Zelularen Garraio Prozesuak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,46 KB

Difusioa

Prozedura hau da guztietan errazena. Metodo honi eskerrak, ioiak eta molekula bakunak, hala nola O , CO , glukosa, eta- 2 2nola, etab. kontzentrazio handiena dagoen gunetik gutxiena dagoenera igarotzen dira. Garraio mota pasiboa da; zelulak ez du energiarik erretzen. Dena dela, badira beste zenbait faktore, hala nola tamaina eta molekula mota, difusio prozesuan zerikusia dutenak. Molekula polarrek, esate baterako, zailtasun handiak dituzte libre hedatzeko, izan ere, lipidoen0 barrualdeko geruza apolarra baita.Mintzeko zenbait proteinek zenbait gai apolarren difusioa handitzeko ahalmena dute. Proteinak, batzuetan, ubide baten antzera aritzen dira, eta ubide horretatik sartzen da molekula (ur molekula eta beste batzuk). Beste batzuetan, garraiatzaile lana egiten du proteinak: molekula harrapatu eta mintzaren beste aldera eramaten du (difusio lagundua).

Osmosia

Difusio mota berezia da. Kontzentrazio ezberdineko bi soluzio bereizten dituen mintz erdi irazkorraren alde batetik bestera ura pasatzea da osmosia. Igarotze hori kontzentrazio gutxieneko gunetik kontzentrazio handienekora izaten da beti. Ura igarotzearen ondorioz gertatzen den presio gorabeherari aurre egiteko sortzen den presio mekanikoari presio osmotikoa esaten zaio. Mintz plasmatikoa gaika da irazkorra, hau da, gai batzuei pasatzen uzten die eta beste batzuei, berriz, oztopo egiten die. Solutu, gatz, eta abarren kontzentrazio handien duen inguruneari hipertoniko esaten zaio, eta gutxien duenari hipotonikoa; bi ingurunek kontzentrazio bera badute isotoniko esaten zaie. Ura ingurune hipotonikotik hipertonikora igarotzen da.

Garraio Aktiboa

Molekula organiko eta ioi gehienak, Na +, K +, Cl, etab., kontzentrazio desberdintasuna egokia ez denean, ezin igaro daitezke mintzaren alde batetik bestera aurretik aipatu diren metodoen bidez. Halakoetan, beharrezkoa dute garraio aktiboa. Garraio mota hori gerta dadin nahitaezkoa da mintzeko proteinek parte hartzea. Garraio aktiboan, bestalde, energia asko erretzen da. Garraiatzaileak proteina integralak dira eta “bonba” baten antzera ibiltzen dira: mintzaren alde batean ioia harrapatu eta beste aldera eramaten dute. Proteina horien lana azaltzeko hainbat eredu osatu dira. Badirudi zelularen barruan eredu bat baino gehiago egon daitezkeela batera. Horietako bi aztertuko dira hemen.

  • Ereduetako bati lehen mailako garraio aktibo edo oinarrizko garraio aktiboa esaten zaio. Garraio mota horretan proteina garraiatzailea ATP gastatuz aktibotzen da, eta gauza da ioia edo molekula mintzaren alde batetik bestera igaroarazteko. Hala gertatzen da “sodio bonba”-rekin; horren bidez sodio ioia zelulatik kanpora botatzen du, nahiz eta kontzentrazioa askoz ere txikiagoa den barrualdean. Beste bonba mota ezaguna “sodio-potasio bonba” da; eredu horretan, bi ioiak aldi berean garraiatzen dira (Na+ kanpoaldera eta K + barrualdera).

    • Bigarren garraio motari garraio lagundua edo kogarraioa esaten zaio. Horretan, molekula batek, glukosak esate baterako, mintza igaro dezake eta zelulan sar daiteke kontzentrazio gradientearen kontra, ioi baten (glukosaren kasuan Na +) gradientearen aldeko “bidaiaz” baliatuta. Garraio mota honetan ez da zuzen-zuzenean ATP-a kontsumitzen, bai ordea, prozesuaren ondoren; izan ere, “sodio-potasio” bonbaren bidez Na+ berriz ere kanpoaldera botatzen denean, kontsumitzen baita ATP-a. Garraio lagunduaren eredu honek berdin-berdin balio du aminoazidoen absortziorako.

Entradas relacionadas: