Zera nia supernia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,99 KB

Freud: inkontzientearen aurkikuntza.

Aristotelesengandik gizakia “izaki arrazionala” dela esan digute eta proposatu zuen gizaki ideala zela irrika guztien kontrola zuena.

Sigmund Freudek hauxe proposatzen du: gure gogobizitzaren parte handi bat inkontzientea da, beraz, kontrolaezina, eta gizabanakoa bere menpe dagoela.

Freudek gizakiaren nortasuna agerian jarri nahirik, hiru instantziaz baliatzen da; zera, nia eta supernia.

  1. ZERA: nortasunaren oinarri primitiboena da, instintuen eremua. Zera jaiotzetik dugu gurekin eta inkontzientea da. Bizitza hasten denetik, zerean sortzen diren irriak berehala asetzeko joera dugu; ondorioak kontuan izan gabe, zera plazerraren printzipioak zuzentzen ditu.

  2. NIA: Niari pertzepzioa dagokio, arrazionaltasuna ere. Niak esperientziaren bitartez zerari errealitateaz jabearazten dio. Aldi berean, zeraren indarrak administratzen ditu, errealitatearen arabera asedaitezen. Horrela, egoeretara moldatzeko errealitate-printzipio hau niaren funtsezko araua da.

SUPERNIA:  Norberaren gizarteko arau eta balio moral, sozialak eta kulturalak barneratzean sortzen da.

Entradas relacionadas: