Zentzumen-organoen zainketa eta higienea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,96 KB

Kontuan izanik zentzumen-errezeptoreak kanpoaldetik oso hurbil edo kanpoaldean daudela, oso garrantzitsua da higiene ohitura onak izatea.

Badira neurri orokor batzuk:

  • Egokiro elikatzea. Bitaminak guztiz beharrezkoak dira zentzumen-organoetarako.
  • Substantzia toxikorik ez kontsumitzea. Nerbio sistemak ondo funtzionatzeko alkohola, tabakoa eta beste drogak hartzea txarra da.
  • Aldian-aldian azterketa medikoak egitea
  • Higiene-ohitura onak izatea. Zentzumen-organoak kanpoaldean daude edo oso kanpoaldetik oso hurbil daudenez infekzioak izateko arriskua prebenitu behar dugu.
  • Glia-zelulak

Neuronen artean daude eta neuronak babesten dute

NERBIO-SISTEMA

Nerbio-sistema oso konplexua da, eta gainerako sistema eta aparatuekin lotuta dago.

Gizakiari batasuna ematea da nerbio-sistemaren funtzioa, eta nerbio-sistema zentralak eta periferikoak osatzen dute.

Nerbio-sistema zentrala

Entzefaloak eta bizkar-muinak osatzen dute.

  • Entzefaloa:
  • Garuna: Zentzumen-organoek ematen duten informazioa interpretatzen du, eta gainera, kontrolatzen ditu borondatezko ekintzak, prozesu intelektualak, prozesu emozionalak, oroimena, hizkuntza, pentsamendua eta abar.
  • Zerebeloa: garunaren azpian dago, atzealdean. Jarrera eta oreka kontrolatzen du.
  • Garun-enborra: garuna eta bizkarrezur-muina lotzen ditu, eta oharkabeko funtzio automatikoak kontrolatzen ditu, hala nola arnasketa, bihotzaren erritmoa, gorputzaren tenperaturaren kontrola eta loa.
  • Bizkarrezur-muina: kordoi mehe bat da eta bizkar-hezurren barruan dago, hark babestuta. Entzefaloak eta nerbio-sistema lotzen ditu eta bulkadak garraiatzea da bere funtzioa. Bizkarrezur-muinak automatikoki egiten diren ekintza erreflexu ugari kontrolatzen ditu, hala nola eskua kentzea ziztatzen dugunean.

Nerbio-sistema periferikoa

Nerbio-bulkadak transmititzen ditu, zentzumen-errezeptoreetatik nerbio-sistema zentralera, eta handik, efektoreetara.

Nerbioek osatzen dute nerbio-sistema periferikoa.

Bi nerbio mota bereizten ditugu:

  • Nerbio motorrek nerbio-sistema zentraletik efektoreetara transmititzen dute aginduak.
  • Zentzumen-nerbioek errezeptoreek ematen duten informazioa transmititzen dute nerbio-sistema zentralera.
  • Nerbio-sistema somatikoak: borondatezko mugimenduak kontrolatzen ditu. Gainera, ekintza inkontzienteez ere arduratzen da.
    • Nerbio-sistema autonomoa: Zenbait guruinen aktibitate inkontzientea kontrolatzen du. Bi atalek osatzen dute  nerbio-sistema autonomoa; nerbio-sistema sinpatikoa eta nerbio-sistema parasinpatikoa. Biek kontrako efektua dute; hau da, sistema batek organoen aktibitatea bizkortzen du eta besteak moteltzen du.

Entradas relacionadas: