Zentzumen bidezko ezagutza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,76 KB

  1. Zentzumenezko ezagutza

Tradizionalki bost zentzumenei exterozeptoreak deritze. Zentzumenezko ezagutza sentipenarekin eta pertzepzioarekin lotu daitezke. Sentipena zentzumen organoan estimuluak eragiten duen kitzikapena da, beraz, gauza fisiko edo fisiologiko soila da, orduan oraindik ez da ezagutza. Pertzepzioa, aldiz, ezagutza da,ikusten den objektu singularra begientzat argia besterik ez da baina subjektuak badaki mahai bat edo beste edozein objektu dela. Sentipena pertzepzio bihurtzen da eta fisiko-fisiologiko soil bat besterik ez zen objektu partikularrak aurkitzen dituen prozesu psikiko bihurtzen da. Interesak, itxaropenak, iraganeko esperientziak… ere parte hartzen dute.


  1. Ezagutza intelektuala

Ezagutza intelektualaren lehen betekizuna kontzeptuak eratzea da. Kontzeptua objektu material zein inmaterial baten irudikapen mental, unibertsal eta abstraktua da. Kontzeptuak abstraktuak dira, alde batera uzten dituztelako objektu bakoitzaren ezaugarriak. Aristotelesek adierazi zuen kontzeptuen eraketa jarduera mental baten emaitza zela abstrakzioarena.

Kontzeptuak hitzen bidez adierazten dira, terminoak izendatzen diren hitzen bidez. Bigarren eginkizuna judizioak era da, kontzeptuak era ordenatuan erlazionatuz. Judizioa pentsamenduak bi kontzepturen artean ezartzen den erlazioa da, bata bestearekin baieztatzen edo ezeztatzen duenean. Judizioaren adierazpenari proposizioa edo enuntziatua deritzo. Judizioa, proposizioa eta enuntziatua sinonimotzat jo daitezke.

Hirugarren betekizuna arrazoibidea da, judizioen erlazio ordenatua. Arrazoibidea pentsamenduak bi judizio ezagun edo gehiago erlazionatzeko jarraitzen duen prozesua dela, judizio horiek premisa gisa baliatzen ditu eta horietatik judizio berri bat ondorioztatzen du, konklusio edo ondorio deritzona. Arrazoibidearen adierazpenari argudioa deritzo. Arrazoitzea,datu batzuetatik ondorioak ateratzea da eta horretarako funtsean bi bide jarraitu daitezke. Arrazoibide induktiboa: datu murritzagobatzuetatik abiatuz beraiek baino orokorragoa den ondorio batera iristea.Arrazoibide induktiboak kasu honetan ere arrazoibideak duen egituragatik, ondoriozta dezakeen gauza bakarra probabilitatea da, inoiz ez segurtasuna.

Arrazoibide deduktiboa: datu zabalago batzuetatik abiatuz beraiek bezain orokorra ez den ondorio batera iristea

Arrazoibide deduktiboan datuetatik ateratzen den ondorioa ezinbesteko ondorioa da, arrazoibideak duen egituragatik eta horretan ez du zerikusirik erabilitako datuen edukiak.


Entradas relacionadas: