Zientziaren Irakaskuntza: Explorazioa eta Estrategiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,6 KB

Explorazioa eta Analisia (Rivero et al.)

Prozesu sistematikoa: Galde-sortak, elkarrizketak, behaketak eta ikasleen ekoizpenak (fitxak, marrazkiak) erabiltzen dira.

Eskola-estrategia: Galdera irekiak edo zeharkakoak, hurbileko egoerak eta marrazkiak nahiz eskemak bultzatu behar dira (adibidez: "Imajinatu oxigenoa zarela...", "Zabor-janariaren adibidea").

Gako didaktikoa: Erantzunak ezin dira "zuzena vs. okerra" binomioan bakarrik sailkatu (ez da baztertzailea). Erantzunak konplexutasun-mailaren arabera taldekatu eta ordenatu behar dira (patroi komunak), eta horretarako irakasleak edukiaren domeinu espezifikoa izan behar du. Ondoren, esku-hartzea diseinatu behar da.

Ideia Zientifikoen Progresioak

Helburua: Ikasleei Zientziaren "Ideia Handiak" (Big Ideas) garatzen laguntzea.

Ideia Handiak vs. Txikiak: Handiek azalpenak ematen dituzte (ez deskribapen hutsak), faktore asko hartzen dituzte, esperientzia globalak erlazionatzen dituzte, matematika integratzen dute eta abstraktuak dira (eredu mental edo fisikoak).

Progresio-norabidea:

  • Deskriptibotik → Azalpen-ideietara
  • Faktore bakarretik → Faktore anitzetara
  • Indibidualetik → Partekatura
  • Kualitatibotik → Kuantifikaziora
  • Zehatzetik → Abstraktura (behaezina denera, adibidez: "indarra" kontzeptua).

Ideiak Garatzeko Sustapen-Estrategiak

  1. Esperientziak zabaltzea: Eskolak aukera berriak eman behar ditu (irteerak, museoetara, baserri-eskolak, errealitate areagotua). Esperientzia berriak aurreko ideiekin talka egitean, egokitzapena dator.
  2. Ideia berriak aurkeztea: Irakaslearen andamiajea funtsezkoa da (ZDP - Garapen Hurbileko Eremua). Ez da erantzuna zuzenean ematea, bideratzea baizik ("probatu modu honetara..."). Testuinguru ezberdinetan probatu (adibidez: eklipseak).
  3. Itxura-aldaketen aurreko arrazoibidea: Umeek kontserbazio falta dute (plastilina-bola). Itzulgarritasuna, konpentsazioa eta identitatea landu behar dira ikusmen-sentsazioaren gainetik arrazoitzeko (adibidez: gatza uretan disolbatzea).
  4. Faktore bat baino gehiago lotzea: Zentrazio kognitiboari aurre egin egoera multifaktorialak aurkeztuz (zer behar du landareak hazteko, zer da bizirik egotea).
  5. Modu zientifikoan lan egiteko gidatzea: Prozesuak, trebetasunak eta metodoak esplizituki irakatsi, praktikan jarri eta hausnartu.
  6. Mundu errealarekin lotzea: Adibide hurbil eta esanguratsuak (habitatak, marruskadura erraketan, etiketak). Eredu birtualak (simulazioak): Abstraktua ikusten laguntzen dute, baina kontuz haien mugekin (tamaina erlatiboak planetetan) eta interaktibotasuna bultzatu behar dute.
  7. Hiztegi zientifikoa garatzea: Hitzen hiru maila landu nahasketak saihesteko:
    • a) Egunerokoan eta zientzian esanahi desberdina dutenak (indarra, poloa, herentzia).
    • b) Testuinguru zientifikokoak (aurreikusi, behatu, alderatu).
    • c) Diziplina barneko berariazkoak (magnetikoa, imana).
  8. Pentsamendua adieraztera animatzea: Ahoz, idatziz edo marrazkiz. Justifikazio egiturak erabili ("Uste dut... -lako"). Erabili baliabideak: "Arrotza" jokoa edo Concept Cartoons (Zientzia-komikiak, Harlen/EEF).

Beste baldintza garrantzitsu batzuk:

Gosari egokia, lo egitea, hidratazio ona eta kafeina nahiz edari energetikoak saihestea.

Entradas relacionadas: