Zientzia esperimentala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,43 KB

AGUSTIN HIPONAKOA

Agustin Hiponakoaren pentsamendua:


Agustin Hiponakoak bi mundu bereizten zituen: mundu zerutiarra eta mundu lurtarra.

  • Mundu zerutiarra: Bertan JAINKOA dago. Izaki ideala da, eta betidanik egon da.

  • Mundu lurtarra: Mundu hau Jainko kristauak sortu zuen.

Ontologia. Jainkoa eta ideia eredugarriak (METAFISIKA)


Bi eratako gizakiak bereizten ditu: ideiak eta izaki kontingenteak (gauza materialak).

Jainkoaren existentzia guztiz frogatu ezin bada ere, berau existitzen dela jakiteko bi bide daude: gnoseologikoa eta ontologikoa.

  • GENOSEOLOGIKOA: Egia burmuinaren gainetik dago. Egia existitzen denez jainkoa ere. Egia eta jainkoa gauza bera direlako.

  • ONTOLOGIKOA: Zoriontasuna ezin du kreazioak eman, baizik eta Jainkoak soilik.

JAINKOA:


Benetako froga agustindarra egian datza. Jainkoa dugu egia aldagaitza, guztiaren funtsa. Unibertsoaren sortzailea da. Izaki kontingenteak ezerezetik sortu zituen.

Antropologia. Askatasuna eta gaitza

Jainkoak gizakia sortu zuen, bere irudi eta antzeko. Gizakiak arima eta gorputzak osatzen dute. Gizakia librea da, hau da, ongiaren eta gaizkiaren artean aukera dezake. Baina oker batengatik gizakiak eta gaizkia aukeratu eta ordutik, gizakia besterik ezin dezake egin. Jatorrizko bekatuagatik gorputzak arima du mendean, baina Jainkoaren graziari esker ongiaren ezagutza eta ongiaren ahalmena eskura ditzake, eta ondorioz, zoriontsua izango da. Adanen arima sortu zuen bakarrik hasiera batean, baina bere baitan sartu zituen gainontzeko arima guztiak ondoren. Adan zigortu zuenez jatorrizko bekatuagatik gainontzeko arima guztiak ere zigorturik daude. Gizakiak zuzen jokatzeko Jainkoaren grazia behar du. Gaitzaren sorrera>>Gizakiaren askatasuna.

Kontraesana:


  1. Gizakia askea da.

  2. Jainkoa maiatzeko agindua zuen gizakiak sorreratik.

Perfekzio Morala: Jainkoa maitatzea.

Gaitz morala: Jainkoaren nahia ez bete eta oker jokatzea.

Fedea eta arrazoimena. Ezagutzeko sintesi. (EPISTEMOLOGIA)


Intelligo ut credam, credo ut intelligam”. Sinistu ulertzeko eta ulertu sinisteko.

Egiak fedea eta maitasuna dakar, ezagutzaz gain. Arrazoiak eta fedea bat egin behar dute, gizakiak zoriontsu izan nahi duelako eta zentzumenetan bakarrik ezin delako oinarritu.

3 ezagutza mota bereizten ditu:

  • Ezagutza sentikorra:


    Gauzen ezaugarri sensibleak antzemateko bidea da.
  • Arrazoizko ezagutza:


    Garrantzitsuagoa da. 2 maila bereizten dira:

Zientzia ezagutza: Sentsazioen datu sensibleetatik abiatzen da eta adimenak ezagutzen dituen objektu horiei buruzko epaiak egiten ditu.

Kontenplazioa: Betiereko ideiak diren bezala ikusteaz datza. Jainkoaren aztarna aurkitzen du gizakiaren barnean, beraz, Jainkoa gure baitan dagoela sinistu behar da. Benetako jakituria arrazoia eta fedea uztartzearen ondorioa da.

Historiaren filosofia: Lurreko hiria eta Jainkoaren hiria. (POLITIKA)


Agustinek historia linealaren kontzeptua sortu zuen. Historia-ekintzak ulertzen eta haiei zentzua ematen saiatu zen. Agustinek Jainkoaren hiria idatziko zuen kristautasunaren aurkako erasoei aurre egiteko, jentilek gertatutako guztiaren errua kristauei leporatzen baitzieten. Gizadiaren kronika 2 hirien arteko borroka gisa, eta ondorioz, munduko gizakiak 2 taldetan banatzen ditu.

  • Lurreko hiritarrak: Beren burua Jainkoa baino gehiago maite dutenak. Lurtar hiria Babilonia.

  • Zeruko hiritarrak: Jainkoa gauza guztiaren gainetik maite dutenak. Zerutar hiria Jerusalem.

2 hiriak nahasturik daude gizartean. Gero bai, banandu egingo dira: batzuk sarituak eta besteak zigortuak.



Entradas relacionadas: