentsarako antigorputzak baitira.

Jalkina solidoa den odol osagaia da, eta hiru osagai ditu: globulu gorriak zeinen funtzioa gasen (O₂ eta CO₂) garraioa baita, globulu zuriak zeinen funtzioa organismoaren babesa baita, eta plaketak, hauen funtzioa tronboak osatu eta odola koagulatzea delarik.

Odol Taldeak eta Transfusioak

14. A- Odol Taldea

  • Eman: A+, A-, AB+ eta AB- taldeei eman diezaieke.
  • Hartu: A- eta O- taldeen odola har dezake.

15. O- Odol Taldea (Emaile Unibertsala)

  • Eman: Denei eman diezaieke (Emaile Unibertsala).
  • Hartu: O- taldearen odola har dezake soilik.

16. AB+ Odol Taldea (Hartzaile Unibertsala)

  • Eman: AB+ taldeari eman diezaieke.
  • Hartu: Denen odola har dezake (Hartzaile Unibertsala).

17. B+ Odol Taldea

  • Eman: B+ eta AB+ taldeei eman diezaieke odola.
  • Hartu: B+, B-, O+ eta O- taldeen odola har dezake.

20. A+ Odol Taldea

  • Eman: A+ eta AB+ taldeei eman.
  • Hartu: A-, A+, O- eta O+ taldeen odola hartu.

21. B- Odol Taldea

  • Eman: B-, B+, AB+ eta AB- taldeei eman.
  • Hartu: O- eta B- taldeen odola hartu.

Gaixotasun Kardiobaskularren Prebentzioa

18. Gaixotasun Kardiobaskularrak Ekiditeko Neurriak

Gaur egun munduan hiltzen den pertsona kopuru handiena gaixotasun kardiobaskularrengatik hiltzen da. Zer 5 neurri hartzea komeni da gaixotasun hauek ekiditeko? Esplikatu ezazu prebentzio neurri bakoitza. (AZTERKETARAKO GARRANTZITSUA)

KARDIO = Bihotza | BASKULAR = Odol-hodiak

  1. Tabakoa eta Alkohola Saihestu: Substantzia toxiko hauek odol-hodiak eta bihotza kaltetzen dituzte.
  2. Gehiegizko Pisua Kontrolatu: Obesitateak bihotzari gehiegizko lana eragiten dio.
  3. Sedentarismoa Ekidin eta Ariketa Fisikoa Egin: Ariketa erregularrak bihotza indartzen du eta zirkulazioa hobetzen du.
  4. Atseden Hartu: Estresa murrizteko eta bihotzari berreskuratzeko aukera emateko.
  5. Kolesterol Maila Jaitsi: Kolesterol altuak (220 mg/dl baino gehiago) arteriak buxatu ditzake. Dieta egokia jarraitu.

Autoebaluazioa

19. Odolaren Ibilbidea (Ordena)

Jarri itzazu atal hauek ordenean gezien bidez odolaren ibilbidea jarraituz: hasi KABA ZAINAK →...

Kaba zainak → Eskuineko aurikula → Balbula trikuspidea → Eskuineko bentrikulua → Birika balbula → Birika arteria → Birikak → Birika zainak → Ezkerreko aurikula → Balbula mitrala → Ezkerreko bentrikulua → Balbula aortikoa → Aorta.

Entradas relacionadas: