Zergaitik oxigenoa ez da zeluletan sartzen

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 23,2 KB

1. BARNE INGURUNEA ETA ZIRKULAZIO APARATUA

Digestio-prozesuari eta gas-trukeari  esker, gure organismoan barrena doazen mantenugaiak eta oxigenoa lortzen ditugu. Gure gorputzeko zelulak likido batez inguratuta daude. Likido horretatik hartzen dituzte behar dituzten substantziak, eta likido horretara isurtzen dituzte beren hondakinak. Zelulak inguratzen dituen likido multzo hori barne-ingurunea da. 

Organismoko zelulek behar bezala funtzionatuko badute, ezinbestekoa da barne-inguruneari aldaketarik gabe eustea; hau da, haren propietateek (konposizioak, tenperaturak eta abarrek) gorabeherarik ez izatea. Propietate horiei eusteari homeostasia deritzo, eta organismoko aparatuak eta sistemak arduratzen dira prozesu hori aurrera eramateaz. 

Gizakiongan, likido intertizialak, odolak eta linfak osatzen dute barne-ingurunea. Likido interstizialak, zelulak bustitzen ditu. Odolak eta linfak berriz, zelulek behar dutena edo baztertzen dutena bildu, banatu eta kanporatu egiten dute, zirkulazio-aparatua osatzen duten bitartez. 

  • Odolaren zirkulazio sistema. Mantenugaiak eta oxigenoa organismo osoan banatzeaz arduratzen da; era berean, metabolismo zelularretik sortutako hondakin-substantziak biltzen ditu eta substantzioak kanporatzeaz arduratuko diren organoetara eramaten ditu. Odola da sistema gorretan barrena ibiltzen den likidoa. 

  • Linfaren zirkulazio-sistema. Linfa-sistema zelulen artean gertatzen den likido-soberakina biltzeaz eta odolera itzultzeaz arduratzen da, baita hesteetan xurgatzen diren gantzak garraiatzeaz ere. Horrez gain, gure organismoko defentsa-sistemaren zati ere bada. Linfa sistema horretan barrena dabilen likido zurixka da. 


2. LINFAREN ZIRKULAZIO SISTEMA

Linfaren zirkulazio-sistema gorputz guztian zehar banatuta dauden hodi-sare batek eta beste hainbat egiturak osatzen dute. 

  • Linfa-

    Kapilarrak

    . Ehun guztietan banatuta dauden hodi itsuak dira irteerarik gabeak, oso meheak eta adarkatuak. Gure gorputzeko zelulen inguruko likido-soberakinak biltzea da haien funtzioa. 
  • Linfa-gogoilak. Linfa-hodietan zehar ageri diren zabalgune txikiak dira. Linfa-gongoilak oso ugariak dira galtzarbeetan, izterrondoetan, lepoan eta arrteria eta zain nagusietann. 

Gongoil horietan defentsa-zelula kopuru handia dago. Zelula horiek gure organismoa kutsa dezaketen mikroorganismoak eta kalte egin diezaguketen substantzia arrotzak bilatzen, aurkitzen eta kanporatzen dituzte. Hori gertatzen denean, gongoil horien jarduna handitu egiten da eta hazi egiten dira; horregatik uki ditzakegu. 

  • Linfa-hodiak. Linfa-kapilarrak beteratu eta hodi zabalagoak osatzen dituztenean sortzen dira. Zainen antzekoak dira, eta beren baitan zenbait balbula dauzkate, linfari norazko bakarrean zirkulatzen uzteko. 

Odolaren zirkulazio-sisteman amaitzen dira, eta hara isurtzen dute beren edukia. 

Linfa-hodietara sartzen den likido interstiziala da linfa
. Linfaren zirkulazioa noranzko bakarrekoa da. Hau da, linfa noranzko bakarrean ibiltzen da, gehienbat linfa-hodien uzkurdurak, eskeleto-giharren uzkurdurek eta toraxeko arnas mugimenduek eraginda; zenabit kasutan, baita grabitatearen indarrak eraginda ere.


3. ODOLA

Odola likido gorria eta likatsua da, odol-sisteman barrena dabilena. Bi osagai mota ditu: 

  • Plasma. Kolore horixka duen likidoa da eta odolaren %55 osatzen du. Urez eta likido horretan disolbatuta dauden askotariko substantziez osatuta dago; besteak beste, proteinaz. Proteina horiek parte hartzen dute odolak betetzen dituen funtzio askotan, hala nola koagulazioan, substantzien garraioan eta gure organismoa babesteko lanetan. 

  • Odol-zelulak. Odolaren gainerako %45 osatzen dute. Odol-zelulak bizkarrezur-muin gorrian sortzen dira. Muin gorri hori zenbait hezurren barnean dagoen ehun batean sortzen da; esate baterako, izterrezurrean. Hiru odol-zelula mota bereiz ditzakegu: leukozitoak, eritrozitoak eta plaketa.


Leukozitoak 

Odol-zelulen artean handienak dira. Nukleoa dute eta organismoa infekzioetatik babesteko funtzioetan hartzen dute parte. Bost motatakoak dira: neutrofiloak, eosinofiloak, basofiloak, linfozitoak eta monozitoak. Leukozitoen batez besteko bizitzak ez du iraupen bera, eta 5.000-10.000 leukozito daude. 

Eritrozitoak

Odol zelularik ugarienak dira. Disko ahurbiko baten itxura dute eta ez dute nukelorik. Zitoplasmaren barruan duten proteina batek, hemoglobinak, ematen die kolore gorria. Oxigenoa biriketatik organismoko zeluletara garraiatzea dute funtzioa, baita zelula horiek eratutako karbono dioxidoa kanporatzea ere. 4 hillabete inguruko bizia dute, 4,5-5,5 milloi eritrozito daukagu.

Plaketak

Ez dira benetako zelulak, zelulen zatiak baizik. 

Ez dute nukleorik, eta odolaren koagulazioan hartzen dute parte, odol-hodietan gertatzen diren haustura txikiak itxiz. 

8 egunetik 12ra bitartean bizi dira, pertsona batek odoleko 150.000-450.000 plaketa dituela jotzen da.

Odolak hainbat funtzio betetzen ditu. Hauek dira aipagarrienak: 

  • Substantzia solidoak eta gaseosoak garraiatzen ditu. 

  • Organismoa babesten du. 

  • Hemorragiak kontrolatzen languntzen du. 

  • Gorputzeko tenperatura erregulatzen du. 


4. ODOL-HODIAK

Odolaz gain, gure zirkulazio-aparatua odol-hodiek eta bihotzak osatzen dute. 

Hodi horietan zehar, odola organismoko organo, ehun eta zelula guztietara iristen da. Hiru motatakoa izan daitezke:
arteriak, zainak eta kapilarrak. 

  • Arteriak. Bihotzetik gorputzeko organo guztietara eramaten dute odola. Bihotzetik urrundu ahala, mehetu egiten dira, eta ehunen barnean sartzen direnean, adarkatu egiten dira, arteriolak sortuz. Arterien paretak oso lodiak, gogorrak eta elastikoak dira; ezaugarri horiei esker, gai dira bihotzak bultzatutako odolaren presio handia jasateko. 

  • Zainak. Organoetatik bihotzera eramaten dute odola. Bihotzera hurbildu ahala, zainek gero eta diametro handiagoa izaten dute; ehunak irrigatzen dituzten banuletatik bihotzera iristen diren zain lodietaraino. 

Zinen paretak ez dira arterienak bezain sendoak eta elastikoak, presio txikiago jasan behar baitute. Barruan balbulak dituzte odolak atzera egin ez dezan. Balbula horiei esker, odola errazago joaten da gorantz, giharren uzkkurtze-mugimenduak baliatuz.

Kapilarrak


. Tamaina mikroskopikoko hodiak dira eta sare moduko bat eratzen dute, arrteriolak eta benuluak lotzen dituena. Kapilarren paretek zelula lauz osatutako geruza bakarra dure:

Endotelio kapilarra

. Geruza mehe hori zeharkatuz egiten da odolaren eta zelulen arteko gas-,mantenugai- eta hondakin-trukea.

Entradas relacionadas: