Zenbaki atomikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,25 KB

  1. ELEMENTUAK

Gaur egun 118 elementuren berri dugu, eta horietatik 92 naturalak dira. Gainerakoak modu artifizialean sortuak dira.

  1. Interes biologikoa duten elementuak

Bioelementuak materia biziaren parte diren elementu kimikoak dira.

  • Bioelementu primarioak: O, C, H, N, S, P

  • Bioelementu sekundarioak: Mg, Ca, Na, K, Cl

  • Oligoelementuak: Fe, Mn, Cu, Zn, F, I, B, Si, V, Cr, Co, Se, Mo, Sn

  1. Interes teknologikoa duten elementuak

Lur arraroak hainbat urtez ia erabilerarik izan ez duten 17 elementu metalikoak dira. Gaur egun gero eta gehiago erabiltzen dira, aplikazio teknologiko asko dituztelako. Beraien ezaugarriak : Grisak edo zilar kolorekoak eta leunak, xaflagarriak eta harikorrak dira.

Adibideak: Dy, Nd, Pr, Sm, Tb, La, Eu, Er, Gd.

Aplikazioak: Smartphonetan, iPod-etan, turbina eolikoetan, ibilgailu hibridoetan, zuntz optikoa egiteko, kontsumo txikiko lanparatan.

  1. Ioiak

Elementu kimikoen atomoek elektroiak irabaz edo gal ditzakete. Orduan, atomo neutro izateari uzten diote, eta karga elektrikoa hartzen dute; hau da, ioi bihurtzen dira.

Ioiaelektroi bat edo gehiago irabazi edo galdu duen atomoa edo atomo taldea da; ondorioz, karga elektriko negatiboa edo positiboa du.

Kargaren zeinuaren arabera, ioiak bi motatakoak izan daitezke:

  • Ioi positiboak edo katioiak, elementu baten atomo batek elektroi bat edo gehiago galdu eta karga positiboa hartzen duenean eratzen direnak.

  • Ioi negatiboak edo anioiak, elementu baten atomo batek elektroi bat edo gehiago irabazi eta karga negatiboa hartzen duenean eratzen direnak.

  1. Isotopoak

Elementu kimiko baten atomo guztiek zenbaki atomiko (Z) berbera dute; hau da, protoi kopuru berbera, baina neutroi kopuru desberdina izan daitezke; hau da, masa-zenbakia desberdina.

Entradas relacionadas: