Zertarako erabiltzen zen burdina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,24 KB

PLASTIKOEN ADIKTIBOAK:

Plastikoen ezaugarriak hobetzeko erabiltzen diren sustantziak dira. Erabilenak hauek dira: 1)Plastikotzailea: Materialen plastikotasuna hobetzeko erabiltzen dira. Elastikotasuna hobetu eta hauskortasuna jaisten da. 2)Egonkortzaileak: Hasierako ezaugarriak mantendu eta denborarekin degradatu ez daitezen gehien diren sustantziak dira. 3)Sugarraren aurkakoak: Sua hartzeko erraztasuna saihestu edo atzeratzen duten sustantziak dira. 4)Pigmentoak: Plastikoei kolorea emateko erabiltzen dira. Berez, gardenak edo zurixkak dira normalean. 5)Antiestatikoak: Elektrizitate estatikoa sortu ez dadin erabiltzen da. 6)Disolbatzaileak: Polimeroak sortzerakoan monomero desberdinak gehitu daitezen laguntzen duen elementua.


SIDERURGIA:

Burdina lortzeko prozesuari deitzen zaio. -Labe-garaian hiru elementu sartzen dira: Burdin minerala, Urtugarria(kare harria) ezpurutasunak bereizteko erabiltzen da eta Kokea beroa lortzeko. Guzti hauekin arrabioa eta gainean flotatzen dagoen zepa sortzen dira. Zepa goitik kentzen da hondakin biltegitara edo birziklatzera eta arrabioak ezpurutasun asko duenez, bihurgailuetan lehengai bezala erabiltzen da altzairua lortzeko.

-Bihurgailua: Arrabioa altzairu bihurtzeko sistema bat da. Bessemer bihurgailuaren antzekoa.

-Labe elektrikoa. Altzairua lortzeko beste modu bat da, txatarra lehengai bezala erabiltzen duena.


ZEMENTUA EDO PORLANA:

Kare harria eta buztina ditu lehengaiak. Txikitu eta gero erre egiten da klinkerra lortuz. Ehotu eta gero igetsu pixka batekin nahasten da eta horrela zementua edo “porlana” lortzen da. Jau kolaren zeregina dauka hurrengo deribatuetan.

MORTEROA:

Lau zati area, bat zementua eta ura nahastuz lortzen da. Erabilera asko ditu, batez ere hurrengo materialak egiteko erabiltzen denean.

HORMIGOIA:

Morteroari harri txingarra gehitzen diogunean lortzen da. Eraikuntzan asko erabiltzen da konpresioa oso ondo jasaten duelako, baina, trakzioa ez du ondo jasaten, beraz, balkoi, zubi eta antzeko erabileratan derrigorrezkoa da hurrengo materialak aztertzea: 1)Armatua: Hormigoiaren ezaugarri mekanikoak hobetzeko altzairuzko hagatxoak sartzen dira, ezaugarriak izugarri hobetuz. Zutabe eta habeak egiteko hau da erabiltzen dena. 2)Aurreatezatua: Ezaugarri mekanikoak oraindik gehiago hobetzeko, hagatxoak tenkatu, hormigoia bota eta horrela gogortzea uzten badiogu (28 egun), produktu hobea lortzen da.


ZURAREN DERIBATUAK:

1)Partikulazko oholtxoak(aglomeratuak), 2)Zuntzezko oholtxoak, 3)Kontratxapatuak, 4)Arima trinkoko oholtxoak eta 5)Zur laminatuak.


Entradas relacionadas: