Zibilizazio Prezientifikoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,05 KB

Herri primitiboetan medikuntzaren interpretazio magikoak egiten dira. Munduaren behaketa egiten zen, adibidez, animaliak behatuz ikasi zuten nondik edan ura edo zein belar zen komenigarria jatea eta zein ez. Txamanek sendatzen zituzten gaitzak ura, belarrak… erabiliz. Zauri handien kasuan (irekiak) bi zatiak hurbiltzen zituzten txindurrien masailak edo mandibulak (hortzak) erabiliz, fraktura bat bazegoen deskantsatu...

Hala ere, gizartea garatzen joaten da eta kultura desberdinak sortzen dira, askoz konplexuagoak (zibilizazio prezientifikoak).

Herri primitiboak ibai ertzetara bizitzera joaten dira (Nilo, Tigris eta Eufrates esaterako) ura ezinbestekoa baita elikagaiak lortzeko. Pixkanaka arrazak nahasten dira eta kultura ezberdinei irekitzen zaie atea. Kultura hauek mundu prezientifikoan kokatu behar ditugu.

Alde batetik, Azteken, Inken eta Mayen kultura. Europearrek suntsitu zituzten, beraien kultura inposatu baitzieten. Kultura hauen hondarrak gaur egunera arte iritsi zaizkigu baina Europak beti ikusi izan ditu atzeratuak egon balira bezala.

Asiria eta Babilonia baita garatu ziren.

Israel antzinakoa kultura aberatsa izan zen, egun mundu ortodoxoan mantentzen dena (liburu zaharrak).

Egipto faraonikoa ia zientifikoa izan zena eta jakinmin handia sortu duena historialarien artean (medikuntzan maila bikain bat sortu zuten eta horrek eragin handia izan zuen antzinako Grezian).

Antzinako Israelen eta Egiptoren arteko harremanak sortu ziren eta bi kulturak aberastu egin ziren.

Kultur asiatikoek iraun dute gaur egunera arte. Txina eta Indiako zenbait antzinako medikuntza teknika gaur egun ere erabiltzen dira, nahiz eta medikuntza europearrak ez dituen onartzen (akupuntura, yoga...)

ASIRIA ETA BABILONIA

Orain arte mundu magiko baten barruan ulertu da gaixotasuna. Kultura hauek kontzeptu erlijioso edo teurgikoa sartuko dute (mundua Jainkoak sortutakoa da eta Jainko bat baino gehiago dago) . Haientzat Marduk-ek (gizonezkoa) eta Tiamat-ek (emakumezkoa) mundua sortu zuten eta hau Jainkoz beteta dago. Gaixotasuna bekatua da mundu honetan (jainkoen aginduak ez betetzeagatik) eta zigor bezala ulertzen da. Zuzenean bidali dezake zigorra, edo babesa kendu diezazuke eta ondorioz gaixotu zaitezke.

Kultura hauek ezagutzeko ditugun iturriak:

  • Idatziak. Lehendabiziko idazkerak, hieroglifikoen antzekoak, agertzen dira (kuneiformea). Buztineko tauletan edo brontzezkoetan idatzi, zeinuekin eta batzuek gaixotasunari buruz hitz egin.

  • Berlinen eta Londresen kultura hau azaltzen duten gelak daude.

  • Cambellek liburu bat idatzi zuen (1932) eta kultura hauek gaixotasuna nola interpretatzen zuten adierazi zuen.

  • Hammurabi kodea: Louvrean dagoen harri handi bat, goikaldean marrazki bat (jaungoikoa eserita eta lege batzuk diktatzen hammurabiri) eta behekaldean testua (kode bat, zuzenbidearen arau batzuekin. Azaltzen da gaixotasunei buruzko informazioa eta kirurgiari buruzko legislazio bat dago idatzita). Oso gogorra da legislazioa (katarata kentzeko kristalino kendu behar zen eta batzuetan ikusmena galtzen zuten pazienteek. Kasu hauetan kirurgilaria itsu geratu behar zen ere). Lehenbiziko kodea arau legal eta medikoekin izan zen.

  • Hepatoskopiak sortu zituzten ere. Garrantzia handia ematen zioten gibelari eta hepastokopiak egiteko zenbait zeinu marraztuta zituzten brontzezko gibelak egiten zituzten eta gaixoaren ondoan jartzen zuten diagnostikoa egiteko . Batzuetan animaliak hiltzen zituzten (ardia) eta gibela ateratzen zioten. Gero odola atera eta gaixoari botatzen zioten. Ez zuten, inolaz ere, gaixoa irekitzen.

Kultura hauetan medikuak apaizak ziren, bekatuarekin lotzen baitzen gaixotasuna. Garrantzia handia eman zitzaion galdeketari diagnostikatzerako orduan. Apaizak galdetzen zion pazienteari ea bekatua egin zuen. Adibidez, dendaria bazen ea pisatzerako orduan tranparik egin zuen. Galdeketa zorrotzak ziren eta ia beti aurkitzen zen bekaturen bat gaixotasuna azaltzeko. Hala ere, poema bat dago (Bidezko Gaixoa) garai horretakoa, non bekaturik egin ez duen pertsona bat gaixotu egiten den (Job liburuan kasu berdina azaltzen da).

Orokorrean, apaizek ondo uztartzen zuten alderdi psikiko eta fisikoa, baina ikuspuntu erlijiosotik.

Gaur egun berreskuratzen ari gara alderdi psikiko hori, ia ia galduta geneukana. Izan ere, gero eta estres handiagoarekin bizi gara, beti muturrean eta horrek gaixotzen gaituela konturatu gara.

Gaitzak sendatzeko zituzten bideak:

  • Kirurgia: praktika txikiak, begietako lausoak sendatu kristalinoa kenduz, frakturak, kisteak...

  • Landareak: sendabelarrak egiteko ukenduak…

  • Astronomia: hasten dira ikusten gure gorputzean zer eragina duten estazio aldaketek…

ANTZINAKO ISRAEL

Israel Egiptoren menpe egon zen eta jainko batean soilik sinesten zuten: Yahveh (ni naiz bere herria eta bera nire jainkoa). Kultura horrek gaixotasunaren kontzeptu teurgikoa sortu zuen ere. Jainkoak gaixotasuna ezar ziezaiokeen indibiduoari edo herriari.

Maitasuna dago Yahveh eta Israelen artean (beti salbatuak izango gara Yahveh gurekin dagoelako). Amodiozko erlazioa da. Osasuna eta gaixotasuna Yahvehrekin datoz.

Gizarte honetan gaixotasuna bekatua da ere. HonetanJob-en liburua esanguratsua da: Job oso ona da (eskuzabala, bakoitzari dagokiona eman...) eta gaixo dago. Horri zergatia emateko, Jaungoikoak bidalitako proba dela diote eta sufrimenduaren ondorioa sari handia izango dela (Asiriarekin ezberdintasuna, Asiriak ez baitzeukan arrazoirik horretarako).

Lepra bereziki jaungoikoak bidalitako zigor moduan interpretatu zen. Gaixotasun kutsakorra zenez beldur handia izan zioten (lepradun bat etxean izanez gero etxetik botatzen zuten, baita herrialdetik ere). Apaiz (medikua) batek ziurtagiri bat egiten zuen lepradunak alde egiteko. Batzuetan bat-batean sendatzen ziren (dermatitisa baino ez zen) eta buelta zitezkeen.

Juduek beren legeetan arau batzuk oso garrantzitsuak sortu zituzten osasuna mantentzeko:

  • Txerriaren haragia ez duzu jango (momentu batean txerriek gaixotasun bat zeukaten eta ez gaixotzeko).

  • Astean edo denboraldi batean barau egingo duzu (elikadura zaintzeko denboraldi batean).

  • Egun bat atseden hartuko duzu (zuk, abereek , mirabeek edo etxeko jendeak). Ez duzu ezer egingo, ezta botoi bat sakatu ere. Horregatik igogailu bereziak asmatu zituzten pisuz pisu gelditzen direnak.

  • Astean behin arraina jango duzu.

  • Oinak garbituko dituzu etxean sartu baino lehen (orokorrean higiene maila handia dauka herri honek, beti daude kazuelak, etxeko tresneria... garbitzen)

  • Ondo egosiko duzu janaria. Zenbat eta egosiago egon kalte gutxiago egingo dizu.

  • Fimosia (zirkuntsizioa) beharrezkoa izango da jaiotzean. Agian Egipton ikasi zuten.

  • Sexu harremanak debekatzen dira emakumeek hilekoa izan eta hortik hamabost egunera (obulazioa ematen den aldia).

Lege erlijiosoak judu guztiek bete behar zituzten.

Gaitzak sendatzeko errito erlijiosoak, brebajeak, belarrak, sendabelarrak… erabiltzen zituzten. Judutarrek beti izan dute medikuntzaren arloan trebeak izatearen ospea.

Gainera, Juduek arraza kontzeptua oso sartua izan dute beti. Sabatera mezara joan eta pobreei dirua ematen zieten aberatsek, judu guztiak “anaiak” baitira.

EGIPTO

Gauza arrazional asko ditu zibilazio honek, teknika asko, baina oraindik ere gaixotasunaren kontzeptu teurgikoaren arrastoak badaude.

Interesa sortzen du historialarien artean, baita greziarren artean ere (Diodoro, Erodoto greziarrek Egiptoko kultura aztertu zuten).

Egiptoko kulturaren ezaugarriak:

  • Herri emankorra da Egipto, bere zutabe nagusia Nilo baita. Bizitza eta zentzua ematen dio (elikadura → zabaltzean lurrak ureztatu, sendabelarrak...). Niloren hasieran Egipto atzeratuagoa da eta deltan aurreratuagoa. Eguzkia Egiptoko beste zutabea da (miresten dute). Horien inguruan antolatzen da Egiptoko kultura.

  • Faraoia jaungoikoaren antzekoa da. Gero ministroak, apaizak (medikuak)... daude.

  • Israel Egiptoren mende egon zen urte askotan zehar eta esklabo bezala erabili zituzten juduak askotan piramideak, monumentuak...egiteko.

  • Animalia batzuk garrantzitsuak ziren haientzat: katua (arratoiak uxatzen zituen), lehoia, hontza, sugeak… Animalien mundua eta jainkoen mundua oso uztartuak zeuden.

Kultura ezagutzeko iturriak:

  • Aztarna arkeologikoak (marrazkiak, kirurgia egiteko materialak, piramideen hondarrak...)

  • Lan idatziak (papiroak) (hieroglifikoak). Papiro medikoek soilik medikuntzari buruz hitz egiten zuten (tratamenduak....)

    • Ebers papiroa (ikertzailea) : medikuntza klinikoari buruz hitz egiten duen entziklopedia medikoa da. Mediku espezialistak, tratamenduak... aipatu egiten dira. Ez dira guztiz arrazionalak batzuetan gauza magikoak sartzen dituztelako. Ez da medikuntza zientifikoa.

    • Edwin smith(logikoa): papiro kirurgikoa. Kirurgialari nahiko trebeak ziren. Tresneria bazeukatela ikusten da.

    • Kahonn( papiro ginekologikoa): emakumearen gaixotasunari buruz ari da. Obstetrizia. Emakumeak erditzeko dituen arazoei buruz hitz egiten du. Berezia da, emakumeen gaixotasunak aztertzea ez zelako ohikoa eta hori emaginek egiten zuten.

Gantzuketak(enbalsamamiento) asko aztertu dira.

Bazituzten gantzuketak egiteko teknikak. Langile batzuek egiten zuten. Ez zekiten asko gorputzari buruz: husten zuten (burmuina sudurretik, odola...),

ez usteltzeko belarrak eta olioak erabiltzen zituzten, azkenik sarkofagoan itxi eta beste bizitza baterako prestatzen zuten.

Ez zuen zentzu anatomikorik, soilik zentzu erlijiosoa. Ez zuten kuriositaterik gorputza ezagutzeko.

Azaltzen dira mediku kirurgilariak eta espezialistak:

  • Okulistak: ibaietan zomorro asko hazten zen eta ondorioz trakoma( begietako gaixotasuna) asko hartzen zen. Lausoa (kataratak) sendatzeko kristalinoa kentzen zuten.

  • Proktologoak (uzkia aztertu): Belarretan,

    barazkietan...larbak eta parasitoak agertzen dira eta ondo egosten ez badira gaixotasunak ager daitezke.

Bazegoen mediku famatu bat, gero mitifikatu zutena (Imhotep).

Albaitariak ere agertu ziren: animaliak zaintzen zituzten (esnea eman...).

Praktika higienikoei garrantzia handia eman zieten: publikoak eta pribatuak (bakoitzak hartzen dituenak).

  • Pribatuak: hesteek garbi egon behar dutenez laxantea hartu (libragarriak) edo botagarriak (egoera txarrean zegoen zerbait jaten zutenean).

  • Publikoak: bazegoen elikagaien kontrol bat, gehienbat animalien produktuena. 

Lepraren beldur ziren eta uste zuten juduengandik zetorrela eta horregatik juduenganako diskriminazioa garatu zuten. Izurrite baten ondoren judu guztiak kanporatu zituzten Egiptotik.

Maila handiko kultura izan zen, arlo askotan. Bazegoen medikuntza baina ez zen zientifikoa guztiz. Gauza logikoak ditu ( kirurgia egiten zen, higiene publikoa eta pribatua mantentzen ziren…) baina jaungoikoak daude, eta gaixotasuna jaungoikoak bidaltzen du.

KOLON AURREKO MEDIKUNTZA (AZTEKAK, INKAK, MAYAK)

Erlijioa ematera joan ziren apaizak Amerikara eta beraiek idatzi zuten nola bizi ziren herri hauek, hori dela eta, iturri bakarrak espainiarrek idatzitakoak dira.

El Codice Badianoeta Historia General de las Cosas de la Nueva Españaidatzi zituzten, besteak beste. 

Bai Aztekak, bai Mayak, bai Inkak kultura teokratikoak ziren eta beraien artean liskarretan zeuden. Emakumezkoak hiltzen zituzten, jaioberriak sakrifikatu... jainkoei emateko. Agian kanibalismoa ere praktikatzen zuten. 

Kultura oso handiak ziren, baina Europearrok joan eta suntsitu genituen. Epidemiak eraman genituen eta ez zeuden Europako gaixotasunekiko inmunizatuta.

Bertatik sifilisa etorri ahal izan zen (teoria amerikarra).

Ematen du Mayek astrologia ezagutzen zutela. Praktika enpirikoak ere egiten zituzten (sendabelarrak...).

INDIA

Bi etapa bereiz ditzakegu: belikoa (nahiko erlijiosoa, antzinakoa) eta bramanikoa (pixkanaka garatuz joan zen eta logikotasuna lortu zuen).

Haientzat munduan bost elementu oinarrizkoak daude (batzuetan zazpi): odola, bilisa, hezurra, linfa...Elementu zutabeak dira eta gorputza osasuntsu egongo da elementuak ordenatuta badaude.

Natura oso ondo antolatuta dago (ederra da), gorputza bezala. Gaixotasunean gorputza ez da ederra, ez dago orekatua. Zahartzaroan edertasuna galtzen du gorputzak.

Ez zekiten asko anatomia edo fisiologiari buruz. Gorputza urperatzen zuten biguntzeko eta gero kapaz kapa joaten ziren ikusten.

Kultura honen zenbait ezaugarri mediko mantendu dira gaur egungo Europa arte: yoga (meditazioa, arnasketa, gure gorputzaren barnean sartu...),

belarrak, sendabelarrak (Rawolfia landarea Europara ekarri zen erabiltzen zelako tentsio arteriala jaisteko)...

Hospital batzuetan jarraitzen dute honelako teknikak erabiltzen (yoga, belarrak...)

Errinoplastiaere praktikatzen zuten. Zigorren artean bat sudurra moztea zen. Berriro hazteko zauria egiten zuten besoan eta sudurrean (baskularizateko) eta gero elkartzen zituzten biak. Azkenean haragia hazten zen berriro.

TXINA

Txina oso itxita egon da.

Nei Ching entziklopedian, txinatarren munduaren medikuntzaren ezaugarri asko daude.

Munduan indar bat dago (TAO), aldi berean bi indar kontrakoz osatua:

  • YING (argia, beroa, indarra, gizona)

  • YANG(emakumezkoa, iluna, hezea)

Gure gorputzean daude indar hauek eta gure gorputzean zehar doaz bide batzuetatik. Kanal horietatik bizitza joaten da. Gaixotzean kanal horietako bat oztopatu egiten da eta akunputuraren bitartez liberatu behar da tapoia. Zilarrezko edo urrezko orratzak erabiltzen dira horretarako.

Medikuntzan txinatarrek aurrerapen handia egin zuten: bainuak eta masajeak (gaur kiropraktikoak), akupunturaren bidez anestesiatzeko ahalmena, sendabelarrak asko erabiltzen ziren…

Garai hartan epidemia asko zeuden (biruela...). Behien errapeen pustulak hauts bihurtu eta sudurretik sartzen zituzten. Horrela barionizatzeko (inmunizatzeko) teknikak ikasi zituzten.

Guregana etorri dira beraien medikuntzaren ezaugarri asko (akupuntura, sendabelarrak...) baina beraiengana gure kulturaren hondarrak ere iritsi dira. Gure medikuntza miresten dute. Katarroa beraien teknikekin sendatzeko denbora luzea behar da baino hemen pilulekin oso azkar sendatzen dugu.

Entradas relacionadas: