Zientzia eta Filosofia: Ezagutza, Metodoa eta Harremana
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
con un tamaño de 2,65 KB
Zientziaren definizioa eta oinarriak
Zientziak unibertsoko gertakari behagarri nahiz gogamenezkoen prozesuak azaltzen ditu enuntziatuen bitartez. Enuntziatu horiek legeak dira. Azalpen hauetan prozesuen kausa-ondorio harremanak deskribatzen dira. Lege multzo koherente batek teoria bat osatzen du.
Frogapen motak
- Logikoa: Aldez aurretik ezarritako premisetatik ondorio koherente bat eratorri.
- Enpirikoa (alde induktiboa): Indukzioa oinarri hartuta enuntziatu orokorrak sortu.
Teknozientzia
Ezagutza zientifikoan oinarrituta, mundua eraldatzen duten ekintza eraginkorrak burutu daitezke. Zientzia, teknika eta teknologia estuki elkarlotuta daude.
Metodo hipotetiko-deduktiboa
- Ebazpena: Arazo bat topatu, azalpenik gabeko gertakariak behatuz.
- Konposizioa: Azalpen posible bat bilatu, hipotesi bat formulatuz. Hipotesitik enuntziatu konkretuagoak deduzituko dira, gertakariak azaltzen dituztenak.
- Frogapena: Hasierako hipotesitik ondorioztatutako enuntziatuak gertakariekin kontrastatu. Hipotesia egiaztatzekotan legea bihurtzen da; bestela, berriro hipotesi bat formulatu behar da.
Ezagutza filosofikoa
Filosofia bigarren mailako jakituria da, jadanik egituratutako beste jakiturietatik abiatzen baita:
- Elkarloturak: Beste jakituriek mugatutako errealitate-arlo desberdinen arteko elkarloturak ikusi nahi ditu, beraien arteko kontraesanen gainetik.
- Testuingurua: Bere garaiko kulturari lotuta dago (filosofia garaiz garaikoa, gizartez gizartekoa).
- Zeregina: Garai bakoitzaren jakituria bateratu, errealitate-arlo ezberdinak harremanetan jartzen dituzten kategoriak sortuz.
Zientziaren eta filosofiaren arteko lotura
Konparazioa
- Zientzia: Errealitatearen esparru bat aztertzen du metodo hipotetiko-deduktiboaren bidez. Ez ditu zalantzan jartzen bere arrazoibideen oinarrizko printzipioak.
- Filosofia: Errealitatearen osotasuna aztertzen du. Ez du metodo espezifikorik; metodoen baliogarritasuna zalantzan jarri eta edozein arrazoibideren oinarrizko printzipioak kritikatzen ditu.
Filosofiaren zeregina jakiturian
- Giza esperientzia osorik arrazionalki azaltzen saiatzen da.
- Arrazoizkoaren eta ez-arrazoizkoaren mugak topatzen ditu.
- Jakituria-arlo bakar baten azalpenak absolututzat hartzea eragozten du: fundamentalismoari mugak ipintzen dizkio.