Zientzia esperimentala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,21 KB

  1. Zientzien sailkapena

Zientzia: zerbaiti buruz, elkarren artean sistematikoki erlazionaturik dauden ezagutza-multzoa da. 

Metodoa: emaitza baten lorpenera bideratutako jardueren multzo sistematikoa.

Bi zientzia multzo nagusi daude, baliatzen dituzten bi metodo desberdinen ondorioz: zientzia enpirikoak ( behaketan edo esperientzian oinarritzen direnak) eta zientzia formalak ( metodo axiomatiko deduktiboaren bidez ikertzen dutenak)


  1. Faltzasionismoa

Faltsazionismoa Karl Popperek XX.Mendearen erdialdean proposatutako teoria epistemologiko bat da. Popprren proposamenaren aurretik, zientizak aurrera egiten zuela baieztapenen bat egiaztatzea lortzen zuenean eta lege bihurtzen zuenean. Popperrek erabat baztertu zuen interpretazio induktibista hori. Popperren iritziz, ezin dugu inoiz jakin orokortze bat erabat egiazkoa den, barnean hartzen duen kasu kopurua amaigabea baita.

Popperren arabera, zientziaren baieztapenak ezin direla inoiz erabat egiaztatu. Popperrek uste zuen enuntziatu zientifikoek aldi baterako baliozkotasuna baino ez dutela. Lege zientifiko batek egindako baieztapenak aldi batez onar ditzakegu, esperientziaren bidez kontrakoa egiaztatzen ez den bitartean.

Popperren ikuspegiaren bidez, irizpidea bat ezar daiteke, baieztapen bat zientidikoa den edo ez erabakitzeko. Popperren arabera, esperimentuek ezin dute inoiz erabat egiaztatu baieztapen bat, baina faltsutu dezakete, egiazkoa ez dela frogatuz. Zientzia fidagarrienak dira oraindik faltsutu ezin izan diren baieztapena asko dituztenak. Argi geratzen da, beraz, zientzian ezin ditugula enuntziatu guztiak onartu, eta badirela errealitatearen alderdi batzuk jarduera zientifikoaren bidez ulertuko ez ditugunak.


  1. Paradigma

Kuhnen zientzialariek paradigma komun batean lan egin bitartean ekoizten dute ezagutza, denbora gehienean. Batzuetan anomaliak gertatzen dira ezarritako paradigmaren esparruan. Halakoetan gerta daiteke zientzialari originalak eta ausartak agertzea, paradigma tradizionaletik atera eta zailtasunak gainditzen saiatzen direnak. Horiek zientzia iraultzailearen uneak dira, antzinako teoriak baztertzen dira, aurreko sinesmenak zalantzan jartzen dituzten ideia berriak sortzen direlako. Aristotelesen paradigmak errealitatearen azalpen sendi bat ematen zuen, baliagarria zen fenomeno astronomiko batzuk, eklipsea, nahiko zehaztasun handiz kalkulatzeko Aristotelesen mundu-ikuskera onartzen zuten ikertzaileesk, Kuhnek zientzi normal deritzona egiten zuten.


Entradas relacionadas: