Zientzia esperimentala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,79 KB

Pertsonen beharrak:


Mugagabeak dira, beharra desiratzen den oro da, gabezia edota asegabetasun batek sortzen duen egoera edo sentimendu batetik sortua. Mota askoko beharrak daude eta era askotara sailka daitezke. Lehenengo mailan beharrizan fisiologikoak daude( arnasa hartu, elikatu, lo egin...) Bigarren mailan segurtasun beharra (etxeak, babesa, lana...) Hirugarren mailan giza harremanak izateko beharra (maitatuta sentitze, harremanak edukitzea...) Laugarren mailan arrakasta eta ospe soziala izateko beharra (besteen aurrean estimatua sentitzeko beharra. Bostgarren mailan auto errelizazioa aurki dezakegu, norberaren garapenak eta proiektu pertsonalak burutzeko beharra. Behar horiek ondasun eta zerbitzuen bitartez asebetetzen ditugu.

Ekonomia- eskasia:

pertsonen beharrak asetzeko nahikoa baliabide ez izatearen sentsazioa da. Munduan aurki ditzakegun baliabidea finituak dira, eta beraz, ezin dira ekoiztu pertsona guztiek nahi haina ondasun eta zerbitzu. Beraz, ekonomia, baliabide eskasia bat izanik, pertsonen beharrak asebetetzeko erarik onena aztertzen duen zientzia da. Gure beharrak asetzeko nahikoak ez diren baliabideak administratzeko pertsonok dugun moduaz arduratzen den zientzia da.

Aukeratzeko beharra:

Ekonomiaren aztergai nagusia gure beharrak asetzeko erabiltzen ditugun baliabideen eskasia da. Baliabide hauek erabilera anitzak dituztenez, erabakiak hartu behar izaten ditugu. Hau da, aukeratu egin behar izaten dugu.

Erabaki hartzaileak:

baliabide uuriak direnez eta aldiz beharrak mugagabeak, erabaki-hartzaileek edo ekonomia-eragileak aukeratu beharrean suertatzen gara. Aukeraketa gehien asetzen edo ongizate handiena ematen duenaren alde egiten dugu, bakoitzaren lehentasunak, denbora eta diru-bitartekoak kontuan hartuta.

Aukera kostua:

Aukera kostua erabaki bat hartzen den unean uko egiten diogun horren balioa da, dirutzan neurtuta egon ala ez.

Pizgarriak:

pertsona edo eragile bat modu jakin batean aritzera bultzatzen duen hura da. Sari bat izan daiteke edo zigor bat.

Ekonomiaren azterkea adarrak:

Behin ekonomiak zer aztertzen duen eta pertsonek erabakiak hartzen dituzten aztertuta, ekonomiaren adar desberdinak ikusiko ditugu. 


Mikroekonomiak


familia, enpresa eta sektore publikoaren banakako portaera eta haien elkarren arteko erlazioa du ardatz (herrialde bateko ekoizpena eta bere aldakuntza denboran zehar, herrialde bateko ondasunen prezioa eta aldakuntza, lanik aurkitzen ez duten pertsonen portzentajea eta kantitatea, nahiz eta aktiboki bilatu. Gai horiek aztertzen ditu mikroekonomiak)
.

Makroekonomia:

ekonomiaren portaera globala aztertzen du, ekonomia eragileen arteko erlazioen ondorio gisa. Portaera hori neurtzeko, zenbait adierazle erabiltzen dira: prezioen maila orokorra, enplegu-tasak, esportazioak... Ekonomia positiboa: Bertatzen dena deskribatzen du, hegazkinaren kutxa beltzak egiten duen bezala. Sistema ekonomikoa deskribatu, modelizatu eta berari buruzko aurresanak egiten dituen zientzia ekonomikoaren ikuspegia da. Ekonomia normatiboa: Balioak aztertzen ditu, gauzak nolakoak izan beharko luketen. Subjektiboak dira, sistema ekonomikoak planteatzen dituen arazoen aurrean, hartu beharreko erabakiak nolakoak izan beharko liratekeen aztertzen du,.

Merkatuak enpresak eta familiak:

Herrialde gehien-gehienetan, familia, enpresak eta sektore publikoa merkatuen bidez jartzen dira harremanetan hots trukatu beharreko ondasun edo zerbitzu bati buruz ados jartzen diren lekuetan. Merkatu hau leku fisiko izan daiteke edo ez gaur egungo teknologia berriren bidez. Merkatuak hiru eremuetan sailka genituzte, merkatu, lokala, nazionala, internazionala.

Eskaria eta eskaintza:

Ekonomiaren ikuspegitik, ondasun edo zerbitzu jakin bat prezio eta kantitate jakin batean erosi nahi bada eskaria dagoela esaten da. Aldiz, enpresak ondasun edo zerbitzu bat kantitate eta prezio jakin batean saltzeko prest dagoenean eskaintza dagoela esaten da. Eskariak kontsumitzaileen ikuspegia ematen du eta eskaintzak aldiz enpresen ikuspegia.

Eskaintzaren eta eskariaren legea:

kontsumitzailentzat prezioa zenbat eta handiagoa eskaria tzkiagoa da eta prezioa zenbat eta txikiagoa eskaria handiagoa, berriz enpresentzat prezioa zenbat eta handiagoa eskaintza handiagoa eta prezioa zenbat eta txikiagoa eskaintza txikiagoa.

Errenta fluxu zirkularra:

Ondasun eta zerbitzuen merkatua: enpresek familiek eskatutako ondasunak eta zerbitzuak ematen dituzten, prezio baten truke. Ekoizpen-baliabideen merkatua: Familiek enpresek eskatutako lana eta kapitala ematen dituzte, soldataren edo interesen truke gehienetan.

5

Entradas relacionadas: