Zientziaren Metodoa eta Sailkapena: Gida Osoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,53 KB
Zientzien metodo orokorra: Metodo hipotetiko-deduktiboa
Ezagutza arrazionala eta objektiboa bilatzeko esperientzia eta prozedura teorikoak behar dira. Hainbat urrats edo pausu jarraitu behar dira:
- Behaketa: Fenomenoak eta haren propietateak behatzen dira, eta hauetatik funtsezkoenak edo nagusienak hautatzen dira.
- Hipotesien eraikuntza: Hartutako fenomenoen inguruko hipotesiak formulatzen dira, geroago esperimentuak egiteko eta hipotesi horiek egiaztatzeko.
- Ondorioak eta legeak: Hipotesietatik ondorioak ateratzen dira eta lege bat formulatzen da.
- Teoria: Formulatutako legeen multzoak teoria bat osatzen du.
Adibide argiena Newton izan daiteke: sagarra erortzen ikusi zuen eta fenomenoaren behaketa egin zuen. Geroago, erorketaren inguruan hipotesiak atera zituen eta horrekin esperimentatu zuen. Esperimentu horietatik hainbat ondorio atera eta gero, bere legea formulatu eta egiaztatu zuen.
Zientzien sailkapena: Zientzia motak
Zentzu etologikoan zientzia guztiak gizatiarrak dira, guztiak gizakia dutelako jatorritzat. Baina, gaikako zentzuan, ez dira guztiak gizatiarrak eta honela sailkatzen dira:
- Giza zientziak: Ekintza hori buru dezakeen gizakia badago.
- Giza zientziak ez direnak: Ekintza hori buru dezakeen gizakirik ez dago.
Honen irizpide bakarra gizaki eragilearen agerpena da:
Zientzien sailkapena zientifikotasun-mailaren arabera
Zientifikoaren eragiketa subjektiboa eliminatzea ezinbestekoa da:
- Zientzia sendoa: Benetako zientzia da.
- Zientzia ahula: Itxurazko zientzia da.
Giza zientzien barruan egoera gnoseologikoak ager daitezke: giza zientzia adierazpen problematikoa da, zientzia izan nahi badu gizatiarra izateari utzi beharko diolako, eta alderantziz.
Ezagutza filosofikoaren interpretazioak
Filosofia bi modutan kontsidera daiteke:
- Filosofia exentua: Independentea da. Gaur egunetik urruti dagoena, hau da, ez duena nahi "kutsatu". Bi mota daude:
- Dogmatikoa: Filosofia jakintza eternotzat hartzen du.
- Etnologikoa: Iraganari igortzen dio; ezin hobeto heda daiteke gure hasierako garaikideei, pentsamendu filosofiko handiak dituztenei.
- Filosofia murgildua: Independentea ez da. Orainaldian ezarritako baldintzak defendatzen dituena. Bi mota ditu.