Zentsua

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,26 KB

Zentsua: Estatu bateko biztanleriaren zenbaketa da, une jakin batean. Biztanleriari buruzko datu demografikoak, ekonomikoak eta gizartekoak biltzen ditu. Zentsua Espainian hamar urtetik behin egiten da. Azkenaren arabera, Espainian 40.8 milioi pertsona bizi gara.Udal errolda: Udal barrutietako biztanleen erregistroa da. Biztanleriari buruzko datu demografikoak, ekonomikoak eta gizartekoak biltzen ditu. Agiri dinamikoa da eta urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean berriztatzen da.Trantsizio demografikoa: Eredu demografiko zaharretik modernora pasatzean izaten den eraldaketen aldia. Denboraldi honetan bi fase bereiz daiteke: lehengoan, heriotza tasak jaitsiera iraunkorra izaten du. Jaiotza tasa oso altua mantentzen da eta berezko hazkundeak gorantz egingo du. Bigarren fasean, heriotza tasaren jaitsiera moteltzen da eta jaiotza tasa da jaisten duena, hala ere berezko hazkundea murrizten hasten da.Ugalkortasun indizea eta tasa: Haurra izateko adinean (15-49urte) dauden 1000 emakume bakoitzeko bizirik jaiotzen direnen kopurua. Emakume bakoitzeko bataz-besteko seme-alaba kopurua.Hilkortasun katastrofikoa: Hilkortasun handiaz gain, izurriek, gerrek eta uzta txarrek eragindako hilkortasun une handiak. Eraginez, laboreen prezioak gora egin eta ordaindu ezin zuten pertsonak gosez hiltzen ziren.Malthusianismo-jokabidea: Malthusen teoriak jarraitzen delarik eta horien arabera biztanleriaren hazkundea geldiaraztearen aldekoa izatea. Jokabide hori antinatalista da eta jaiotza kopurua bugatzearen aldekoa da.Nekazaritzako exodoa: 1900 eta 1975 bitartean gertatu zen. Nekazaritza inguruen eta hiri inguruen arteko migrazioa da eta behin betiko edo iraupen luzerako izan ohi da.Berezko hazkundea: Jaiotzen eta heriotzen arteko aldea. Bi modutan kalkula leike, zifra absolutuetan (jaiotza ? heriotza) edo erlatiboetan (jaiotza tasa % - heriotza tasa %)Erregimen demografiko zaharra: Trantsizio demografikoaren hasiera arte. Historiaurretik XVIII.arte, mundu populazioa hazteko zuen modua. Heriotza tasa eta bereziki haurrena oso altua zen. Horrez gain, aldiro biziraupen krisiak izaten zituzten eta orduan heriotza katrastofikoa jaiotza baino handiagoa zen (uzta txarrak, gosete, izurrite, gerrate direla eta). Horregaitik, populazio hazkundea oso gorabeheratsua eta txikia zen.Erregimen demografiko modernoa: Eredu demografiko zaharretik bere trantsizioa egin ostean populazio batek duen hazteko ezaugarriak eta joera. Hauek izaten dira jaiotza eta heriotza tasa txikiak eta hori dela eta berezko hazkundea txikia ere eta sarritan ezezkoa izan daiteke ere.Biztanleria aktiboa: 16urte edo gehiago izanda ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eskulana eman edo ekoizpen horretan murgiltzeko ahaleginak egiten dituzten pertsonen multzoa da.Biztanleria ez-aktiboa: ez du ordainduko lanik egiten: pentsiodunek, errentadunak, ikasleak eta etxeko zereginetan aritutakoak.Langabezi tasa: Biztanleria aktibo ez okupatuak biztanleria aktibo osoarekin erkatuta duen ehunekoa.Menpekotasun tasa: Menpeko biztanleriaren eta lan egiteko adinean dagoen biztanleria aktiboaren arteko erlazioa.Bizi itxaropena: Talde bakoitzeko gizabanakako bakoitzaren batez besteko iraupena.  

Entradas relacionadas: